Uterga: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°42′55″N 1°44′54″W / 42.71515166°N 1.74828478°W / 42.71515166; -1.74828478
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 17 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q984879 orrian
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q984879 orrian
144. lerroa: 144. lerroa:


[[Kategoria:Uterga]]
[[Kategoria:Uterga]]

[[ms:Uterga]]

01:56, 20 martxoa 2013ko berrikusketa

Uterga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herria Erreniega menditik ikusia.
Utergako bandera
Bandera

Utergako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Uterga
AlkateaPedro María Nagore Lanas
(AIU, indep.)
Posta kodea31133
INE kodea31246
Herritarrautergar
Geografia
Koordenatuak42°42′55″N 1°44′54″W / 42.71515166°N 1.74828478°W / 42.71515166; -1.74828478
Azalera9 km²
Garaiera485 metro
Distantzia16,3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria169 (2023:  4)
alt_left 65 (%38,5)(2019) (%52,1) 88 alt_right
Dentsitatea18,31 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 38
Ugalkortasuna[1]‰ 30,3
Ekonomia
Jarduera[1]% 85,19 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 10,30 (2018: %7,36)
Datu gehigarriak
SorreraXIII. mendea baino lehen


Uterga[3] Nafarroako udalerria da, Izarbeibarren kokatua. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 195 biztanle ditu Utergak.

Juan de Beriain idazle euskaldunaren jaioterria da.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena

Utergako eliza.

Udalerria Lizarrako merindadean dago, Nafarroako hiriburutik 16 kilometrora. Eraiki berri den A-12 autobideari esker, Lizarra eta Iruñarekiko distantzia asko gutxitu da. Udalerrira heltzeko Basongaitzen hasten den NA-6016 errepidea hartu behar da.

Utergak Legarda du muga mendebaldean, Obanos eta Muruzabal hegoaldean, Adios ekialdean eta Erreniega mendia iparraldean.

1842ko erroldak udalerri honi Uterga con Aquiturriain izena ematen dio, bere mugen barnean dagoen Akiturrain herri hustu eta baselizaren omenez, non XIX. mende arte erromesentzako ospitalea egon zen.

Klima eta landaredia

Altuera zein den aldaketa handiak dauden arren, Utergako klimaren ezaugarriak klima mediterraniarrarenak dira. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradukoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira.

Jatorrizko landaredian, artea eta hosto txikiko haritza nabarmentzen ziren. Gizakiaren mendeetako eragina dela eta,aldiz, arte gutxi geratzen dira gaur egun, eta haritzak, itsasoaren mailatik altuen dauden guneetan gordetzen dira.

Gertaerak

2006ko urriaren 30ean, 78 urteko Juan eta 80 urteko Estanis Azanza Ilarraz anai-arrebak ohe banatan hilda aurkitu zituzten. Heriotzaren kausa argitzeke dago, zeren, hasieran intoxikazioak aukera gehien zeukan azalpena bazirudien ere, ikerketak baztertu egin baitu. Herriko familia aberatsenetakoa izateak zein ahaide hurbilik ez edukitzeak ere mota guztietako zurrumurruak piztu zituzten.

Demografia

Utergako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
485 428 375 328 297 282 309 247 174 126 142 158 166

2008ko erroldaren arabera, hemeretzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,24a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ondarea

Jasokunde elizaren ikuspegia.

Politika

Udaletxea

Udaletxea kale nagusian dagoen bi solairuko eraikina da. Utergak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Utergako udaletxeko idazkaria, Adios, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Enerizko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 20

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Utergako alkate kargurako Pedro María Nagore Lanas aukeratu dute, zerrenda independenteekin. 2007an taldearen izena Agrupación Electoral Independiente de Uterga (AEIU) izan zen eta Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bost izan ziren (emandako guztien %4,27) eta boto zuriak hamazortzi (%16,07). Abstentzioa %18,18koa izan zen.

Utergako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Pedro Maria Nagore Lanas (AEIU) 76 Bai
Miguel Iriarte Izkue (AEIU) 68 Bai
Jesus Maria Beriain Arraiza (AEIU) 64 Bai
Alfonso Barasoain Salvador (AEIU) 58 Bai
Diego Areta Velaz (AEIU) 32 Bai


2011ko udal hauteskundeetan ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, Agrupación Independiente de Uterga (AIU) deitua. Pedro María Lanasek alkate segitu zuen.[4]

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983 Jesus Beriain
1983-1987 Juana Mari Beriain
1987-1991 Javier Sarasibar
1991-1995 Loli Salvador
1995-1999 Carlos Donamaria
1999-2000 Miguel Iriarte
2000-2003 Pedro María Nagore Lanas
2003-2007 Pedro María Nagore Lanas
2007-2011 Pedro María Nagore Lanas AEIU
2011-2015 Pedro María Nagore Lanas AIU

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Uterga eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,16k zekien euskaraz hitzegiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Uterga) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5].

Jaiak eta ospakizunak

Herria Done Jakue Bidean dago eta herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira. Erromeria maiatzaren lehen igandean egiten da, Azteraingo Erreniegako Andre Mariaren omenez.

Utergar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa