Espainia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: min:Spanyol
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 239 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q29 orrian
583. lerroa: 583. lerroa:
{{NA lotura|nah}}
{{NA lotura|nah}}
{{NA lotura|vi}}
{{NA lotura|vi}}

[[ace:Seupanyo]]
[[af:Spanje]]
[[als:Spanien]]
[[am:እስፓንያ]]
[[an:Espanya]]
[[ang:Spēonland]]
[[ar:إسبانيا]]
[[arc:ܐܣܦܢܝܐ]]
[[arz:اسبانيا]]
[[ast:España]]
[[ay:Ispaña]]
[[az:İspaniya]]
[[ba:Испания]]
[[bar:Spanien]]
[[bat-smg:Ispanėjė]]
[[bcl:Espanya]]
[[be:Іспанія]]
[[be-x-old:Гішпанія]]
[[bg:Испания]]
[[bi:Spain]]
[[bn:স্পেন]]
[[bo:ཞི་པན་ཡ།]]
[[bpy:স্পেন]]
[[br:Spagn]]
[[bs:Španija]]
[[bug:Spanyol]]
[[bxr:Испани]]
[[ca:Espanya]]
[[cbk-zam:España]]
[[cdo:Să̤-băng-ngà]]
[[ce:Испани]]
[[ceb:Espanya]]
[[ch:España]]
[[chr:ᏍᏆᏂᏱ]]
[[chy:Spain]]
[[ckb:ئیسپانیا]]
[[co:Spagna]]
[[crh:İspaniya]]
[[cs:Španělsko]]
[[csb:Szpańskô]]
[[cu:Їспанїꙗ]]
[[cv:Испани]]
[[cy:Sbaen]]
[[da:Spanien]]
[[de:Spanien]]
[[diq:İspanya]]
[[dsb:Špańska]]
[[dv:އިސްޕެއިން]]
[[dz:སིཔཱེན་]]
[[ee:Spain]]
[[el:Ισπανία]]
[[eml:Spaggna]]
[[en:Spain]]
[[eo:Hispanio]]
[[es:España]]
[[et:Hispaania]]
[[ext:España]]
[[fa:اسپانیا]]
[[fi:Espanja]]
[[fiu-vro:Hispaania]]
[[fo:Spania]]
[[fr:Espagne]]
[[frp:Èspagne]]
[[frr:Spaanien]]
[[fur:Spagne]]
[[fy:Spanje]]
[[ga:An Spáinn]]
[[gag:İspaniya]]
[[gan:西班牙]]
[[gd:An Spàinn]]
[[gl:España]]
[[glk:ائسپانيا]]
[[gn:España]]
[[got:𐌷𐌴𐌹𐍃𐍀𐌰𐌽𐌾𐌰]]
[[gu:સ્પેન]]
[[gv:Yn Spaainey]]
[[hak:Sî-pân-ngà]]
[[haw:Sepania]]
[[he:ספרד]]
[[hi:स्पेन]]
[[hif:Spain]]
[[hr:Španjolska]]
[[hsb:Španiska]]
[[ht:Espay]]
[[hu:Spanyolország]]
[[hy:Իսպանիա]]
[[ia:Espania]]
[[id:Spanyol]]
[[ie:Hispania]]
[[ig:Spain]]
[[ik:Spaña]]
[[ilo:España]]
[[io:Hispania]]
[[is:Spánn]]
[[it:Spagna]]
[[iu:ᓯᐸᐃᓐ]]
[[ja:スペイン]]
[[jbo:sangu'e]]
[[jv:Spanyol]]
[[ka:ესპანეთი]]
[[kaa:İspaniya]]
[[kab:Spanya]]
[[kbd:Эспаниэ]]
[[kg:Espania]]
[[kk:Испания]]
[[kl:Spania]]
[[km:អេស្ប៉ាញ]]
[[kn:ಸ್ಪೇನ್]]
[[ko:스페인]]
[[koi:Эспання]]
[[krc:Испания]]
