Gregor Mendel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
63. lerroa: 63. lerroa:
=== 1. legea ===
=== 1. legea ===


Ezaugarri bakarrean desberdinak diren espezie bereko bi barietate gurutzatzen direnean, lehendabiziko belaunaldiko ondorengo guztiak ezaugarri edo karaktere horrekiko berdinak dira eta [[hibrido]]ak gainera.
Ezaugarri bakarrean desberdinak diren espezie bereko bi barietate gurutzatzen direnean, lehendabiziko belaunaldiko ondorengo guztiak ezaugarri edo karaktere horrekiko berdinak dira eta [[hibrido]]ak gainera.MENUDA MIERDAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA


=== 2. legea ===
=== 2. legea ===

08:56, 25 otsaila 2013ko berrikusketa

Gregor Johann Mendel
abade

1868 - 1884
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGregor Johann Mendel
JaiotzaHynčice1822ko uztailaren 20a
HerrialdeaCisleithania
 Austriar Inperioa
Talde etnikoaMoraviarra
HeriotzaBrno1884ko urtarrilaren 6a (61 urte)
Hobiratze lekuaQ86575968 Itzuli
Brno Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Nefritisa
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaPalacký University Olomouc (en) Itzuli
Vienako Unibertsitatea
gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
latina
txekiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, genetista, erlezaina, matematikaria, botanikaria, apaiz katolikoa eta naturalista
Enplegatzailea(k)St Thomas's Abbey (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaSan Agustinen Ordena

mendelweb.org
Facebook: Mendelovo-muzeum-MU-95810863027 Find a Grave: 10997 Edit the value on Wikidata

Gregor Johann Mendel (1822ko uztailaren 20a -1884ko urtarrilaren 6a) abade eta zientzialari austriarra zen. Genetika modernoaren aita dela esan dezakegu; bere ikerketekin biologiaren atal honi oinarri sendoak jarri baitzizkion.

Ondoretasun-karaktereen transmisioak lege jakin batzuk betetzen zituela erakutsi zuen ilarren landareekin egindako ikerketak baliatuta; gerora bere izena ezarri zitzaien lege horiei. Dena den, bere ekarpenak ez ziren XX. mendea hasi arte behar bezala ulertu eta onartu.

Biografia

Austriako Heinzendorf herrian (gaur egun, Hynĉice, Txekiar Errepublika) jaio zen eta bi egunen buruan Johann bataiatu zuten [1]. Gurasoek baserri txiki bat zeukaten eta bere aitarekin ikasi omen zuen mentuak egiten eta fruitarbolak hazten. Haurtzaroan landarezain gisa lan egiteaz gain, erlezaintza ikasi zuen eta Olomouceko Filosofia Institutura joan zen gaztetan. 1843an fraide agustindar sartu zen; orduantxe hartu zuen "aita Gregorio" izena. Tomas Deuna abatetxean bizi ondoren, Vienara igorri zuten irakasle ikasketekin segitzeko; bertan 1851an matematikan eta zientzietan lortu zuen doktoretza. 1854an Brünneko Erret Eskolako irakasle laguntzaile izateko itzuli zen.

Brünneko Tomas Deuna abatetxea 2005ean

1856an hasi zituen ikerketak monasterioko lorategian, unibertsitateko irakasleek eta monasterioko kideek bultzatuta. Horretarako ilarrak erabili zituen, Pisum sativuum espeziekoak hain zuzen. 1856 eta 1863 bitartean 29.000 landare landatu eta aztertutakoan arau orokor batzuk ondorioztatu zituen, herentziaren hiru legeak hain zuzen. Bere lanak Brünneko Natura Ikerketarako Elkartearen bileretan aurkeztu zituen 1865ko otsailaren 8an eta martxoaren 8an; hurrengo urtean Elkartearen Aktetan argitara eman zen lana Hibridazio esperimentuak landareekin izenez ("Versuche über Pflanzenhybriden") [2]. Artikulua mamitsua eta zientifikoki primeran eraikia izan zen. Hala ere, dena delakoagatik, garai hartan bere lana ez zen aintzat hartu.

Ilarrekin ikerketa burututakoan, erleak erabili zituen Mendelek, baina, landereekin ez bezala, emaitzak ez ziren asetzeko modukoak izan. 1868an monasterioko buru izendatu zutenez geroztik bere postuko zereginei eutsi behar izan zien buru belarri. Bere bizitzan hainbat erakundetako kide izan zen.

Brünnen hil zen 1884ko urtarrilaren 6an nefritis kronikoak jota.

Mendelen ikerketak

Mendelek behatutako zazpi karaktereak

Berez helburua gizakiaren kontsumorako hobeak izango ziren barietate eta espezieak lortzea zen. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren ezaugarrietan erregulartasunen bat bazegoela sumatu zuen monje austriarrak; hori frogatzeko esperimentu katea zehatza diseinatu eta burutu zuen. Halaber, matematika eta estatistika ezagutzak aplikatzen saiatu zen.

Karaktere bakarrean desberdinak ziren bi ilar landare aukeratu zituen Mendelek bere ikerketak hasteko, hots, hazi horiak ematen zituen landare mota eta hazi berdeak ematen zituena. Gurutzatutakoan hazi horiak ematen zituzten landareak baino ez ziren atera. Bestelako karaktere bakarrean desberdintzen ziren ilar landare gehiagorekin errepikatu zituen gurutzatzeak, emaitza berbera lortuz, alegia, bi karaktereetako bat ateratzen zen lehendabiziko belaunaldian. Agertzen zen karaktereari gainartzailea deitu zion eta besteari azpirakorra. Bestela esanda, kolore horia berdearekiko gainartzailea zen.

Lehen belaunaldiko landareei autoernaltzeko era emanda lortu zuen bigarren belaunaldia. Hazi horiak eta berdeak ematen zituzten landareak atera zitzaizkion, baina 3:1 proportzioan, hots, 3 hazi horiekin eta bat berdeekin. Beste karaktereekin ere emaitza ez zen aldatzen. Esperientzia honetatik lehenengo eta bigarren legea ondorioztatu zituen.

Lege horiek bi karaktere edo gehiagotan bereizten ziren landareetan betetzen zirenentz egiaztatzen saiatu zen ondoren. Kasu honetan lehendabiziko belaunaldirako hazi horiak eta leunak zituzten landareak hautatu zituen batetik eta hazi berdeak eta zimurrak zituztenak bestetik. Gurutzatutakoan lortutako lehenengo belaunaldian karaktere gainartzaileak agertzen ziren (horiak eta leunak) baina ez azpirakorrak (berdeak eta zimurrak) Bigarren belaunaldian lortzen zuen proportzioa 9:3:3:1 zen, hau da, 9 landare hazi hori eta leunekin, 3 hori eta zimurrekin, beste 3 hazi berde eta leunekin eta bakarra hazi berde eta zimurrekin. Hemendik ondorioztatu zuen Mendelek bere hirugarren legea.

Zazpi ezaugarri edo karaktereri erreparatu zien:

Mendelen legeak

Sakontzeko, irakurri: «Mendelen legeak»

Horrela deituak Mendelen izenean, berak deskubritu baitzituen 1865an. Autoreen arabera aldaketak dauden arren, maiz Mendelen ondoren definitutako kontzeptuak erabiltzen direlako besteak beste, honela formula daitezke labur-labur.

Mendelen lehenengo bi legeen adierazpen grafikoa

1. legea

Ezaugarri bakarrean desberdinak diren espezie bereko bi barietate gurutzatzen direnean, lehendabiziko belaunaldiko ondorengo guztiak ezaugarri edo karaktere horrekiko berdinak dira eta hibridoak gainera.MENUDA MIERDAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA

2. legea

Lehenengo belaunaldian sortutako hibridoak gurutzatutakoan, kontrako karaktereak bereizi egiten dira, eta ondorengoek fenotipo ezberdinak izaten dituzte.

3. legea

Karaktere ez antagonikoei erreparatzen badiegu, bakoitza bere aldetik heredatzen da eta ondorengoei zoriz konbinatuta transmititzen zaizkie. Bestela esanda, karaktere bakoitza bere aldetik transmititzen da, aurreko bi legeak betez.

Mendelen lanaren aitorpena

XX. mendea hasi arte ez zen bere lana aitortu. 1900an berriz, bi ikerlarik elkarren berri izan gabe, Hugo de Vries nederlandarrak eta Carl Correns alemaniarrak hain zuzen, berraurkitu zituzten Mendelek formulaturiko legeak, bere ondorio berberetara iritsiz[3]. Mendelen emaitzak erreplikatu egin ziren eta biologo askok onartu zuen teoria, fenomeno guztietan aplikagarria izan ez arren. Hala, kritikak jaso zituen, batez ere biometrikoen aldetik; ikuspegi honen ordezkaririk nagusienak Karl Pearson eta Weldon izan ziren. Iritzi honen kontra zeuden mendeliarrak izenekoak; hauen artean William Bateson zen garrantzitsuena [4]. Eztabaida bizia izan zuten; zorroztasun matematikoaren alde batzuk, biologia hobeto ulertu nahian besteak. Azkenean, bi ikuspuntuak uztartu ziren, R.A. Fisher-en lana aipagarria izaki.

Bestalde, Mendelek elementu eta karaktereez izendatu zituenak gaur egun gene hitzez ezagutzen ditugula, 1909an Wilhem Ludvig Johannsen biologo daniarrak proposaturikoari jarraiki. Are, zehatzago hitz eginda fenotipo jakin baten gene arduradunen aldagai desberdinei alelo deritze. Hau honela, ilar berde eta horiak kolorearen ardura duten geneen alelo desberdinak dira.

Genetikaren bilakaera handia izan da ordutik hona. Gaur egun badakigu salbuespenak badaudela eta beti ez direla Mendelen legeak betetzen, baina genetika zientzia izateko lehen urratsa izan zen bere ekarpena. Are, agustindar austriarra matematika ezagutzak biologiaren esparruan aplikatzen ere aitzindari izan zen.

Erreferentziak

  1. Hori dela eta behin baino gehiagotan uztailaren 22a hartu da bere jaioteguntzat.
  2. (Ingelesez) Experiments in Plant Hybridization. .
  3. Erik von Tschermak austriarra ere ondorio beretara iritsi zela uste izan da urte luzeetan, baina, antza denez, honek ez zituen Mendelen legeak ulertu.
  4. Bateson da genetika hitza asmatu zuena 1905ean. Mendelen lanaren defendatzaile sutsuenetakoa, gainera.

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregor Mendel