Paramixobirus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 20 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q911129 orrian
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q911129 orrian
8. lerroa: 8. lerroa:


[[Kategoria:Birusen sailkapena]]
[[Kategoria:Birusen sailkapena]]

[[tr:Paramyxoviridae]]

16:59, 18 martxoa 2013ko berrikusketa

Paramixobirusak Paramyxoviridae familian sailkatzen diren birusak dira. "Mixo" terminoak mukia esan nahi du, eta birus hauek mukiaren bitartez transmititzen direla adierazi nahi du (arnas traktuan ugaltzen baitira).

Talde honetan giza-patogeno batzuk daude, besteak beste elgorriaren birusa, hazizurriarena eta arnas birus sintzitiala (arnas traktuko infekzioak garatzen dituena).

Paramixobirusak tamaina handiko birusak dira (150-300 nm), eta oso pleomorfikoak (itxura desberdinak dituzte). Material genetikoari dagokionez, harizpi bakarreko eta polaritate negatiboko RNA dute, kapside helikoidal batez babestua. Kapside horren gainetik bilgarri bat dago, eta bertan ezaugarri antigenikoak dituzten bi glukoproteina.

Ortomixobirusen aldean, Paramixobirusen genoma osoa da, ez dago zatituta. Horretan datza antzeko bi familia horien arteko ezberdintasunik nabarmenena.