Mendi Unibertsalak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MystBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: en:Montes Universales
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3054063 orrian
11. lerroa: 11. lerroa:


[[Kategoria:Espainiako mendiak]]
[[Kategoria:Espainiako mendiak]]

[[an:Monts Universals]]
[[ca:Monts Universals]]
[[en:Montes Universales]]
[[es:Montes Universales]]
[[fr:Montes Universales]]
[[pt:Montes Universales]]

17:12, 9 martxoa 2013ko berrikusketa

Mendi Unibertsalak[1] (gaztelaniaz: Montes Universales) Sistema Iberikoaren hego-mendebaldeko muturrean dagoen mendilerro baten izena da, Aragoiko Teruelgo probintziako Sierra de Albarracín eskualdearen zati handi bat eta Goi Tajoko hego-ekialdeko zatia hartzen dituelarik, Guadalajara eta Cuenca artean. Bertako mendiek, 600 eta 1935 metro arteko altuera dute.

Mendi multzoa, ipar-mendebaldetik hego-ekialderanzko norantzan daude, iberiar barne arkuaren barnean. Ipar-ekialdean, paleozoikoko Caimodorro eta Villar del Coboko Loma Alta mendiguneekin muga egiten du, hego-mendebaldean, Cuencako mendilerroarekin, eta, ekialdean, Guadalaviarren haranarekin.

Bere kokapenak, Mendi Unibertsalen barnean jaiotzen den Goi Tajo eta ekialdeko Turiaren (Terueletik igarotzean Guadalaviar deitua) edo Jukar ibaien arro hidrografikoak banatzen ditu.

Mendilerroa, mesozoikoko estratuek eratzen due hegoaldean, Albarracingo erdigune paleozoikoa inguratzen duena. Bertan, jurasikoko kareharrizko goi-ordokiak ikus daitezke, Loma Alta eta Griegosen karstifikazio handiarekin, dolina eta lenarrezko zelaiak barra-barra daudelarik. Paleozoikoko erdiguen honen hegoaldean, kretazeoko sinklinal tabular sail bat lerrokatzen da, kareharrizko erlaitz karstifikatuetan nabarmentzen direnak (Muela de San Juan, Frias, Saldon, Valdecuenca eta Javalon), eta kuma formako haran leunetan jaisten dira eraketa periglaziarrezkoa. Erdigune karstikoan, sakabanatutako hondoratze dolinak daude, euren jaiotza mendi hauetan duten ibaien ibilguak dituztelarik.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-21).