Jesus Maria Leizaola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Jesús_Insausti_Urquirizar.jpg fitxategia kendu da, INeverCry wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q644465 orrian
98. lerroa: 98. lerroa:
[[Kategoria:1896ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1896ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1989ko heriotzak]]
[[Kategoria:1989ko heriotzak]]

[[ca:Jesús María de Leizaola Sánchez]]
[[en:Jesús María de Leizaola]]
[[es:Jesús María Leizaola]]
[[gl:Jesús María de Leizaola]]
[[it:Jesús María de Leizaola]]
[[nl:Jesús María de Leizaola Sánchez]]

05:37, 9 martxoa 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Jesús María Leizaola Sánchez (Donostia, 1896ko irailaren 7a - Donostia, 1989ko martxoaren 16a) abokatua, idazlea eta EAJko burua izan zen.

1931n, 1933an eta 1936an Madrilgo gorteetan diputatu hautatuta, 1936ko urrian lehenengo Eusko Jaurlaritzak Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen. Frantzian 1937tik aurrera erbesteratuta, Normandiako Lehorreratzean aliatuen laguntzako unitate militar txiki bat antolatu zuen. Agirre lehendakaria hil zenean (1960), lehendakari izendatu zuten.

Bizitza

Oinarrizko ikasketak Lekarozko ikastetxean egin ondoren Deustuko Unibertsitatean amaitu zituen zuzenbide ikasketak. 1917an Gipuzkoako Aldundian lanean zebilela, aldarrikapen autonomiazaleetan parte hartu zuen. 1919-1925 urte bitartean Bilboko udaletxeko Ogasun zuzendaria izan zen. 1922an espetxean egon zen Alfontso XIII.aren aurrean, Euskal Unibertsitatea eskatuz, egindako protesta ekintza batengatik.


1924tik María del Coro Loidi Zulaikarekin ezkonduta izan zen.

Gaztetandik EAJ alderdiko kide izan zen, eta Espainiako Gorteetako diputatua izan zen Gipuzkoatik Espainiako Bigarren Errepublikaren garaiko lehen legegintzaldian. 1933an diputatu hautatu zuten berriro, baina dimisioa eman eta Gipuzkoako Aldundiko Idazkaritza hartu zuen. 1936ko Autonomia Estatutua onartu zelarik, Zuzentza burukidea izendatu zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. Frankistek Bilbo inguratua zutenean, behin-behineko Defentsarako Batzordeko lehendakari izendatu zuten.

1937an Agirre Lehendakariak Frantziara erbesteratzeko agindua eman zion Leizaolari. Frantzian euskal iheslariei laguntzen jardun zuen eta 1946an Agirre lehendakariak ogasun burukidea izendatu zuen. 1960an Agirre hil zenean, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzako Lehendakari hautatu zuten. 1979ko abenduaren 15a arte ez zen Hego Euskal Herrira itzuli[1] eta Carlos Garaikoetxea lehendakariari zilegitasun osoa eman zion. 1980an Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkide hautatu zuten. Handik urtebetera Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen eta sarrera hitzaldian La euritmia en la poesía vasca y sus relaciones con otras Bellas Artes lana irakurri zuen. Euzkadi, Gipuzkoarra, Argia, El Día, Yakintza, Eusko-Enda. Euzko-Deia, Alderdi, Diario Oficial eta Gudari aldizkarietan eman zituen argitara artikuluak.

Toki izenak

Euskal Herriko hainbat Udalek Leizaola lehendakaria gogoratu nahi izan dute beraien kaletegian.

Liburuak

  • Literatura Vasca (1923);
  • Contribución vasca a la ciencia y al derecho, (1935);
  • La frontera vasca contra los moros (1937), Contribución de los vascos a la formación y a la ciencia del Derecho, (1937);
  • Economía vasca, (1937);
  • Euzkadik Iberia lurraldeko erriak alkartu , (1945);
  • Estudios sobre la poesía vasca, (1951);
  • La poesía vasca en las Bellas Artes, (1951);
  • La Crónica en la poesía popular vasca, (1961);
  • Líneas generales de la formación de la economía vasca en la historia hasta hoy, (1962);
  • 1808-1814 en la poesía popular vasca y otros estudios, (1965);
  • Acontecimientos del s. XX en poetas euskéricos, (1974);
  • Crónicas y romances en la poesía euskérica, (1981);
  • La marina civil vasca en los siglos XIII, XIV y XV , (1984).

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Egoitzak. Lehendakaritza.

Kanpo loturak

Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre



Aurrekoa
Jose Antonio Agirre
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

1960eko martxoaren 22a - 1979
Ondorengoa
Carlos Garaikoetxea