Entziklopedia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: min:Ensiklopedia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: hif:Encyclopedia
119. lerroa: 119. lerroa:
[[he:אנציקלופדיה]]
[[he:אנציקלופדיה]]
[[hi:विश्वज्ञानकोष]]
[[hi:विश्वज्ञानकोष]]
[[hif:Encyclopedia]]
[[hr:Enciklopedija]]
[[hr:Enciklopedija]]
[[hsb:Encyklopedija]]
[[hsb:Encyklopedija]]

18:00, 25 otsaila 2013ko berrikusketa

Ohiko entziklopedia bat.

Entziklopedia giza jakintzaren bilduma bat da. Hitza grezierazko enkyklios paideia terminotik dator, zeinaren hitzez hitzeko itzulpena "guztia zirkulu batean" den, eta esanahi "hezkuntza orokorra" duen.

Testu entziklopediko baten ezaugarriak

Entziklopediako artikuluek beste formatu literarioetatik bereizten dituzten ezaugarriak dauzkate:

  • Oso sintetikoak dira, informazio laburtua eskaintzen saiatzen delarik.
  • Informazioa eskuratu ahal izateari ematen zaio berebiziko garrantzia.
  • Objetibotasuna dute helburu, subjektibotasuna edo iritziak alde batera utziz.
  • Bertako irudiak eraginkortasunaren arabera erabakitzen dira, eta ez estetikaren arabera.
  • Egile asko izan ditzake.

Entziklopedia baten edukiak

Entziklopedia bateko edukiek, gaia edozein dela ere, baldintza batzuk betetzen dituzte:

  • Interes unibertsalekoak dira: edonori interesa dakiokeen informazioa dauka, eta pertsona konkretu bati interesa dakiokeen informazio pertsonala.
  • Informazioak ez du interesa galtzen denbora aurrera doan heinean.
  • Informazio orokorretik hasi eta konkreturaino iritsiz sailkatzen da.

Historia

Naturalis Historiæ lanaren 1669ko edizioa.

Rabelais idazle frantsesa izan zen entziklopedia hitza erabili zuen mendebaleko lehen idazle modernoa (Pantagruel, 1537), baina Plutarcori hartu zion zentzuan erabilita, giza jakitate guztiak hartzen dituen heziketa gisa alegia. Errenazimentuko giro eta urte beretsuetan, Paulo Skalic idazle kroaziarrak entziklopedia hitza maiz azaltzen den bilduma bat eskaini zuen. Alabaina, jakitate osoa biltzen zuen obraren aldeko grina hori bizirik zegoen antzinako garaietan ere. Terencio Varron (Rerum divinarum eta Humanarum antiquites eta Disciplinarum libri IX, K. a. I. m.) eta Plinio Zaharra (Historia naturalis, K. o. I. m.) idazle erromatarrak izan ziren entziklopediazkotzat jo litezkeen lehen obra ezagunen egileak.

K. o. V. mendean Marciano Capellak garai hartan giza jakitatea osatzen zuten zazpi alorrak (gramatika, dialektika, erretorika, geometria, astrologia, aritmetika, musika) bildu zituen obra batean. K. o. VII. mendean lan osoagoa idatzi zuen Isidoro Sevillakoak (Etimologiarum libri, 622-633) eta XIII. mendean, Vincent Beauvaiskoak eskaini zuen Erdi Aroko jakitate bilduma liburu hoberena (Speculum historiale, naturale et doctrinale, 1260?). Haren jarraitzaile batzuek osatu zuten obra (Speculum morale, 1310?). Garai beretsuan eman zuen argitara Bartolome de Granville idazle ingelesak bere De proprietatibus rerum (1240), urte haietako kulturaren bilduma.

Europaz bestalde, aipatzekoa da, guztien artean, Txinan Ming dinastiaren garaian XV. mendearen hasieran argitaratu zen Yung-lo ta-tien entziklopedia, Txinako entziklopedia handiena, bost urtez 2.000 jakitunen artean idatzia, eta 11.000 liburu hartzen dituena.

Lehen entziklopedia modernoak

XVII. mendetik aurrera ohikoa bihurtu zen entziklopedia hitza. 1620. urtean, Johann Heinrich Alsted alemaniarrak Encyclopedia VII tomis distincta obra eman zuen argitara Holbornen. Francis Bacon filosofo ingelesak (1561-1626), ezagutzen alorrean egin zuen sailkapenak aurrerantzean bilduma osoagoak egin ahal izateko aukera eman zuen Instauratio magna bukatu ezin izan zuen lanaren bidez. 1674. urtean, Louis Moreri apaiz frantsesak alfabetoaren ordena erabili zuen lehenengo aldiz bere Grand Dictionnaire Historique delakoa antolatzeko. XVIII. mendearen hasieran, entziklopedia batzuk agertu ziren Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian. Ephraim Chambers ingelesak 1728an argitara eman zuen Cyclopedia or An Universal Dictionnary of Arts and Sciences obra gailendu zen guztien artetik. Bilduma hori entziklopedia modernoen eredu bihurtu zen; Diderot eta d´Alembert horretan oinarritu ziren beren Encyclopédie egiteko.

Encyclopédie

Sakontzeko, irakurri: «Encyclopédie»
L'encyclopedieren azala (1751).

Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers, Denis Diderot idazle frantsesak (Jean Le Rond d´Alembert idazleak egin zion Atariko diskurtsoa, sarrera atala) 1751-1772 bitartean ondu zuten lana da, inola ere, lehen entziklopedia moderno nagusia. Jean-Jacques Rousseau, Voltaire eta Montesquieu idazle eta filosofoak aritu ziren entziklopedia hartan lanean, eta Frantziako Iraultzaren ideologia oinarri nagusia izan zen entziklopedismoa ekarri zuen.

Ilustrazioaren proiektu eta idealen hedabide garrantzitsuena izan zen, XVIII. mendean eskumenean zeuden ezagupen ororen bilduma 27 liburukitan.

Entziklopedia edo Zientzia, arte eta ofizioen Hiztegi arrazoitua idatzi zuten lankide talde zabalaren zuzendariek, Diderot eta D’Alambert-ek, giza ezagupenen laburpen gisa aurkeztu zuten, horietan “arte mekanikoak” eta “arte liberalak” barne sartzen zirela. 1750ean Prospektua agertu zen, eta 1751-1766 bitartean obra hori osatzen duten 27 liburukiak. Gainera, haren inspirazio iturri izan ziren ideia ilustratu eta liberalak hedatzeko bide gisa balio izan zuen.

Entziklopediaren egileak arazo askotan iritzi berekoak ez baziren ere, bat zetozen ia guztiak zenbait ideali dagokionez: erlijio tolerantzia, baikortasuna gizadiaren etorkizunari buruz, konfiantza arrazoiaren boterean, Elizaren gehiegizko aginpidearen aurkako jarrera, gizarte arazoekiko kezka, zientzia ezagupenaren garrantzia teknika eta lanbideetarako aplikazio praktikoari dagokionez, naturalismoa, esperientziarekiko begirunea.

Aurrerapenaren ideiak, zehazki orduan sortu ez bazen ere, sendo sustraitzeko giro egokia aurkitu zuen ilustratuen artean. Bizi garen mundua ez da, Leibniz-ek uste zuenez, litezkeen munduen artean onena. Halaber, iraganean dena hobea izan zela, “paradisu galdu” batetik gatozela pentsatzeak ez du gogobetekoa izan behar. “Mundu hobe” hori etorkizunean aurkitu beharra dugu, eta ez Jainkozko probidentziak hala erabaki duelako: aurrerapena naturaren lege inmanenteen ondorioa da eta.

Bada, beraz, gizadiaren historian une pribilegiatua bizi zutelako sentimendu lauso bat. Orokortzera jo beharko zuen biziera baten aitzindari modukoa da ilustratuen komunitatea. Ezagutzaren hedapenak gizakien pentsamoldea eta gizartea anlotatzeko erak aldatu behar zituen, eta pribilegioak, bidegabekeriak eta behartsuen miseria suntsitu.

Horra Entziklopedia bizi zuen proiektua, 1789ko Frantziako iraultzan nolabait gauzatuko zena.

1772an Joseph Panckoucke argitaldaria hasi zen alfabetoaren hurrenkeran azaldu zen Dideroten obra gaien arabera sailkaturik ematen (Encyclopédie méthodique et par ordre de matières, 1772-1832).

Britannica

1768-1771 urteetan argitara eman zuten Londresen, Encyclopaedia Britannica delakoaren lehen emanaldia. Britannica munduko entziklopedia ospetsuenetako bat da egun ere.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Entziklopedia

Erreferentziak

ak:Obiara tumi kyerɛw bi no