Madrigalejo: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 39°08′13″N 5°37′36″W / 39.1369°N 5.6266°W / 39.1369; -5.6266
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 17 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q1643765 orrian
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q1643765 orrian
55. lerroa: 55. lerroa:


[[Kategoria:Cáceresko udalerriak]]
[[Kategoria:Cáceresko udalerriak]]

[[ms:Madrigalejo]]

23:35, 17 martxoa 2013ko berrikusketa

Madrigalejo
Espainiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Probintzia Cáceres
AlkateaSergio Rey Galán (en) Itzuli
Izen ofizialaMadrigalejo
Posta kodea10110
INEk ezarritako kodea10112
HerriburuaMadrigalejo
Geografia
Koordenatuak39°08′13″N 5°37′36″W / 39.1369°N 5.6266°W / 39.1369; -5.6266
Map
Azalera101 km²
Altuera294 m
MugakideakAlcollarín, Zorita, Logrosán, Navalvillar de Pela, Acedera, Don Benito eta Campo Lugar
Demografia
Biztanleria1.712 (2023)
0 (2022)
alt_left 870 (%50,8) (%51,5) 881 alt_right
Dentsitatea19,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaCC

Madrigalejo Cáceresko probintziako udalerria da. Cácerestik 97 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 1.993 biztanle zituen 101 km²-ko azaleran.

Historia

Aro modernoan, Mendizabalen desamortizazioari esker, udalerriko biztanleek haien lurrak berreskuratu zituzten; momentu horretara arte, Real Monasterio de Nuestra Señora de Guadaluperen eskuetan egon zirenak. 1594 urtean, Trujillo delako eskualdearen parte zen, Trujillo probintzian.

Herri hau ezaguna da Fernando Katolikoaren azken egoitza izateagatik. Santa Maria etxean hil zen, orain interes kulturalekoa deklaratua izan den lekuan, hain zuzen.

Interes handiko leku eta monumentu zibil ugariren artean, aipatzekoak dira jauregi-etxe ugari, XIX. mendeko azken urteen eta XX. mendearen hasieraren artean eraiki izan zituztenak. Gainera, badaude beste etxebizitzak, apalagoak izanda ere, arreta merezi dutenak. Inguruetan natura paisaia ederrak daude, Ruecas ibaiaren erribera, besteak beste. Gainera, herria kirolak praktikatzeko leku ikaragarria da, ehiza eta arrantza adibidez, Sierra Brava urtegian.

Jaiak

Jueves de Comadres deitutako eguna inauterietako aurreko larunbatean ospatzen da, aste santua baino berrogei egun lehenago. Jatorria ezezaguna da, eta bizilagunen elkarbizitza bultzatzen duen festa bat da, ekintza ugarien bitartez: karroza eta zaldi desfileak, lehiaketak, ardo dastaketa, eta abar.

Inauterietan desfileak, kalejira, eta mozorro konkurtsoak antolatzen dira herrian, larunbat eta igandean. Asteazkenean, sardinaren ehorzketa ikusteko elkartzen dira herritarrak.

Aste Santuan zehar, badago badaude mota guztietako prozesioak, “Carrerita” deritzona nabarmenena izanik. Prozesio honetan, igandearen goiztirian piztuera-igandean antolatuta, Maria birjina eta Jesus berpiztuaren topaketa azaltzen da.

San Joan Bataiatzailearen jaia, herriaren patroiarena, ekainaren hogeita lauan ospatzen da. Festa honen honetan zehar, biztanleak mezatara joaten dira eta santua jaisten dute, prozesio bat egiten dute jarraian herritik. Gauean, dantzaldia dago San Juan auzoan, jendez beterik eta giro onean.

Abuztuko azoka eta festak: Abuztuaren hemeretzi eta hogeita biaren artean, Madrigalejoko herriko jaiak ospatzen dira. Ospakizunen artean, badira kontzertuak, zezenketak, kirol lehiaketak eta su artifizialak. Egun haietan, beste herrietako bizilagunak eta jatorriz herrikoak direnak ere bueltatu egiten dira.

Gastronomia

Herri honetako jaki tipikoak arroza eta erbia (ehiztari kopuru handiaren ondorioz) gazpatxo, baratxuri zuria eta Escaldaillos deritzoten gozokiak dira, besteak beste.

Ikus, gainera