Harrikatz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: sah:Таас чох
Rezabot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (Bot: Modificando fa:زغال‌ سنگ por fa:زغال سنگ
46. lerroa: 46. lerroa:
[[es:Carbón]]
[[es:Carbón]]
[[et:Kivisüsi]]
[[et:Kivisüsi]]
[[fa:زغال‌ سنگ]]
[[fa:زغال سنگ]]
[[fi:Kivihiili]]
[[fi:Kivihiili]]
[[fr:Charbon]]
[[fr:Charbon]]

02:34, 1 martxoa 2013ko berrikusketa

Ikatza

Harrikatza erregai fosila da, hainbat mendez gizakiaren ekonomia jardueretarako oso garrantzitsua izan dena eta meatzaritza jarduera handia eragin duena. Ikatz izenarekin ere oro har harrikatza aipatzen da, baina bada ikatz mota bat, minerala ez dena, baizik eta landare edo animalia substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz lortzen dena: egur ikatza.

Harrikatza arroka sedimentario beltz edo beltz marroixka da, gehienetan beta edo zain deritzen geruzetan pilatuta agertzen dena naturan. Formarik gogorrenak, esaterako antrazita, arroka metamorfikotzat har daiteke, tenperatura eta presio handiak jasan izan dituen harria baita. Ikatzaren elementurik nagusiena karbonoa da, eta hidrogenoa, sufrea, oxigenoa eta nitrogenoa ere baditu.

Historian zehar ikatza oso baliabide erabilia izan da energia iturri gisa. Gaur egun batez ere elektrizitatea eta/edo beroa sortzeko erretzen da, baina metalen birfindegietan ere erabiltzen da. Ikatza erregai fosila da: landareen materia hila lurraren azpian zohikatz bilakatu ondoren, ondoren lignito bihurtzen da, gero ikatz azpibituminoso, ikatz bituminoso eta azkenik antrazita. Prozesu osoa denbora tarte luzez gertatzen diren aldaketa biologiko eta geologikoen ondorio da.

Ikatza elektrizitatea sortzeko energia iturri nagusia da mundu mailan, bai eta karbono dioxidoaren isurketa iturri handienetakoa ere. Mundu mailan ikatz ekoizle handienak (2010eko datuak) hurrengo herrialde hauek dira (Mt): txina 3.162 milioi tona, Ameriketako Estatu Batuak 997, India 571, Australia 420, Indonesia 336, errusia 324, Hego Afrika 255, Polonia 134, Kazakhstan 111, eta Kolonbia 74.[1]

Meategiak

Meatzaritza oso garrantzitsua izan da Europan, harrikatzari lotuta, adibidez Galesen eta Asturiasen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) IEA Key energy statistics 2010 [IEA Key World Energy Statistics 2011 11. eta 21. orr.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harrikatz