Ozeano Bareko Suzko Eraztuna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (Bot: Modificando en:Pacific Ring of Fire por en:Ring of Fire
21. lerroa: 21. lerroa:
[[da:Ildringen]]
[[da:Ildringen]]
[[de:Pazifischer Feuerring]]
[[de:Pazifischer Feuerring]]
[[en:Pacific Ring of Fire]]
[[en:Ring of Fire]]
[[es:Cinturón de Fuego del Pacífico]]
[[es:Cinturón de Fuego del Pacífico]]
[[et:Vaikse ookeani tulerõngas]]
[[et:Vaikse ookeani tulerõngas]]

11:38, 5 martxoa 2013ko berrikusketa

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna Ozeano Barearen arroko eremu luze bat da, lurrikaren eta sumendi erupzioen kopuru handia duena. 40.000 kilometro luze da, eta ferra baten itxura du. Ia erabat bata bestearen segidan dauden hainbat ozeano fosa, arku bolkaniko eta eraztun bolkanikori elkartua dago, bai eta plaka tektonikoen mugimenduei ere. Ozeano Bareko Suzko Eraztunak 452 sumendi ditu, eta han daude munduko sumendi aktibo nahiz lokartuen % 75.[1]

Ozeano Bareak hainbat plaka ozeaniko ditu, etengabe bata bestearen aurka talka egiten ari direnak, eta tentsioa metatzen dute. Une jakin batean, tentsio hori askatu egiten da eta, aipaturiko herrialdeetan, lurrikarak eragiten ditu. Gainera, etengabeko jarduera bolkanikoa dago Suzko Eraztunean, batez ere Erdialdeko Amerikan.

Ozeano Bareko Suzko Eraztunak munduko subdukziogunerik garrantzitsuenetako batzuk hartzen ditu: lurreko gainazaleko plakak, abiada geologiko handian (zenbait zentimetro urtean) beste plaka batzuetan hondoratzen dira. Lurrikaren bidez askatu behar diren tentsio handiak metatzen ditu fenomeno horrek.

Erreferentziak

  1. [url=http://geography.about.com/cs/earthquakes/a/ringoffire.htm «Ring of Fire - Pacific Ring of Fire»], Geography.about.com, 2010-06-14.