[[ku:Spanya]]
[[kv:Испания]]
[[kw:Spayn]]
[[ky:Испания]]
[[la:Hispania]]
[[lad:Espanya]]
[[lb:Spuenien]]
[[lez:Испания]]
[[li:Spanje]]
[[lij:Spagna]]
[[lmo:Spagna]]
[[ln:Espania]]
[[lt:Ispanija]]
[[ltg:Spaneja]]
[[lv:Spānija]]
[[mdf:Испания]]
[[mg:Espaina]]
[[mhr:Испаний]]
[[mi:Pāniora]]
[[min:Spanyol]]
[[mk:Шпанија]]
[[ml:സ്പെയിൻ]]
[[mn:Испани]]
[[mr:स्पेन]]
[[ms:Sepanyol]]
[[mt:Spanja]]
[[mwl:Spanha]]
[[my:စပိန်နိုင်ငံ]]
[[mzn:ایسپانیا]]
[[na:Pain]]
[[nah:Caxtillān]]
[[nap:Spagna]]
[[nds:Spanien]]
[[nds-nl:Spanje]]
[[ne:स्पेन]]
[[new:स्पेन]]
[[nl:Spanje]]
[[nn:Spania]]
[[no:Spania]]
[[nov:Spania]]
[[nrm:Espangne]]
[[nv:Dibé Diníí Bikéyah]]
[[oc:Espanha]]
[[or:ସ୍ପେନ]]
[[os:Испани]]
[[pa:ਸਪੇਨ]]
[[pag:Espanya]]
[[pam:Espanya]]
[[pap:Spaña]]
[[pcd:Espanne]]
[[pdc:Schpaani]]
[[pih:Spain]]
[[pl:Hiszpania]]
[[pms:Spagna]]
[[pnb:سپین]]
[[pnt:Ισπανία]]
[[ps:اسپانیا]]
[[pt:Espanha]]
[[qu:Ispaña]]
[[rm:Spagna]]
[[rmy:Spaniya]]
[[rn:Esipanye]]
[[ro:Spania]]
[[roa-rup:Ispania]]
[[roa-tara:Spagne]]
[[ru:Испания]]
[[rue:Іспанія]]
[[rw:Esipanye]]
[[sa:स्पेन्]]
[[sah:Испания]]
[[sc:Ispagna]]
[[scn:Spagna]]
[[sco:Spain]]
[[se:Spánia]]
[[sh:Španija]]
[[simple:Spain]]
[[sk:Španielsko]]
[[sl:Španija]]
[[sm:Spania]]
[[so:Isbania]]
[[sq:Spanja]]
[[sr:Шпанија]]
[[srn:Spanyorokondre]]
[[ss:Sipeyini]]
[[st:Spain]]
[[stq:Spanien]]
[[su:Spanyol]]
[[sv:Spanien]]
[[sw:Hispania]]
[[szl:Szpańijo]]
[[ta:எசுப்பானியா]]
[[te:స్పెయిన్]]
[[tet:España]]
[[tg:Испониё]]
[[th:ประเทศสเปน]]
[[tk:Ispaniýa]]
[[tl:Espanya]]
[[to:Sepeni]]
[[tpi:Spen]]
[[tr:İspanya]]
[[ts:Spaniya]]
[[tt:Испания]]
[[ty:Paniora]]
[[udm:Испания]]
[[ug:Ispaniye]]
[[uk:Іспанія]]
[[ur:ہسپانیہ]]
[[uz:Ispaniya]]
[[vec:Spagna]]
[[vep:Ispanii]]
[[vi:Tây Ban Nha]]
[[vls:Spanje]]
[[vo:Spanyän]]
[[wa:Espagne]]
[[war:Espanya]]
[[wo:Ispaañ]]
[[wuu:西班牙]]
[[xal:Эспанмудин Нутг]]
[[xmf:ესპანეთი]]
[[yi:שפאניע]]
[[yo:Spéìn]]
[[za:Sihbanhyaz]]
[[zea:Spanje]]
[[zh:西班牙]]
[[zh-classical:西班牙]]
[[zh-min-nan:Se-pan-gâ]]
[[zh-yue:西班牙]]
[[zu:ISpeyini]]

