Arnasketa anaerobio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ms:Respirasi anaerob
t r2.7.3) (robota Erantsia: he:נשימה תאית
19. lerroa: 19. lerroa:
[[fr:Respiration anaérobie]]
[[fr:Respiration anaérobie]]
[[gl:Respiración anaeróbica]]
[[gl:Respiración anaeróbica]]
[[he:נשימה תאית]]
[[it:Respirazione anaerobica]]
[[it:Respirazione anaerobica]]
[[ja:嫌気呼吸]]
[[ja:嫌気呼吸]]

04:45, 27 otsaila 2013ko berrikusketa

Arnasketa anaerobioa hainbat bakteriok besterik ez duten burutzen arnasketa mota bat da, elektroien azken hartzailea oxigenoa ez den beste substantzia inorganikoa duena. Nahiz eta oxigenoa ez erabili, prozesuan elektroien garraio katea badago. Elektroien garraio kateak funtzionatzeko kanpoko elektroi-hartzailea beharrezkoa da. Horiek elektroiak harrapatuko dituzte. Arnasketa aerobioan azken hartzailea oxigenoa da. Oxigenoa oso konposatu oxidatzailea da (oso konposatu elektronegatiboa da), eta beraz hartzaile oso ona da. Anaerobioetan erabil daitezkeen konposatuak ez dira hain oxidatzaile (ez dira hain elektronegatibo), eta ondorioz, arnasketa anaerobikoaren etekina baxuagoa izango da. Konposatu horien artean sulfatoa (SO42-), nitratoa (NO3-),sufrea (S) edo karbono dioxidoa (CO2) daude, besteak beste.

Arnasketa anaerobioa hartziduratik bereizi behar da. Biak ala biak prozesu anaerobioak dira, hots, oxigenorik gabekoak, baina hartziduretan ez dago elektroien garraio katerik, eta elektroien azken hartzailea molekula organikoa da beti.

Orokorrean substratu bat (gluzido, lipido edo proteina bat) oxidatzeko hiru bide metaboliko hauek daude:

  • arnasketa aerobioa: elektroien azken hartzailea oxigenoa da
  • arnasketa anaerobioa: elektroien azken hartzailea oxigenoa ez den beste konposatu inorganikoa (SO42-, NO3-, CO2...) da
  • hartzidura: oxigenorik gabe burutzen bada ere, elektroien azken hartzailea molekula organiko bat da (azetaldehidoa, azido pirubikoa...)