Nicolás Redondo Terreros: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: nl:Nicolás Redondo Terreros
t Robota: Kategoria:Eusko Legebiltzarkide ohiak aldatu eta Kategoria:Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide ohiak kategoriara eraman da
29. lerroa: 29. lerroa:
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko abokatuak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko abokatuak]]
[[Kategoria:Eusko Legebiltzarkide ohiak]]
[[Kategoria:Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide ohiak]]
[[Kategoria:PSE-EE]]
[[Kategoria:PSE-EE]]
[[Kategoria:1958ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1958ko jaiotzak]]

18:10, 11 martxoa 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula

Artikulu hau 1958an jaiotako politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nicolás Redondo».

Nicolás Redondo Terreros (Portugalete, 1958ko ekainaren 16a) euskal politikaria da, PSE-EE alderdikoa. Nicolás Redondo Urbieta UGTko buruzagiaren semea da. Zuzenbidean lizentziatua da.

Bizitza

Haurtzaroan Las Hurdesen eman zituen hainbat urte, bere aita han baitzegoen erbesteratua. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, eta 1975ean PSOEn sartu zen. Gaztedi Sozialistetan hasi zen politikagintzan, eta 1984ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten. 1989an, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi hautatu zuten. Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusi bezala bederatzi urte eman ondoren, 1997an Euskadiko PSE-EEko idazkari nagusi hautatu zuten alderdiaren III. Kongresuan.

Instituzioetan ere izan du kargurik: Bizkaiko Foru Aldundian Garraio diputatu izan zen, Eusko Legebiltzarreko kide II. Legealdian, Espainiako Gorteetan diputatu 1993tik 1997ra. 1998an, alderdi barruko hauteskundeak egin ondoren, lehendakarigai izendatu zuten bere alderdikideek. PSOEk 2000. urtean egin zuen 35. Kongresu Federalean PSOEren Batzorde Agintariaren kide eta Harreman Instituzionalen arduradun hautatu zuten, eta, urte berean, PSE-EEk egin zuen IV. Kongresuan PSE-EEren idazkari nagusi hautatu zuten berriro ere. 2001. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigaia izan zen. 2002an, PSE-EE bere alderdiarekin desadostasunak zituela eta alderdiaren barnean pisua galdu zuela eta, kargu guztiak utzi zituen. Patxi Lopezek ordezkatu zuen.


Erreferentziak