23:02, 7 martxoa 2013ko berrikusketa

Espainia
Marcha Real
Goiburua: Plus Ultra

Espainiako bandera

Espainiako armarria
Geografia
HiriburuaMadril
40°25′1″N 3°42′12″W
Azalera505.990 km²
Punturik altuenaTeide (3.718 m)
Punturik sakonenaLas Cruceseko meatzea (−107 m)
KontinenteaEuropa eta Afrika
MugakideakAndorra, Portugal, Maroko, Frantzia eta Gibraltar
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia parlamentarioa
Espainiako erregeaFelipe VI.a Espainiakoa
Espainiako Gobernuko presidenteaPedro Sánchez Pérez-Castejón
LegebiltzarraEspainiako Gorteak
Epai autoritateaEspainiako Auzitegi Gorena eta Espainiako Konstituzio Auzitegia
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria47.415.750 (2021)
0 (2021)
Dentsitatea93,71 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaakonfesional
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 16
genero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,27 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak35.822 (2015)
Derrigorrezko eskolaratzea6-16
Bizi-itxaropena78,71707 (1999)
Giniren koefizientea34,3 (2019)
Giza garapen indizea0,905 (2021)
Ekonomia
MonetaEuro ()
BPG nominala1.311.320.015.516 $ (2017)
74.064.995.862,13 (2016)
BPG per capita28.208 $ (2017)
1.586 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa1.818.877.781.763 nazioarteko dolar (2017)
112.194.252.831 (2016)
BPG per capita EAPn39.037,433 nazioarteko dolar (2017)
2.321,588 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala3,2 % (2016)
Erreserbak69.400.198.866 $ (2017)
6.360.279.544 (2016)
Inflazioa1,6 % (2016)
1,6 (2015)
Historia
1479Errege-erregina Katolikoak
1715Espainiako Borboi etxea
18121812ko Espainiako Konstituzioa
19311931ko Espainiako konstituzioa
1978Espainiako trantsizioa
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+34
ISO 3166-1 alpha-2ES
ISO 3166-1 alpha-3ESP
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.es
administracion.gob.es

Espainia, ofizialki Espainiako Erresuma (gaztelaniaz Reino de España), Europar Batasuneko estatuetako bat da. Honako muga hauek ditu: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko Golkoa (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Maroko (Ceuta eta Melillaren hegoaldean).

Espainiak Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du; gainera, Balear Uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; eta, Afrika iparraldean, Ceuta eta Melilla autonomia hiriak eta espainiar subiranotasuneko beste lurrak. Guztira 504.645 km² dituenez, Europako laugarren herrialderik handiena da.

Estatuaren hiriburua Madril da.

Etimologia

España izenaren jatorria eztabaidan dago. Hizkuntzalari gehienek diote Hispania, Iberia izendatzeko erromatar izena zela. Hori, Ispanihad punikotik datorrela diote "untxien lurra" edo "izkina" esan nahi duena eta Espainiaren kokapen geografiaren ondorioz jarri zitzaiola izena; Hadrianoren garaiko Espainiako erromatar txanponetan untxi bat ere agertzen zen.[1] Badaude España euskarazko Ezpanna hitzetik datorrela esaten dutenak, euskaraz "izkina" edo "muga" adierazten duela, Espainiako iberiar penintsulan kokatzen baita, Europaren beheko ezker izkinean.[2]

Geografia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako geografia»
Espainia satelite irudian

Hego-mendebaldeko Europan kokatua dagoen Iberiar penintsula gehiengoa hartzen du, baita ere bi uhartedi (Kanariak eta Balearrak), bi hiri (Zeuta eta Melilla) eta Afrika iparraldeko hainbat uhartetxo (Chafarinak, Peñón de Alhucemas, Peñón de Vélez de la Gomera eta Isla Perejil).

Europako laugarren estatua luze-zabalena da Errusia, Ukraina eta Frantziaren atzetik, eta Europar Batasuneko bigarrena.

Espainiako muga fisikoak hauek dira: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Gibraltarko itsasartea eta Maroko eta iparraldean Pirinioak eta Bizkaiko Golkoa. Lehorreko mugak 1 920 km luze dira: Portugal (1 214 km), Frantzia (623 km), Andorra (65 km), Maroko (15,9 km) eta Gibraltar (1,2 km).

Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako historia»

Espainiako historia lehen gizakiak Iberiar penintsulara iritsi zirenean hasten da.

Historiaurrea

Gizakiaren arbasoak lehen aldiz duela gutxienez 800.000 urte agertu zen Iberiar penintsulan, Burgosko Atapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera. Gizaki honi Homo antecessor izena eman diote. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren.

Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Madeleine kultura garatu zen Bizkaiko Golkoaren inguruan Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Labar-arte ezagunena Altamira leizea da (K.a. 12.000 inguru).

Neolitoan, K.a. 5.500 inguruan, Kanpai Erako Koparen kultura agertu zen. Mende hauetan metalgintza eta nekazaritza garatu egin ziren, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi.

Erromatar Inperioa eta Inbasio Germanikoak

Sakontzeko, irakurri: «Hispania»
Erromatarren lehen probintzia banaketa

Hispania Iberiar Penintsulari antzinako erromaterrek eman zioten izena da.Hor, bi probintzia sortu zituzten Errepublika garaian, Hispania Citerior eta Hispania Ulterior. Printzipatuan, Hispania Ulterior bitan banandu zen Betika eta Lusitania, eta Hispania Citeriorri beste izen bat eman zioten, Tarraconensis. Geroago, probintzia honen mendebaldea bereiztu zen, Gallaecia izenarekin. Dioklezianok Tarraconensis berriro banandu zuen, Carthaginiensis probintzia sortuz. Probintzia horiek guztiek Mauretania Tingitanarekin batera, Hispania diozesia osatzen zuten, Galiako prefekturapean.

Iberia musulmana

Sakontzeko, irakurri: «Granadako Erresuma»
Hispania musulmana eta kristautasuna : "Taifas", Leongo Erresuma eta Nafarroako Erresuma 1030an.

Granadako Erresuma lehendabizi erresuma "andalusi"a izan zen eta, geroago, kristaua. Hiriburua Granadako hirian zuen eta erresumako azken erregea Boabdil izan zen, 1492ko urtarrilaren 2an Errege-erregina Katolikoek garaitu zuten arte.

Arabiar eta berebereak iberiar penintsulara iristean, kokaleku judu bi zeuden, Iliberis (Elvira) eta Granata izenekoak. Arabiarrek lekuari Garnat Al-Yahud (اليهود) (juduen granada) izena eman zioten.

1238. urtean Mohamed-ben-Nasr, Al-Hamar Gorria (الحمر) ezizenez ezaguna, Granadara iritsi zen eta Haizearen Oilarraren Jauregia (ondoren Alhambra izanen zena) okupatu. Bera izan zen Nasri edo Nazari dinastiaren fundatzailea (horregatik Erresumari Granadako Nasri Erresuma ere baderitzo). Dinastia honek hogei sultan izan zituen. Hasieran erresuma hau Gaztelako errege-erreginen adiskidea izan zen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala, eta Granadako Erresumaren ahuleziaren ondorioz, tributuak ordaindu behar izan zizkion independentziaren truke.

Nasri dinastiako azken erregea Abu Abd Allah (Boabdil) izan zen. 1492an Errege-erregina Katolikoen armada Granadako ateetara iritsi zen, gaurko Santa Fe herrira. Boabdilek Errege-erregina Katolikoekin negoziatu eta Erresumaren errendizioa onartu zuen: hiria entregatu zuen bertako biztanle musulmanen ohitura eta usadioak errespetatzearen truke. Boabdilek eta bere gorteak, herritar ugarirekin batera, Granadatik alde egin zuten Afrika iparraldeko lurralde islamiarretara. Handik gutxira, Errege-erregina katolikoek akordioa urratu eta musulmanen aurkako errepresioari ekin zioten.

Errege-erregina Katolikoak Granadara sartzearekin batera, erresuma Gaztelako Koroaren erresuma bilakatu zen.

Aginte musulmanaren erortzea eta Bateratzea

Sakontzeko, irakurri: «Gaztelako Erresuma»

Pizkundetik XIX. mendera

Sakontzeko, irakurri: «Amerikaren Aurkikuntza» eta «Espainiar Inperioa»

1492ko urriaren 12 an Europear kolono talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko momentu gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri zuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe.

Kristobal Kolonek uste zuen Asiara -garai hartan Indiak- iritsi zela, eta uste horrekin utzi zuen mundua, Europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.

Amerikaren aurkikuntza hitza ez dute egokitzat jotzen Amerikar gehienek. Kolon Amerikara iritsi zenererako Amerika ia oso populatuta baitzegoen eta Amerikako bertakoek esploratuta baitzuten lurralde guztia Kolon iritsi zenerako.

Historialari batzuk Kolon Ameriketara iritsi edo espainiolak Amerikara heldu izenaz deitzea gomendatzen dute.

Aurkikuntzaren ondoren Amerikaren Kolonizazio prozesu bat eman zen Europar estatu batzuen eskutik. Europarrak teknologikoki aurreratuagoak zirela aprobetxatuz, Espainiak, Portugalek, Holandak, Ingalaterrak eta Frantziak Amerikar lurrak kolonizatu zituzten.

XIX. mendea

Karlistaldiak

Sakontzeko, irakurri: «Karlistaldiak»

Karlistaldiak edo karlista gerrak XIX. mendeko hiru garaietan Espainian gertatutako guda zibilak izan ziren.

Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Carlos erregegaiaren alde egin baitzuten. Bigarren Karlistaldia Katalunian nabarmendu zen; gurean, aldiz, bereziki Hirugarren Karlistaldia nabarmendu zen.

Elisabet II.aren erregealdia

Elisabet II.a Espainiakoa

1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Elisabet II.a Espainiakoari adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten.

Seiurteko demokratikoa

Sakontzeko, irakurri: «Seiurteko demokratikoa»

1868ko irailean iraultza La Gloriosa izeneko iraultza gertatu zen, Cádizen itsas armadako Topete amiralak zuzendutako altxamenduarekin. Horri progresistak, demokratak, errepublikarrak, unionistak eta zenbait jeneral (Prim eta Francisco Serrano) lotu zitzaizkiolarik. Bai progresistek zein demokratek batzorde iraultzaileak antolatu zituzten hirietan honako eskakizunak egiteko:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Erabateko eskubide eta askatasunak inprimatzeko, elkartzeko, gurtzeko...
  • Politika eta administrazioaren deszentralizazioa.

Behin behineko gobernua Serrano unionistak zuzen zuen, Prim izan zuelarik gerra ministro eta errepublikarrak kanpoan geratuz. Lehen hauteskundeak gizonezkoien sufragio unibertsalaren bidez egin ziren eta progresistek, unionistek eta monarkiaren aldeko demokraten sektoreek irabazi zuten. Hego Euskal Herrian kontserbadorismoaren aldeko joera areagotu egin zen hautesle karlistek gehiengoa lortu zutenean hauteskundeetan. Garai horretan karlistak printzipio iraultzaileen aurka agertu ziren eta, bereziki, iraultzaileen antiklerikalismoaren aurka eta batasun erlijiosoaren alde.

Eratu zen gobernua berriak 1869ko Konstituzioa eman zuen, subirotasuna nazionala, botereen zatiketa, biltzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonen sufragio unibertsala bezalako printzipioak jaso zirelarik. Erregearen boterea legegilera uzten zuen mugaturik eta eskumen gutxiago eskaintzen zizkion. Gorteetako bi ganbarak sufragio unibertsalez aukeratuko zirela erabaki zen eta gobernuari betoa ezartzeko eskubidea eman zitzaien.

XX. mendea

Granollersen suntsipena Gerra Zibilean.
Espainiaren armarria Trantsizio garaian

Espainiako Gerra Zibila

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Gerra Zibila»

Gerra haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerako den-denak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazi zituzten berehala; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea frankistek beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.[3]

Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak, Caudillo titulua hartuta.

Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren alde jo zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkai-Gipuzkoetan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urtebete geroago Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hegoalde osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak eta Picassoren Gernika margolanak eman diote ospea bonbardaketa hari.

Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta ordu arte izan zuten ekonomia ituna ezeztatu zien (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).

Frankismoa

Sakontzeko, irakurri: «Frankismo»

Espainiako Gerra Zibila matxinatuek irabazita, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsituta, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenengo urteetan. Gerraondo hartan, Hitlerri eta Mussoliniri laguntza eman zien (Gerra Zibilean haiengandik jasotako laguntzaren ordainetan), eta estatuaren garapena gelditu zuen.

Geroago, Estatu Batuekin harremanak berrezarri zituen, eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politikotzat, Francoren beraren heriotzarekin amaitu zen. Estatuburu postua Joan Karlos I.ak hartu zuen, Francok horretarako izendatu baitzuen ondorengotza legean. Orduan hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariora pasatzeko bidea, gaur egun Espainiako trantsizioa deritzona.

Demokraziara itzultzeko trantsizioa

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako trantsizioa»

Espainiako trantsizioa deitu zaio Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora horri. Dena dela, Espainiako oraingo estatuburua, Joan Karlos I.a, Francok izendatu zuen, ondorengotza legean.

Espainiaren historian bi data jarri ohi dira muga bezala, hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza izango zen, 1975eko azaroaren 20a eta amaiera 1982ko urriaren 28a, PSOEren garaipen data hauteskundeetan.

Francok zer esan zuen bere ondorengotzari buruz, “dena lotuta eta ondo lotuta” utzi zuela. Urte haietan frankismoaren koadroek gerra zibiletik herriaren baitan txertatutako beldurra erabili zuten eskatutako aldaketak beraiek nahi zituzten mugetaraino soilik iristeko eta, gainera, diktaduraren baitako krimen larriak inolako zigorrik gabe gera zitezen. Elkarbizitzaren beharra gogoratuz eta beste gerra zibil bat ez sortzeko mezua behin eta berriz azaleratuz krimen larrienak bizi izan zituzten generazioak hil arte iraun zuen isiltasunak.

Banaketa administratiboa

Autonomia Erkidegoak eta probintziak

Sakontzeko, irakurri: «Autonomia Erkidego» eta «Espainiako probintziak»

Espainia 17 eskualde adiministratibotan banatua dago, autonomia erkidego izenekoak. Erkidego bakoitza probintzia bat ala gehiagotan zatituak dago. Guztira 50 dira. Bi hiri daude banako bana osatzen dutenak, Autonomia Hiri izenekoak.

Gaur egun Espainian 8.111 udalerri daude.

Hiri nagusiak

Pos. Hiria Aut. Erkg. Prob. Biztanleria
1 Madril Madril Madril 3,213,271
2 Bartzelona Katalunia Bartzelona 1,615,908
3 Valentzia Valentziako Erkidegoa Valentzia 810,064
4 Sevilla Andaluzia Sevilla 699,759
5 Zaragoza Aragoi Zaragoza 666,129
6 Málaga Andaluzia Málaga 566,447
7 Murtzia Murtziako Erkidegoa Murtzia 430,571
8 Palma Balear Uharteak Palma 396,570
9 Las Palmas Kanaria Handikoa Kanariak Las Palmas 381,123
10 Bilbo Euskadi Bizkaia 353,340

Politika eta gobernua

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Gobernua» eta «Espainiako politika»

Espainia monarkia konstituzionala da 1978ko Konstituzioaren arabera; Erregea Estatu-burua izanik, gaur egun, Joan Karlos I.a eta bi ganberazko Parlamentuaz osatzen delarik. Botereak honela banatzen dira:


Diputatuen Kongresuaren osaketa
2011ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak geroztik
Alderdia Eserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
186
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)
110
Konbergentzia eta Batasuna (CiU)
16
Ezker Batua (IU-ICV-EUiA)
11
Amaiur (AMA)
7
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD)
5
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC)
3
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG)
2
Kanariar Koalizioa (CC)
2
Equo Compromís (BLOC)
1
Foro de ciudadanos (FAC)
1
Geroa Bai (GBai)
1
Guztira 350 eserleku.

Senatuaren osaketa
2008ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak geroztik
Alderdia Eserlekuak
Alderdi Popularra (PP)
123
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE)
105
PSC, ERC, ICV, EUiA (Entesa catalana de progrès)
16
Konbergentzia eta Batasuna (CiU)
7
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4
CC, BNG, UPN, PAR, PSM
9
Guztira 264 eserleku.

Alderdi politikoak

Estatu mailako alderdiak:

  • PSOE: Partido Socialista Obrero Español (Espainiako Langile Alderdi Sozialista)
  • PP: Partido Popular (Alderdi Herritarra)
  • IU: Izquierda Unida (Ezker Batua)
  • Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia: Unión, Progreso y Democracia (UPyD)

Erkidegoetako alderdi garrantzitsuak:

  • Katalunian:
    • CiU: Convergencia i Unió (Elkargune eta Batasuna)
    • ERC: Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra)
    • IC-V: Iniciativa per Catalunya - Els Verds (Kataluniarako Ekimena - Berdeak)
    • Ciutadans - (Herritarrak)
  • Galizian:
    • BNG: Bloque Nacionalista Galego (Galiziako Bloke Nazionalista)

Defentsa

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Indar Armatuak»

Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada Espainia babesten duten erakunde militarra da. Buruzagi Gorena Joan Karlos I.a Erregea da, Defentsa Ministroa Carme Chacon eta Defentsaren Agintari Gorena Julio Rodriguez Fernandez jenerala da.Espainiar Konstituzioaren arabera[4], Indar Armatuak honela banatzen dira:

Honez gainera, hiru armadetako militarrez osaturiko bi unitate daude: Errege Goardia eta Larrialdi Unitate Militarra. Gerra kasuetan, Goardia Zibilak ere parte hartzen du armadan.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako ekonomia»

Espainiako gaur egun munduko bederatzigarren indar ekonomikoa da,[5] baina zortzigarrena ere izan da,[6] eta zazpigarrena ere.[7] Barne Produktu Gordinaren arabera. Tradizionalki, Espainia nekazaritzari lotuta herrialdea izan da, baina 1950eko hamarkadatik aurrera industria asko garatu zen eta laster nekazaritzako baino pisu handiagoa lortu zuen herrialdearen ekonomian. 1970ean, demokraziaren iritsierarekin beste herrialdeekiko mugak ireki ziren eta inportazio kopurua handitzen hasi zen.

Gaur egun, hirugarren sektoreak du garrantzi handiena BPGaren %67 osatzen baitu eta honen barruak kanpoko turismoak gehienbat.

XXI. mende hasierako higiezinen burbuila lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikunzak BPGaren %16 ematen baitzuen eta langile-tasa %12 zen.[8] Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia %20ra igo zen[9] eta Finantza Ministroaren arabera "Espainia azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen".[10]

Espainia da, Euroguneko herrialdeen artean, desberdintasun sozialik handiena duena, herrialde bakoitzeko herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. Izan ere, 2006az geroztik nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.[11]

Ondorengo taulan BPG per capita azaltzen dira autonomia erkidegoaren arabera. Taulan 5 dirudunenak azaltzen dira, horien artean Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa. Pobreena Extremadura dugu (EAE, Extremadura baino %91 dirudunagoa da).

Pos. Autonomia erkidegoa Nominala ()
2008
Nominala ()
2006
Nominala ()
2004
PPA ()
2004
Euskal Herria Euskadi 31.952 28.346 24.509 26.975
 Madrilgo Erkidegoa 30.998 28.850 25.818 28.416
 Nafarroa 30.402 27.861 24.761 27.252
 Katalunia 27.914 26.124 23.533 25.900
 Aragoi 26.107 23.786 20.984 23.095
19º  Extremadura 16.714 15.054 13.101 14.419

Biztanleria

Biztanleriaren banaketa
Sakontzeko, irakurri: «Espainiako biztanleria»

INEren zenbatespenen arabera, Espainiako 2010eko urtarrilaren 1ean 45.989.016 biztanle zituen. 2009ko urtarrilaren 1ean 46.745.807ko biztanleria erreala zuen. Biztanle dentsitatea 91,13 bizt/km²-koa da eta Europako txikienetarikoa da. Estatu osoan zehar biztanleria baneta asko aldatzen da. Iparraldea eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako kostaldea oso dentsoak dira, baina Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon eta Extremadurak dentsitate oso txikia dute. Metropolitar gunerik handiena Madrilgo metropolitar gunea da, 5.883.521 biztanle ditu eta Europar Batasuneko hirugarren handiena da.

Biztanleria handiena dituzten uharteak hauek dira:

  1. Tenerife 886.033 bizt.
  2. Mallorca 846.210 bizt.
  3. Kanaria Handia 829.597 bizt.
  4. Lanzarote 132.366 bizt.
  5. Eivissa 113.908 bizt.

Kultura

Espainiako hizkuntzak

Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako hizkuntzak» eta «Gaztelania»

Espainian hizkuntza ofiziala gaztelania da. Baina zenbait Autonomia Erkidegotan, gaztelania beste hizkuntzekin koofiziala da. Hauek dira:

Baita ofizialak ez direnak ere: Aragoiera eta Asturiera. Gainera Portugaleko mugako zenbait lekutan (Extremaduran) fala eta extremadurera hizkuntzak mintzatzen dira, eta Ceutan eta Melillan arabiera eta errifiera.

Erlijioa

1978ko Espainiako Konstituzioaren 16.3 artikuluak Espainia, estatu akonfesional bezala definitzen du: "Inongo konfesiorik ez du estatu-karakterra izango". Hala ere, askatasun erlijiosoa bermatzen du. Estatuko erlijio nagusia katolizismoa da. Eliza Katolikoa da Konstituzioan aipatzen den bakarra, 16.3 artikuluak: "... eta ondorengo lankidetza harremanak izango ditu Eliza Katolikoarekin eta beste konfesioekin". 2009ko urrian CISek egindako barometroaren arabera, %76,6 katoliko sentitzen da, %19,8 ateoak eta %1,7 beste erlijio bat dutenak.[12]2005ean New York Timesek egindako ikerketa baten arabera espainiarren %18 bakarrik joaten da erregularki mezetara. 30 urte baino gutxiago dituztenen artean ehuneko hori %14-ra jaisten da.

Erlijioak Espainian
Erlijioa Ehunekoa
Katolikoa
76%
Erlijiorik gabe
20%
Islama
2.3%
Judaismo
0.1%
Bestelakoak
1.7%
Iturria[12]

Jaiegun ofizialak

Jaiegun ofizialen zerrenda urte zehazten da. Espainia guztirako jaiak ondorengoen artean aukeratzen dira;

Dantzari aurreskua dantzatzen
Casteller
Jaiak
Data Izena Oharra
Urtarrilaren 1 Urteberri-eguna
Urtarrilaren 6 Errege Magoak Epifania
Martxoaren 19 San Josef (ez estatu osoan)
Martxoa edo apirila Ostegun Santua (ez da jaieguna estatu osoan)
Martxoa edo apirila Ostiral Santua
Martxoa edo apirila Pazko Astelehena (ez da jaieguna estatu osoan)
Maiatzaren 1 Lanaren Eguna
Uztailaren 25 Santiago Apostolua Espainiako zaindaria Eliza Katolikorako (ez da jaieguna estatu osoan)[13]
Abuztuaren 15 Ama Birjinaren Jasokundea Ama Birjinaren Jasokundea
Urriaren 12 Espainiako Jai Nazionala Amerikako aurkikuntzaren data, Hispanitatearen Eguna eta Pilarreko Andre Maria
Azaroaren 1 Santu Guztien Eguna
Abenduaren 6 Konstituzioaren Eguna 1978ko Konstituzioaren
onarpenaren data
Abenduaren 8 Sortzez Garbia Espainiaren zaindaria Eliza Katolikorako[14]
Abenduaren 25 Eguberri Eguna Jesusen jaiotza

Estatu mailako 9 jaiegunez gain, autonomia erkidego bakoitzak bi jaiegun ezarri ditzake eta udalerri bakoitzak beste bi. Honela, 13 edo 14 izango dira gehienezko kopurua guztira.

Gizateriaren Ondarea

Sakontzeko, irakurri: «Gizateriaren Ondare»

Espainia munduko 2. estatua Gizateriaren Ondare izendatuta dituen monumentu kopuruari dagokionez, Italiaren atzetik.

Güell parkea.
Segoviako Alkazarra.
Guadalupeko monasterioa.
San Millán de Suso.
Elxeko palmadia.

Kirolak

Azken urteetan, badira mundu mailan nabarmendu diren kirolari espainiarrak. Fernando Alonso 1 Formulako Munduko Txapelketa 2005. urtean, Rafael Nadal, egun 60 partida segidan irabazita eta hainbat Rolland Garros eskuan dituelarik. Espainiako Lehen mailako futbola munduan aurkitu daitezkeen jokalari onenekin osatuta dago, munduko ligarik onenetakoa omen da adituen ustez. Espainiako Itzulia delako lasterketa da txirrindularitzan nabarmentzen dena, hala ere, ia autonomia elkarte bakoitzean egiten da lasterketaren bat edo bi urtean.

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako literatura»

Espainiar idazle oso ezagun eta miretsiak daude literaturaren historian, guztien aurretik Miguel de Cervantes baina baita Benito Perez Galdos, Emilia Pardo Bazan, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez egile klasikoak ere, besteak beste, edo Camilo José Cela garaikidea.

Musika

Hedabideak

Sakontzeko, irakurri: «Telebistaren historia Espainian»

Herrialde komunikabide nagusiena telebista da. Espainiak irrati eta telebista kate publikoak ditu, RTVE erakundeak kudeatzen dituenak. Telebista kate nagusienak La 1, La 2, Antena 3, Cuatro, Telecinco eta laSexta dira. Kate guzti hauek pribatuak dira La 1 eta 2 izan ezik.

Egunkari irakurrienen artean El País eta El Mundo ditugu; ABC, La Razón, Público, La Vanguardia eta La Gaceta bi horien atzean daudelarik. Kirol egunkarien artean irakurrienak Marca eta As dira.

Ikus gainera

Euskal diaspora

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia


Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura