Karlos VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Cambiada la la plantilla: Elhuyar
t r2.7.3) (robota Erantsia: ka:კარლ VII (სრი)
45. lerroa: 45. lerroa:
[[it:Carlo VII del Sacro Romano Impero]]
[[it:Carlo VII del Sacro Romano Impero]]
[[ja:カール7世 (神聖ローマ皇帝)]]
[[ja:カール7世 (神聖ローマ皇帝)]]
[[ka:კარლ VII (სრი)]]
[[ko:카를 7세]]
[[ko:카를 7세]]
[[la:Carolus VII Albertus]]
[[la:Carolus VII Albertus]]

13:51, 26 otsaila 2013ko berrikusketa

Karlos VII.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

Karlos VII.a, Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Karlos Alberto Wittelsbachekoa edo Karlos VII.a Alberto izenez ere ezaguna (alemanez, Karl VII.a (FRR)) (Brusela, 1697 - Munich, 1745), Bavariako printze hauteslea izan zen 1726tik 1745era arte, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore 1742tik 1745era arte.

Lehen urteak

Maximiliano II.a Emanuel Bavariako printze hauteslearen eta Teresa Kunegunda Sobieskaren semea, eta Joan III.a Sobieski Poloniako erregearen biloba zen. Bere familia Espainiako Ondorengotza Gerran banandu zen eta urte askotan Austrian bizi izan zen, etxe barruan arrastatuta. 1715ean elkartu zen familia.

Maria Amelia Austriako artxidukesarekin ezkondu zen 1722an, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Maria Amelia Josef I.a Erromatar Inperio Santuko enperadorearen alaba gazteena zen.

1726an, Karlos Albertoren aita hil zenean, Bavariako duke eta Erromatar Inperio Santuko printze hautesle izendatu zuten.

Erromatar Inperio Santuko enperadorea

Karlos Albertok Josef I.a enperadorearekin zuen ahaidetasuna erabili zuen, Karlos VI.a hil ondoren, Habsburg dinastiaren lurraldeak erreklamatzen hasteko aitzakia gisa. Horrek Austriako Ondorengotza Gerran, Maria Teresa I.aren aurka, parte hartzera eraman zuen. Karlos Alberto Bohemiako errege 1741ean koroatu zuten, eta 1742an enperadore, Frantziaren eta Espainiaren laguntza jaso ondoren. Handik gutxira, Maria Teresa I.ak Bavariatik bota zuen, baina Federiko II.a Handiak, Prusiako erregeak, Maria Teresa garaitu zuen, eta horrek Karlos Alberto 1744an Bavariako tronura itzultzea ahalbidetu zuen.

Ikus, gainera