Chien-Shiung Wu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa: 8. lerroa:
Wu-k 1940an tesia irakurri zuen eta doktorea bihurtu zen.
Wu-k 1940an tesia irakurri zuen eta doktorea bihurtu zen.


Zenbait zientzialarik ohorezko ezizen batzuk erabili zituzten '''Chien-Shiung Wu''' aipatzeko: "[[Fisika]]ren lehen dama", "[[Txina]]ko [[Marie Curie|Madame Curie]]" eta “Madame Wu”. [[1997]]ko [[otsailaren 16]]an hil zen. 84 urte zituela, bihotzeko bigarren infartua izan zuenean.
Zenbait zientzialarik ohorezko ezizen batzuk erabili zituzten '''Chien-Shiung Wu''' aipatzeko: "Fisikaren lehen dama", "Txinako [[Marie Curie|Madame Curie]]" eta “Madame Wu”. [[1997]]ko [[otsailaren 16]]an hil zen. 84 urte zituela, bihotzeko bigarren infartua izan zuenean.
Fisikako Wolf saria eta AEBko National Medal of Science jaso zituen.
Fisikako Wolf saria eta AEBko National Medal of Science jaso zituen.



11:50, 8 martxoa 2013ko berrikusketa

Fitxategi:Wu Chien-Shiung.gif
Chien-Shiung Wu

Chien-Shiung Wu (吳健雄, Wú Jiànxíong, 1912 - 1997) estatubatuar fisikari bat izan zen, Txinan jaioa eta aditua fisika esperimentalean eta erradiaktibitatean. Manhattan proiektuan lan egin zuen: gas-difusioa erabiliz, uranio metala U-235 eta U-238 isotopotan banatzeko prozesua garatzen lagundu zuen. Geroago, Paritatearen Kontserbazio-Legea zalantzan jartzen zuten esperimentuak egin zituen.

Biografia

1912ko maiatzaren 31n jaio zen Liuho-n, Shanghai-tik gertu. Nanjingeko Unibertsitatean ikasi zuen. 1930-34 tartean National Central Unibertsitateko Fisika Sailean. Gero bi urtez aritu zen Zhejiang-eko Unibertsitatean, eta azkenean ikerlari bihurtu zen Taiwan-eko Akademia Nazionalaren Fisikako Institutuan. 1936an AEBetara joan zen ikasketa sakonagoak egin ahal izateko. Kaliforniako Unibertsitatean lan egin zuen Ernest O. Lawrence irakaslearekin, ziklotroia (partikula azelaragailua) asmatzeagatik Fisikako Nobel saria 1939an lortu zuena. Wu-k 1940an tesia irakurri zuen eta doktorea bihurtu zen.

Zenbait zientzialarik ohorezko ezizen batzuk erabili zituzten Chien-Shiung Wu aipatzeko: "Fisikaren lehen dama", "Txinako Madame Curie" eta “Madame Wu”. 1997ko otsailaren 16an hil zen. 84 urte zituela, bihotzeko bigarren infartua izan zuenean. Fisikako Wolf saria eta AEBko National Medal of Science jaso zituen.

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu zuen Emakume Zientziadunak jardunaldian,[1] haren aipu hau zabaldu zuten:

« Laborategian egun osoa eman ondoren
etxera heldu eta plater lohi pila izatea
baino txarragorik bada:
... Laborategira joan ezin izatea.
»
Chien-Shiung Wu

Merezimenduak

Wu izan zen aitzindaria zenbait arlotan:

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Emakume zientziadunak jardunaldia. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea. 2013ko Martxoaren 8a.