Nire aitaren etxea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q2893736 orrian
65. lerroa: 65. lerroa:
[[Kategoria:Euskal Herriko filmak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko filmak]]
[[Kategoria:2009ko filmak]]
[[Kategoria:2009ko filmak]]

[[es:La casa de mi padre]]

01:25, 11 martxoa 2013ko berrikusketa


Nire aitaren etxea (gaztelaniaz La casa de mi padre) 2009an Gorka Merchan donostiarrak zuzendutako lehendabiziko filma da[1].

Filma Errenteria, Hernani, Hondarribia eta Tolosan grabatu zuten.

Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Gorka Merchan
Gidoia Iñaki Mendiguren
Ekoizlea Luis de Val
Iker Monfort
Musika Fernando Velázquez
Argazki Zuzendaria Aitor Mantxola
Muntaia Teresa Font
Jantziak Mario Suances

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Txomin Garaik (Carmelo Gómez), enpresari eta pilotari ohia, ETAk mehatxatuta Argentinan zenbait urte eman ondoren, bere anaia Koldo, zinegotzi abertzalea, hiltzear dagoela jakin eta etxera itzuli da. Bertan Gaizka iloba (Juan José Ballesta), kale borrokan dabilen pilotaria, ezagutzen du. Anaia hil baino lehen Txomini semea bide onean sar dezan eskatzen badu ere, zaila da Gaizka osaba traidoretzat duelako.

Azkenean Gaizka eta Txominen arteko harremanak konpondu eta pilota lehiaketa batean aritzeko entrenatzen du. Tamalez, lehiaketarako egun bat falta zela, Txominek buruan tiro bat jausten du. Honek Gaizka pentsakor uzten du, alde batetik osaba aintzat hartu duelako eta bestetik Sara lehengusinak maitemindu duelako.

Erreferentziak

Kanpo loturak