Nafarroako jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°48′57″N 1°38′34″W / 42.81583°N 1.64278°W / 42.81583; -1.64278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 3 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3298793 orrian
47. lerroa: 47. lerroa:
[[Kategoria:Nafarroako jauregiak]]
[[Kategoria:Nafarroako jauregiak]]
[[Kategoria:Gobernu jauregiak]]
[[Kategoria:Gobernu jauregiak]]

[[eo:Palaco de Navaro]]
[[es:Palacio de Navarra]]
[[pt:Palácio de Navarra]]

07:25, 10 martxoa 2013ko berrikusketa

Nafarroako jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Nafarroako jauregiaren aurrekaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′57″N 1°38′34″W / 42.81583°N 1.64278°W / 42.81583; -1.64278
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1852
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-233
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
233
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Nafarroako jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen XIX. mendeko jauregia da. Nafarroako Foru Aldundiaren lehenbiziko egoitza izan zen.

Bere hormetan Espainiako Guda Zibileko arrastoak arkupean ikus daitezke, 1937ko azaroaren 12an eroritako bonba talken ondorioa.

Proiektuaren ardura Jose Nagusia arkitektoari eman zitzaion eta 1840an eraikitza lanak hasi ziren. Iruñeko Lehen Zabalgunean kokatzen da, Gazteluko Plazako zati bat itxiaz eta aldi berean Sarasate etorbidearen mutur batean. Elizaren aurkako desamortizazioaren ondoren, Karmelita oinutsien komentuko lursailak probestuz eraiki zen.

Jauregi neoklasiko izakera du, bere arkitektura eta itxurak gainontzeko Euskal Herriko eraikin instituzionaletan eragina izan zuen. Harlandu sendoa, elementu eta banaketa kalkulatua, eta Sarasate etorbidera begira dagoen aurrekaldeko doriar ordenako frontis klasiko eta zurruna du.

XX. mendearen lehen erdialdean, behin antzinako harresiak desagertu ostean, 1929an Jose eta Javier Yarnoz arkitektoek jauregiaren zabaltze lanak hasi zituzten, horretarako jauregia Karlos III.a etorbidea eta Iruñeko Bigarren Zabalgunerako norantzan handitu zuten, betiere aurreko arkitektur estiloan oinarrituz. Eraikuntzaren aurpegi honetako frontoiaren eskultura eta erliebeak 1932an Fructuoso Ordunak eginirikoak dira. Bertan Nafarroa, nahiz bere ezaugarriak diren giza eta arte jarduerak irudikatzen dira.

Nafarroako jauregiko lorategiak.

Barnekaldean Tronuaren Aretoa nabarmentzen da, bere isabeldar estiloko dotoreziaz handiaz, 1861 eta 1865. urteen arten Maximiano Hijón arkitektoak eraikitze-lanak zuzendu eta bertan parte hartu zuten artista guztiak kontratatu zituelarik. Sarrera gisa eskailera arranditsu bat du.

Argiztatutako iturri bat duen lorategi bat ere badu, honetan Iruñean dauden bi sekuoietako bat topatzen da, iruindarren artean "Diputazioko Pinua" edota "Aldundiko Pinua" bezala ezaguna dena.

1896an Florencio Ansoleagak jauregiaren albo batean Agiritegi Probintziala eraiki zuen, hau Nafarroako errege-erreginen jauregia dagoen Nafarroako Errege Artxibategi Orokorra sortu arte erabili zelarik.

Ikus gainera

Kanpo loturak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa