Secundino Zuazo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
(Ez dago alderik)

18:38, 9 otsaila 2006ko berrikusketa

SeKundino Zuazo Ugalde (Bilbo, 1887 maiatzaren 21Madril, 1971 uztailaren 21) euskal arkitekto arrazionalista bat zen.

Ikasketak Madrilen egin eta 1913an diplomatu zen. 1920an International Congress on House Construction and Urban Planning biltzarrera joan zen Londresera, etxebizitzaren arazoa eta hiri handien plangintza gai garrantzitsutzat zituelako. 1925ean Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes erakusketan parte hartu zuen Parisen. Han arkitekto holandar garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen Amsterdamgo Eskolako kideekin. Espainiako Gerra Zibilean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean Las Palmas Kanaria Handikoan egon zen zigortua 1939-42 artean.

Lan garrantzitsuak

  • 1919 : Hotela, El Escorial, Madril
  • 1924-26 : Musika Jauregia, Madril
  • 1927 : Postetxea, Bilbo
  • 1929 : Martínez Sierra hotela, Madril
  • 1930 : Madrilgo Zabalgune Plana, Madril
  • 1930-32 : Loreen Etxea (Casa de las Flores), Madril
  • 1931 : Etxea Antonio Maura kalean, Madril
  • 1931 : Plaza de la Independencia Etxebizitzak, Madril
  • 1932 : Espainiako Bankua, Cordoba, Espainia
  • 1932 : Espainiako Bankua, Granada, Espainia
  • 1935 : Recoletos pilotalekua, Madril (Eduardo Torrojarekin)
  • 1961 : Jai-Alai pilotalekua, Donostia