Tortura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: is:Pyntingar
10. lerroa: 10. lerroa:


== Tortura Euskal Herrian ==
== Tortura Euskal Herrian ==
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] testuinguru gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira [[Espainiako Trantsizio Demokratikoa|trantsizio]] garaiaz geroztik. [[1980ko hamarkada]]n, euskal [[gizarte]]an oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] eta [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoetako]] kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. [[Mikel Zabaltza]] gazte [[Orbaitzeta|orbaiztarraren]] kasua ezaguna izan zen, [[Guardia Zibila]]k atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen [[Bidasoa]] ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen [[ura]] zela eta, besteren artean<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ETA/analisis/agua/contenian/pulmones/Zabalza/ratifica/murio/ahogado/Bidasoa/elpepiesp/19860109elpepinac_6/Tes/ El análisis del agua que contenían los pulmones de Zabalza ratifica que murió ahogado en el Bidasoa] ''El País'', 1986ko urtarrilaren 9a </ref><ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ESPANA/GRUPOS_ANTITERRORISTAS_DE_LIBERACION_/GAL/LUCHA_ANTITERRORISTA-GUERRA_SUCIA/CASO_MIKEL_ZABALZA/gran/amanador/caso/Zabaltza/elpepiesp/19960513elpepinac_22/Tes?print=1 ''Extraña muerte en el Bidasoa. El gran amañador en el 'caso Zabaltza'''] ''El País'', 1996ko maiatzaren 13a </ref><ref>[http://www.elmundo.es/1997/04/15/espana/15N0023.html ''Un informe del Cesid confirma que Zabalza murió en Intxaurrondo''] ''El Mundo'', 1997ko apirilaren 15a</ref>.
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ingurugiro gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira, dela [[Frankismo|Francoren diktaduraren garaian]], dela [[Espainiako Trantsizio Demokratikoa|trantsizio]] garaiaz geroztik. [[Euskal Memoria Fundazioa]]k hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu ditu, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri.<ref>Jokin SAGARZAZU: [http://paperekoa.berria.info/harian/2012-11-30/008/001/_Torturaren_egia_osoa_jaso_dute_ezagutzak_bizikidetza_sendo_dezakeelakoan.htm «Ilunpean korapiloak askatzen»], ''Berria'', 2012-11-30.</ref>
[[1980ko hamarkada]]n, euskal [[gizarte]]an oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] eta [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoetako]] kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. [[Mikel Zabaltza]] gazte [[Orbaitzeta|orbaiztarraren]] kasua ezaguna izan zen, [[Guardia Zibila]]k atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen [[Bidasoa]] ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen [[ura]] zela eta, besteren artean<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ETA/analisis/agua/contenian/pulmones/Zabalza/ratifica/murio/ahogado/Bidasoa/elpepiesp/19860109elpepinac_6/Tes/ El análisis del agua que contenían los pulmones de Zabalza ratifica que murió ahogado en el Bidasoa] ''El País'', 1986ko urtarrilaren 9a </ref><ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ESPANA/GRUPOS_ANTITERRORISTAS_DE_LIBERACION_/GAL/LUCHA_ANTITERRORISTA-GUERRA_SUCIA/CASO_MIKEL_ZABALZA/gran/amanador/caso/Zabaltza/elpepiesp/19960513elpepinac_22/Tes?print=1 ''Extraña muerte en el Bidasoa. El gran amañador en el 'caso Zabaltza'''] ''El País'', 1996ko maiatzaren 13a </ref><ref>[http://www.elmundo.es/1997/04/15/espana/15N0023.html ''Un informe del Cesid confirma que Zabalza murió en Intxaurrondo''] ''El Mundo'', 1997ko apirilaren 15a</ref>.


[[1981]]eko [[otsailaren 13]]an [[Joxe Arregi Izagirre]] etakidea hil zen [[Madril]]go ([[Espainia]]) ospitale batean, jasotako torturen ondorioz<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ARREGUI_IZAGUIRRE/_JOSe_/ETA_MILITAR/ETA/informe/forense/reconoce/Jose/Arregui/fue/torturado/elpepiesp/19810217elpepinac_4/Tes/ ''El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado''] ''El País'', 1981eko otsailaren 17a</ref>. Hiltzear zegoela, ''Oso latza izan da'' esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden [[PCE (r)]]-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek ''Torturaren aurkako egun''tzat dute [[otsailaren 13]]a<ref>[http://lahaine.org/index.php?blog=4&p=12489 ''13 de Febrero, dia contra la tortura en Euskal Herria, Aniversario del asesinato de Joxe Arregi''] 2006ko otsailaren 10a</ref>.
[[1981]]eko [[otsailaren 13]]an [[Joxe Arregi Izagirre]] etakidea hil zen [[Madril]]go ([[Espainia]]) ospitale batean, jasotako torturen ondorioz<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ARREGUI_IZAGUIRRE/_JOSe_/ETA_MILITAR/ETA/informe/forense/reconoce/Jose/Arregui/fue/torturado/elpepiesp/19810217elpepinac_4/Tes/ ''El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado''] ''El País'', 1981eko otsailaren 17a</ref>. Hiltzear zegoela, ''Oso latza izan da'' esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden [[PCE (r)]]-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek ''Torturaren aurkako egun''tzat dute [[otsailaren 13]]a<ref>[http://lahaine.org/index.php?blog=4&p=12489 ''13 de Febrero, dia contra la tortura en Euskal Herria, Aniversario del asesinato de Joxe Arregi''] 2006ko otsailaren 10a</ref>.

11:55, 25 otsaila 2013ko berrikusketa

Inkisizioa homosexual bat torturatzen. XVIII. mendeko irarlana.

Tortura gizaki edo animalia bati nahitazko kalte fisiko edota psikologikoa eragitea da.

Helburu desberdinak izan baditzake ere, biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzeko erabili ohi da. Beste helburu batzuk biktima pertsona gisa ezeztatzea edo torturatzaile sadikoaren entretenimendu gisa erabiltzea izan daitezke.

Torturaren bidez lortzen den oinazea forma desberdinen bidez lor daiteke. Oinaze fisikoa hainbat modutara lor daiteke, esaterako: kolpeak, hezurrak haustea, muskuluak urratzea, zulaketak, mozketak, deskarga elektrikoak, sua, muturreko tenperaturen erabilera, produktu kimikoak jatera bultzatzea, bortxaketak, loaren debekua, postura deserosoak, etab. Oinaze psikologikoari dagokionez, gabetze sentsoriala, isolamendua edo gezurrezko exekuzioak erabili ohi dira.

Tortura Euskal Herrian

Euskal Herriko ingurugiro gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira, dela Francoren diktaduraren garaian, dela trantsizio garaiaz geroztik. Euskal Memoria Fundazioak hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu ditu, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri.[1]

1980ko hamarkadan, euskal gizartean oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, ETAren eta Komando Autonomoetako kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. Mikel Zabaltza gazte orbaiztarraren kasua ezaguna izan zen, Guardia Zibilak atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen Bidasoa ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen ura zela eta, besteren artean[2][3][4].

1981eko otsailaren 13an Joxe Arregi Izagirre etakidea hil zen Madrilgo (Espainia) ospitale batean, jasotako torturen ondorioz[5]. Hiltzear zegoela, Oso latza izan da esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden PCE (r)-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek Torturaren aurkako eguntzat dute otsailaren 13a[6].

1980ko hamarkadatik aurrera, ETAri aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, Lege antiterrorista gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "terrorismo" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte[7]. Lege hau nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako"[8][9]. Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, ezker abertzaleko edota beste sektore batzuetako lagunei (Egunkaria egunkariko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.

1990eko eta 2000ko hamarkadan ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ezagunen artan, Unai Romano gasteiztarraren kasua dago[10]. Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren kasua ere aipagarria da[11]. Kasu honetan, Otamendi inkomunikazio egoeratik etera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen Goardia Zibilak torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen[12].

2010eko abenduan lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak 2008an Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik[13]. Torturen ondorioz, Igor Portuk 27 egun eman zituen Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean[14].

Tortura isilaraztea

Espainiako justizia sistema hainbatetan saiatu da tortura salaketak isilarazten, tortura salatzen zutenak epaitegian salatuz edota tortura deitoratzen zuten buruzagi politikoen aurka eginez. Esaterako, Arnaldo Otegik, 2003an Espainiako erregea "torturatzaileen buruzagia" zela salatzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen; baina, 2011n, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik[15].

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tortura

Txantiloi:NA lotura