Antonio González González: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 4 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3323103 orrian
17. lerroa: 17. lerroa:
[[Kategoria:2002ko heriotzak]]
[[Kategoria:2002ko heriotzak]]
[[Kategoria:Biokimikariak]]
[[Kategoria:Biokimikariak]]

[[ca:Antonio González González]]
[[es:Antonio González y González (químico)]]
[[gl:Antonio González González]]
[[io:Antonio González González]]

09:10, 18 martxoa 2013ko berrikusketa

Antonio González González (Santa Cruz Tenerifekoa, Kanariak, Espainia, 1917 - La Laguna, Kanariak, Espainia, 2002) espainiar biokimikaria izan zen.

Biografia

La Lagunako Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Zientzia kimikoetako doktorea eta La Laguna Unibertsitatean kimika organikoko katedraduna zen. 1946an La Lagunako kimika organikoko eta biokimikako katedradun gisa ari zela Kanarietako landareetan agertzen diren gai konposatu naturalak ikertzen hasi zen. Garrantzi handiko ondorioak atera zituen, baina eten egin zituen bere lanak eta Cambridgeko Unibertsitateko laborategian lanean jardun zuen.

Espainiara itzuli ondoren La Lagunako zientzien fakultateko dekano izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1957. urtera arte. 1963an errektore kargua eskuratu zuen. Gonzálezen lan nagusiak kimika bio-organikoaren alorrekoak dira, batez ere, landareetatik eta itsasoko izakietatik ateratzen diren gaiei dagozkienak, eta lan horren baitan bereziki azpimarratzeko ekarpen bat hautatzekotan hamalau hezurdura karbonatu berriren aurkikuntza aipa daiteke. Lan horren berri jasotzen dute Espainian eta atzerrian argitara emandako bostehun lan baino gehiagok eta mundu guztian zehar eman zituen hitzaldiek.

Gonzálezek hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, Asturiasko Printzearen saria, 1986. urtean.

Erreferentziak