Tubal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Ezabatua: ro:Tubal
t Bot: hizkuntza arteko 12 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q1481766 orrian
15. lerroa: 15. lerroa:
[[Kategoria:Itun Zaharreko pertsonaiak]]
[[Kategoria:Itun Zaharreko pertsonaiak]]
[[Kategoria:Kataluniako mitologia]]
[[Kategoria:Kataluniako mitologia]]

[[am:ቶቤል]]
[[bo:ཐུ་བལ། (གསུང་རབ།)]]
[[ca:Tubal]]
[[de:Tubal]]
[[en:Tubal]]
[[es:Tubal]]
[[he:תובל (דמות מקראית)]]
[[id:Tubal]]
[[nl:Tubal]]
[[pt:Tubal]]
[[ru:Фувал]]
[[uk:Тувал]]

00:27, 20 martxoa 2013ko berrikusketa

Tubal (georgieraz: ტუბალი; hebreeraz: תובל edo תבל tuˈbal), Hasiera liburuaren arabera, Jafeten semea eta Noeren iloba izan zen.

« Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak, uholde ostean izan zituztenak.

Jafeten semeak Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras izan ziren.

»

—Hasiera 10, 1-2


Flavio Josefo judu historialariak jarraitzen zuten aditu askok Iber- Kaukasiar Iberiatarren aitatzat jotzen zuten[1]. Falvio Josefok "Tubalek tiberiarrak sortu zituen, egun iberiarrak izena dutenak" esan zuen. Hori zela eta, Jeronimo Estridongoak, Isidoro Sevillakoak eta Nennius galestar monjeak tribu italikoen eta iberiarren arbasotzat jo zuten.

Kataluniako mitologiaren arabera, k. a. 2157an Tubal familiarekin Jaffatik atera eta Francolí ibaiko bokalera ailegatu zen, non Tarraho bere semearen izena zeukan hiri bat, egungo Tarragona, eratu zuen. Handik Ebrora joan zen (bere bigarren semeak Iber izena omen zuen), non hainbat hiri eratu zituen, tarteanAmposta[2]. Tubal 155 urtez Iberiako erregea izan zen eta Iberrek ordezkatu zuen. Kondaira Erdi Aroan ospetsu bilakatu eta San Juan de la Peñako kronikak edo Alfontso X.a Gaztelakoak errepikatu zuten bere historian.

XVI. mendean Andres de Poza urduñarrak Tubal euskaldunen arbasoa zela adierazi zuen. Hiru mende geroago Agosti Xahok Histoire primitive des Euskariens-Basques bere liburuan Aitorren elezaharra asmatu zuen, Tubalen oinordekoa zela esanez. Kondaira honek euskal historiografiaren adar oso bat osatu zuen tubalismo izenekoa[3]

Erreferentziak

  1. Javakhishvili, Ivane. (1950). Historical-Ethnological problems of Georgia, the Caucasus and the Near East. Tbilisi, 130–135 or..
  2. Pujades, G.. Crónica Universal del Principado de Cataluña. .
  3. Ruiz Vega, Antonio. (2002). Los hijos de Túbal. Mitología hispánica: Dioses y Héroes de la España Antigua. ISBN 84-9734-054-X..