Skewb: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 8 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q2462468 orrian
72. lerroa: 72. lerroa:


[[Kategoria:Buruhausgarriak]]
[[Kategoria:Buruhausgarriak]]

[[en:Skewb]]
[[es:Skewb]]
[[fr:Skewb]]
[[it:Skewb]]
[[ja:スキューブ]]
[[nl:Skewb]]
[[th:สคิวบ์]]
[[zh:斜轉方塊]]

17:18, 9 martxoa 2013ko berrikusketa

Skewb ebatzia

Skewb hitza, ingelesezko skew (okertua) eta cube (kuboa) hitzetatik dator. Skewba, Rubiken kuboaren motako buruhausgarri mekaniko bat da, biratu eta posizioz alda daitezkeen atalez osatua.. Tony Durham kazetari ingelesak asmatu zuen, eta Uwe Meffertek merkaturatu, hasiera batean, Pyraminx Cube izenarekin. Douglas Hofstadterrek Skewb hitza asmatu zuen Scientific American aldizkariko artikulu batean, 1982ko uztailean.

Deskribapena

Rubiken kuboa, bere aurpegiekiko paraleloak diren sei planok moztua dagoen bitartean, skewba, diagonal nagusiekiko perpendikularrak diren lau planoz bakarrik moztua dago. Plano hauetako bakoitzak, kuboa, bi zati berdinetan banatzen du. Errotazio edo mugimendu bat, kuboerdi hauetako edozein, 120 gradu biratzean datza.

Skewba, bi atal motaz osatuta dago: zortzi izkina, horietako bakoitza hiru kolorekoa, eta karratu formako kolore bakarreko sei erdigune. Mugimendu bakoitzak, lau izkina eta hiru erdigune mugitzen ditu.

Skewba, Pyraminx buruhausgarriarekin lotua dago, honek ere, lau errotazio ardatz baititu. Ertzen erdialdeko sei atalak, skewbeko sei erdiko atalekin bat datoz, eta pyraminxeko izkinetako lau atalak, skewbeko lau izkinekin bat datoz.

Ebazpen bikainenak

Skewba ebazteko egin beharreko bira kopuru gehiena, 11 da. Buruhausgarriaren 3.149.280 posizio ezberdin daude, ordenagailu batek ebazpen egokiena aurkitu ahal izateko adinako kopuru txikia. Taulan, bilaketa horren emaitza laburbiltzen da, p buruhausgarria ebazteko n birak behar dituzten posizio kopurua delarik.

n p
0 1
1 8
2 48
3 288
4 1.728
5 10.248
6 59.304
7 315.198
8 1.225.483
9 1.455.856
10 81.028
11 90
Guztira 3.149.280

Antzeko beste buruhausgarri batzuk

Kanpo loturak