Lubb ibn Musa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Erantsia: pt:Lopo ibn Musa
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 3 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3264623 orrian
39. lerroa: 39. lerroa:
[[Kategoria:875eko heriotzak]]
[[Kategoria:875eko heriotzak]]
[[Kategoria:820ko jaiotzak]]
[[Kategoria:820ko jaiotzak]]

[[ca:Llop ibn Mussa ibn Mussa]]
[[fr:Lubb II ibn Musa]]
[[pt:Lopo ibn Musa]]

16:43, 9 martxoa 2013ko berrikusketa

Lope ibn Musa al-Qasaw ibn Musa ibn Fortun ibn Qasi Fortunius (arabieraz: لب بن موسى القسوي بن موسى بن فرتون بن قاسي بن فرتون L; 820 - Viguera, 875eko apirilaren 27) Toledoko wali musulmana zen.

Antecedents familiars

Lope Musa II.a Handia Banu Qasikoaren semea zen, IX. mendeko Ebro eskualdeko buruzagi eta Mahoma profetaren oinordeko zuzena[1]. Ama Asona Eneko baskoi printzesa zuen, Eneko Aritza Iruñeko erregearen alaba.

Ezkontzak eta seme-alabak

Lope behin baino ez zuen ezkondu eta Ajab al-Balatiyya esklabo ezkondu. Hiru seme-alabak izan zituzten:

Lope, musulman eta kristauen artean

842an Abd ar-Raman II.a Kordobako emir omeiarrak Harit ibn Bazi bere jenerala bidali zuen egun Aragoi den musulman eta kristauen arteko mugara Musa ibn Musa Tuterako waliaren matxinada bukatzeko. Armada kordobarrak Borja okupatu eta Lope ibn Musa atxilotu zuten.

Hori zela eta, Lope Kordobara gatibu bidalia da 844 arte. Garai hartan bikingoek Iberiar Penintsulako kostaldeak eraso eta Abd ar-Raman II.ak Loperi eskatu zion etorriberriak borrokatzea. Bikingoak irabazi eta gero Kordobara itzuli eta askatasuna berreskuratzea ez ezik Ajab al-Balatiyya izeneko esklabo lortu zuen.

Hurrengo urtean, Musa ibn Musa aita berriro altxatu, eta Lopek, Galindo Eneko Eneko Aritzaren semea eta osabarekin batera, Banu Qasi saldu eta emirren alde egin zuen.

Lopek bitartekotza egin zuen aita Musa eta Mohamed emirra berriro adiskideak izan zitezen. Horri ezker, 859an Lope Toledoko wali izendatu zioten. Kargua hartu eta berehala, Clavijon musulmanek porrot handia izan zutenez, Lopek Ordoño I.a Asturiasko erregearen alde egin zuen: Ituna 866an Asturiasko erregea hil eta Alfontso III.a bere oinordekoarekin jarraitu zuen[2].

Kristauen menpeko gisa, musulmandarren lurraldeetan espedizio batzuetan hartu zuen parte. Behin Ibn Hamza aristokrata harrapatu eta Mutarrif eta Fortun anaien truke aldatu zuen, azkenak 860 urtetik gatibuak zirelako.

Banu Musakoen altxamendua

871an Lopek Arnedoko bere gotorlekutik altxatu zen Mohamed I.a Kordobako emirraren aurka. Anaien laguntza izan zuen aita Musa ibn Musa zuen lurralde guztiak berreskuratzeko: Lope eta Ismailek Zaragoza, Mutarrifek Huesca eta Fortunek Tutera okupatu zuen. Kordoban berehala antolatu zen espedizio bat Mohamed I.a Kordobakoa emir berak zuzenduta eta Banu Tuiibien laguntza zuena Banu Qasikoak menperatzeko.

Emirrak lehendabizikoz Toledon sartu eta gero Zaragozan. Loperen semea Mohamed ibn Lope hiriaren defendatzaileak hiria utzi zuen Huescan aurpegia emateko. Emirrak [[[Huesca]]ra ailegatu zenerako, ikusi zuen berari leiala zen Amrus ibn Umarrek Mutarrif ibn Musa atxilotu zuela.

Gero Ejea hartu eta Iruñeko barrutiak arpilatu zituen. Kordobara itzulita, Mohamed I.ak Mutarrif ibn Musa eta bere semeak ziren Mohamed, Musa eta Lope gurutziltzatu zituen. Musa II.aren gainerako semeek elkar borroka eta eztabaidatzeari ekin zioten. Hori zela eta, Fortun eta Ismailek Arnedon Lope eraso eta Viguerako gazteluan espetxeratu zuten.

Loperen heriotza

875eko apirilaren 27an Lope ibn Musa oreinak ehizatzera irten, eta arazo bat izan ondoren odol-hustua hil zen. Vigueran lurperatu zuten.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Banu Qasien genealogia
  2. Cañada Juste, Alberto. (1980). Los Banu Qasi (714-924). 41 Vianako Printze Erakundea, 5-96 or..