Bretainiako bandera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Flag_of_Gwenn_ha_du.svg irudiaren ordez Flag_of_Brittany_(Gwenn_ha_du).svg jarri da
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 21 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q12188 orrian
39. lerroa: 39. lerroa:
[[Kategoria:Banderak]]
[[Kategoria:Banderak]]
[[Kategoria:Bretainiako kultura]]
[[Kategoria:Bretainiako kultura]]

[[br:Banniel Breizh]]
[[ca:Bandera de Bretanya]]
[[cy:Baner Llydaw]]
[[de:Bretonische Flagge]]
[[en:Flag of Brittany]]
[[eo:Flago de Bretonio]]
[[es:Bandera de Bretaña]]
[[et:Bretagne'i lipp]]
[[fa:پرچم بریتانی]]
[[fi:Bretagnen lippu]]
[[fr:Drapeau de la Bretagne]]
[[gl:Bandeira de Bretaña]]
[[it:Bandiera bretone]]
[[lmo:Gwenn Ha Du]]
[[nl:Vlag van Bretagne]]
[[no:Bretagnes flagg]]
[[pl:Flaga Bretanii]]
[[pt:Bandeira da Bretanha]]
[[ru:Флаг Бретани]]
[[sv:Bretagnes flagga]]
[[uk:Прапор Бретані]]

21:29, 9 martxoa 2013ko berrikusketa

Bandera modernoago baten diseinua.

Gwenn-ha-du, Bretainiako bandera da eta bretainieraz zuria eta beltza esan nahi du. Loire-Atlantique frantziar departamentuko bandera ez ofizial bezala ere erabiltzen da.

Banderaren neurriak ez daude ongi zehaztuta, 9:14 cm-tik 8:12 metrora doaz. Bandera hau ez dute elkarte kultural eta autonomistek bakarrik erabiltzen, baita jende guztiak orokorrean. Urte askoz, frantziar agintaritzak independetismoaren ikurtzat hartu izan du, baina joera hau aldatu egin da eta banderak jada ez ditu konnotazio politikoak, eraikin publikoetan agertzen delarik beste bandera ofizialekin batera. Bretainia guztian oso erabilia da eta udaletxe bretoi askotan ikus dezakegu. Frantziar eskualdeetako banderen legislazio aldaketa dela eta, beharbada autoen matrikuletan ere ikusi ahal izanen da etorkizunean. Diseinu ohikoena goikaldean agertzen den irudikoa da.

Bandera historikoa, gurutze beltza

Kroaz du edo Gurutze beltza

Bretainieraz: Kroaz du (Gurutze beltza). Gudaloste Bretoiaren bandera eta ikurra da (s. XIV-XVI). Historikoki, bretoiek ondo zuridun gurutze beltza erabiltzen zuten, San Piran-go pendoiaren alderantziz, Kornualles-eko bandera.

1188an Aitasantuak gurutzatu bretoiei eskaini zien berenganako onarpen edo omenaldi gisa, beste gurutzatuei eman zitzaizkien gurutze gorri, zuri, hori eta berdeekin batera (gaur egun gurutze eta bandera hauek Danimarka, Suezia eta Norvegiak bezalako herrialdeek erabiltzen dituzte). Ehun Urteko Gudan gurutzea kristau monarkien ezaugarri bilakatuko zen. Eredu historiko hau da talde tradizionalistek nazionalisten aurrean defendatzen dutena, sustrai historikoak izateagatik eta estatubatuar oinarririk ez izateagatik.

Bretoi batzuen ustetan bandera hau zen beltza eta zuria koloreak soilik erabiltzen zituen bakarra, halere, beste herrialde edo eskualdeetako bandera zuri-beltzak ere badaude: Fribourg-eko Kantoia, Zeuta, Kornualles eta Lisboakoa beste batzuen artean. entre d'altres. Zinezkoa izan litekeena da desfileetan buru gainean eramaten den munduko bandera bakarra izatea.

Bandera abertzale edo nazionalista

Gaur egungo bandera bretoia Morvan Marchal-ek 1923an sortu zuen (1900-1963 urteen artean, zenbait erakunde politiko eta kulturaletako kide izan zen). Estatu Batuak eta Greziako banderak erabili zituen oinarritzat, garai hartan bi herrialdeok askatasuna eta demokraziaren ikur bezala ikusten baitziren.

Bederatzi lerro beltz horizontalek Bretainiako Dukerria historikoki banatzen duten elizbarrutiak dira. Bost lerro beltzek frantsesera eta galoa hitz egiten diren komunitateak irudikatzen dituzte: (Dol-de-Bretagne, Nantes, Rennes, Saint-Malo eta Saint-Brieuc). Lau lerro zuriek bretainieraz hitz egiten den elizbarrutiak irudikatzen dituzte: (Trégor, Léon, Cornouaille eta Vannes. Erminioak Bretainiako Dukerriaren erreferentzia dira.

Ikus gainera

Kanpo loturak