Bizkaitarra (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Sabino Arana +Sabin Arana)
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q5548465 orrian
23. lerroa: 23. lerroa:
[[Kategoria:Euskarazko egunkariak]]
[[Kategoria:Euskarazko egunkariak]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko egunkariak]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko egunkariak]]

[[es:Bizkaitarra]]

08:07, 10 martxoa 2013ko berrikusketa

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bizkaitar (argipena)»

Bizkaitarra Sabin Aranak argitaratutako aldizkaria izan zen.

Historia

1893ko ekainaren 8an atera zuen lehendabizikoz. Sabin Aranaren lehendabiziko asmoa orri bakarrekoa izan zedila omen bazen ere, 5. aletik aurrera, 1894ko urtarrilaren 29an argitaratua, hilabetekari bihurtu zen. Gero hamabostaldikari eta batzuetan astekaria ere izan zen.

1895eko irailaren 5ean giltza eman arte, 32 ale argitaratu zituzten, batez besteko 1.500 tirada izanik. Emaitza hori ezin hobea zen abertzaletasun hasiberriarentzat.

Sabin Arana egunkariaren idazle, sortzaile, jabe eta zuzendaria izan zen. Izan ere, Bizkaitarraren artikulu gehienak Sabin Aranak eginak ziren. Artikulu hauek zirela eta Sabin Aranak salaketa, epai, isan eta kartzela jasan zituen.

Bizkaitarraren ale guztiak Bilboko Sebastián De Amorrortu inprimategian argitaratu zituzten. Grafia ez zen Sabin Aranakoa eta "rr" erabili zuten "ŕ"-ren ordez, Baserritarra bezalako egunkarietan gertatu ez zena.

Bizkaitarra berriro 1909 eta 1913, 1916 eta 1919, 1930 eta 1931 eta 1936an argitaratu zuten.

1895ean Engrazio Aranzadi "Kizkitza"k, Baso-jaun ezizena erabiliz, "La invasión maketa en Gipuzcoa" artikulua argitaratu eta bazterrean Artxanda hitza agertu zen; Bizkaiko Gobernadoreak bere buruaz ari zirela ulertu eta Sabin Aranari eskatu zion idazlearen izena. Honek ezetz eta egunkaria itxi ez ezik lau hilabete eman zituen Bilboko Larrinaga espetxean.

Kanpo loturak