Pedro Sanjuan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Bot: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q2194372 orrian
68. lerroa: 68. lerroa:
[[Kategoria:1886ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1886ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1976ko heriotzak]]
[[Kategoria:1976ko heriotzak]]

[[nl:Pedro Sanjuán Nortes]]
[[ru:Санхуан Нортес, Педро]]

18:10, 18 martxoa 2013ko berrikusketa

Pedro Sanjuan
Datu pertsonalak
Izen osoa Pedro Sanjuan Nortes
Jaio 1886ko azaroaren 15a
Donostia, Gipuzkoa ( Euskal Herria)
Hil 1976ko urriaren 18a
Washington ( AEB)

Pedro Sanjuan Nortes (Donostia, 1886ko azaroaren 15aWashington Hiria, 1976ko urriaren 18a) gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria izan zen.

Madrilen Pérez Casas eta Turinaren ikasle izan zen. Ikasketak Parisen amaitu zituen, Vincent d'Indyren Schola Cantorumen. Madrilera itzuli eta bertako Orkestra Sinfonikoa eta Filarmonikoa zuzendu zituen. Urte haietan, Espainiako folklorea eta musika tradizionala modu berritzailean landu zituen. Castilla sinfonia da garai hartako lanik aipagarriena[1].

1923an Kubara joan zen eta ondoko urteetan bolada luzeak igaro zituen bertan. 1924an Habanako Orkestra Filarmonikoa sortu eta 1932 arte zuzendu zuen [2]. Uharteko musikak, bai kolonialak bai afroamerikarrak, eragin handia izan zuen bere lanetan. Honen adibidea Liturgia negra sinfonia da, 1934an Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi zuena[1].

Errepublikaren aldekoa zenez, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren ez zen Espainiara itzuli. Kaliforniara joan zen bizitzera eta orkestrak zuzentzen eta unibertsitatean klaseak ematen aritu zen, 1976an hil zen arte[1].

Musika lanak

Orkestrarako lanak

  • Afrodita, poema sinfonikoa
  • Boceto sinfónico
  • Changó
  • El Dragón de Fuego
  • Liturgia negra
  • Paisajes y Lugares
  • Poema pastoral
  • Rondó fantástico
  • Sones de Castilla, ganbera orkestrarako
  • Sulelka

Banda sinfonikorako lanak

  • Canto Yoruba (1942)
  • Antillean Poem (1958)

Ahots musika

  • Baile de pandero
  • Campesina, ahots eta orkestrarako
  • Castilla, ahots eta orkestrarako
  • Ronda o Canto de trilla

Pianorako musika

  • La Torre de los Lujanes (1929)

Kitarrarako lanak

Erreferentziak

  1. a b c Ane URRUTIKOETXEA: Itsasoz bestaldeko musikaria Berria.info
  2. Pedro Sanjuán Soncubano.com

Kanpo loturak