Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83. lerroa: 83. lerroa:
[[it:Massimiliano II del Sacro Romano Impero]]
[[it:Massimiliano II del Sacro Romano Impero]]
[[ja:マクシミリアン2世 (神聖ローマ皇帝)]]
[[ja:マクシミリアン2世 (神聖ローマ皇帝)]]
[[ka:მაქსიმილიან II (სრი)]]
[[ko:막시밀리안 2세 (신성 로마 제국)]]
[[ko:막시밀리안 2세 (신성 로마 제국)]]
[[la:Maximilianus II]]
[[la:Maximilianus II]]

18:15, 24 otsaila 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula

Maximiliano II.a Habsburgokoa (Viena, 1527ko uztailaren 31 - Ratisbona, 1576ko urriaren 12a) Austriako artxidukea (1564-1576), Hungariako (1563-1572) eta Bohemiako (1562-1576) erregea, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1564-1576) izan zen. Bere politika erlijioso liberalari esker Alemaniako katoliko eta protestanteen arteko bakealdi bat lortu zen. Artisten mezenas eta humanista izan zen, baina bere helburu politikoak ez zituen gauzatu, ez etxean, ez atzerrian[1].

Fernando I.a enperadorearen eta Ana Jagellon Hungariakoaren semea zen. Espainiako gortean hezi zen. Karlos V.aren aginduetara ibili zen hark frantsesen (1544) eta Esmalkaldako Ligaren (1547) aurka izan zituen gatazketan. Haren alaba Mariarekin ezkondu zen 1548an. Hala ere, Erreforma Protestantearen aldera agertu zuen zaletasunagatik ez zuten errege egin. Azkenean katoliko bihurtu behar izan zuen Bohemiako eta Hungariako errege izateko (1562). 1564an enperadore bihurtu zen. Protestanteen eta katolikoen artean bakea egiten saiatu zen, baina hartu zituen neurriak gehiago izan ziren protestanteen mesederako. Fernando I.a hiltzean turkiarrek baliogabeko deklaratu zuten 1562ko su-etena. 1566an Suleiman Bikainak Vienari erasoa jo zion. Hura hil zenean haren seme Selim II.ak hartu zuen aginpidea, eta 1568an zortzi urterako bakea sinatu zuen Maximilianorekin, baina guztiarekin ere ez zion hark bakerik eman.

Erreferentziak

  1. Maximilian II Encyclopædia Britannica
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa