Andres Urrutia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q2846535 orrian
31. lerroa: 31. lerroa:
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]

[[es:Andres Urrutia]]
[[fr:Andres Urrutia]]

05:02, 8 martxoa 2013ko berrikusketa

Artikulu hau euskaltzainburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».
Andres Urrutia 2009an.

Andres Urrutia Badiola (Bilbo, 1954ko abenduaren 21 - ) notarioa, ekonomialaria, idazlea eta, 2005etik, Euskaltzaindiko burua da. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta 1976an lizentziatu zen. Ondarroan notario ibili zen 1981etik 1994 arte, eta hortik aurrera Bilbon. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eta eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ditu.

1984tik 1988ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. Arlo juridikoan, hainbat lan lexikografiko eta terminologikotan hartu du parte, besteak beste "Euskara legebidean" (Gotzon Loberarekin batera), "Euskara, zuzenbidearen hizkera" eta "Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833–1877" lanetan. Labayru ikastegiko kolaboratzailea ere bada.

Idazle gisa, hainbat itzulpen egin ditu, eta bi narrazio liburu argitaratu:

  • Orrialdeak 1992, Labayru.
  • Berbondo 2004, Labayru.

1997an euskaltzain oso izendatu zuten. Azkenik, 2005eko urtarrilaren 27an Euskaltzaindiaren buru hautatu zuten, Jean Haritxelhar ordezkatzeko. Hartara, akademiaren zazpigarren presidente bilakatu zen.

Kanpo loturak


Aurrekoa
Jean Haritxelhar
Euskaltzainburua
2005tik
Ondorengoa
Azkena