Azteka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 99 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q12542 orrian
50. lerroa: 50. lerroa:
== Arkitektura ==
== Arkitektura ==


Azteken arkitektura azaltzHIJODE PUTA
Azteken arkitektura azaltzeko [[Tenochtitlan]]go hiria hartzen da eredutzat, hura baitzen azteken hiriburua, eta huraxe baita aztarnategi nagusia. [[Tula]]ko ereduari jarraituz osatu zen hiria, eta nabarmentzekoak dira piramideak, jauregi zutabedunak, [[kariatide]] moduko estatuak etab.
eko [[Tenochtitlan]]go hiria hartzen da eredutzat, hura baitzen azteken hiriburua, eta huraxe baita aztarnategi nagusia. [[Tula]]ko ereduari jarraituz osatu zen hiria, eta nabarmentzekoak dira piramideak, jauregi zutabedunak, [[kariatide]] moduko estatuak etab.
[[Fitxategi:Rekonstruktion Tempelbezirk von Tenochtitlan 2 Templo Mayor 3.jpg|thumb|left|Tenochtitlango tenplu biki nagusien maketa]]
[[Fitxategi:Rekonstruktion Tempelbezirk von Tenochtitlan 2 Templo Mayor 3.jpg|thumb|left|Tenochtitlango tenplu biki nagusien maketa]]


60. lerroa: 61. lerroa:


Tenochtitlango multzoaz gainera, arkitektura aztekaren erakusgarri bikaina da Malinalcokoa ere. Malinalcoko tenplua 1476- 1520 bitartean eraiki zuten, eta harrian landua da osorik; [[piramide]] tankerako oinarria, eskailera, ataria eta aretoa ditu osagai. Eskultura erraldoien gisara landuak dira guztiak, eta [[behe-erliebe]] bikainak dituzte. Aretoak zirkulu osoa osatzen du ia, eta ateak suge baten ahoa irudikatzen du; [[jaguar]]ren irudiak daude eskaileraren albo bietan.
Tenochtitlango multzoaz gainera, arkitektura aztekaren erakusgarri bikaina da Malinalcokoa ere. Malinalcoko tenplua 1476- 1520 bitartean eraiki zuten, eta harrian landua da osorik; [[piramide]] tankerako oinarria, eskailera, ataria eta aretoa ditu osagai. Eskultura erraldoien gisara landuak dira guztiak, eta [[behe-erliebe]] bikainak dituzte. Aretoak zirkulu osoa osatzen du ia, eta ateak suge baten ahoa irudikatzen du; [[jaguar]]ren irudiak daude eskaileraren albo bietan.

== Eskultura ==
== Eskultura ==
[[Fitxategi:Monolito de Coatlicue.JPG|thumb|240px|[[Coatlicue]]ren estatua, Museo Arkeologikoa, [[Mexiko Hiria]]]]
[[Fitxategi:Monolito de Coatlicue.JPG|thumb|240px|[[Coatlicue]]ren estatua, Museo Arkeologikoa, [[Mexiko Hiria]]]]

14:22, 25 martxoa 2013ko berrikusketa

Mexiken menpe izandako lurraldeen hedapen handiena, Mexiko-Tenochtitlango agintariek Cem Anáhuac Tenochca Tlalpan deitua (Mundua, Tenochca lurraldea).
Egutegi azteka

Aztekak edo mexikak (nahuatlez mēxihcah [meː'ʃiʔkaʔ][1]) XIV. mendetik aurrera Ipar Amerika hegoaldean izan ziren nahuatl hizkuntzako hainbat etnia izan ziren. Mexiko-Tenochtitlan sortu zuten eta XV. mende inguruan Mesoamerikako estatu hedatuena sortu zuten. Texcoco aintzirako beste gizatalde batzuekin batera, egungo Mexiko erdialdeko eta hegoaldeko beste gizatalde ugari menperatu zituzten.

Mexika hitza beraiek erabilitakoa da, Azteka ordea Aztlan kondairatik eratorria da eta ez zioten beraien buruari horrela deitzen, nahiz eta Mendebaldeko historiografian erabiliena izan.

Jatorria

Espainiarrek ia Azteken liburu guztiak erre zituztenez, ez dakigu asko herri honen jatorriari buruz eta dakiguna konkistaren ondoren kontatutakoa da.

Badirudi 1300 urtearen inguruan, mexikak gaur egungo Mexikoren iparraldetik Erdialdeko Amerikara heldu zen talde bat zirela. Herri behartsu eta atzeratua zen, eta hau dela eta inguruan jada ezarrita zeuden tolteka jatorriko biztanleek ez zituzten begi onez ikusten. Mesprezu hau eragozteko, mexikak bertako kultura eta ohiturak hartzen hasi ziren.

1325ean bere hiria, Tenochtitlan (gaur egungo Mexiko Hiria) sortu zuten. Texcoco aintzirako uharte txiki batean ezarri zen hasiera batean, baina Mexikar herriaren garapenarekin, garaiko hiririk handienetarikoa izatera heldu zen, 80.000 - 700.000 bitarte baitziren hango biztanleak.

1430ean, mexikak inguruko herri aurreratuenen kultura bereganatuta zuten eta indar militar garrantzitsua bihurtu ziren. 70 urtetan zehar luzatu ziren guden ondoren, Erdialdeko Amerikako inperiorik handiena izatera heldu ziren.

Inperioaren gorakada Tlacaelelen esker izan zen gehienbat. Mexikar historia eta erlijioa berridatzi zituen, giza sakrifizioen eta bake garaian ere indar militar handiaren beharra ezarri zituen.

Mexikek, Texcoco eta Tacubako estatuekin aliantza sinatu eta Aliantza Hirukoitza sortu zuten, eta bere konkistak gaur egungo Guatemalaraino heldu ziren, herri gutxik jasan ahal izan zutelarik inperioaren indarra.

Mexikar estatua

Aliantza Hirukoitza: Texcoco, Tenochtitlan eta Tlacopán hirien sinboloak (Osuna Kodexa, 34 or. 1565)

Inperio Azteka ez zen estatu bateratu eta zentralista bat; konkistatutako herriak enperadoreari zergak ordaintzeko beharra zuten soilik, eta horregatik desegin zen segituan inperioa erasotua izatean.

Aliantza Hirukoitza osatu ostean, estatua hautazko monarkia gisa antolatu zen. Kontseilu batek enperadorea aukeratzen zuen, eta gero honi botere absolutua ematen zitzaion.

Gizarte azteka

Mexikak berez herri nomada bat ziren, kide gehienak nekazari-soldaduak zirenak eta apaizen klase urri bat buru zuena. Tenochtitlanen ezartzean banaketa hau mantendu zen, mazehualen (nekazariak) eta pillien (klase agintaria, nobleak) artean. Klasea ez zen gurasoetatik seme-alabetara pasatzen, baina pilliek txikitatik hezkuntza hobea zutenez, gauzak ez ziren gehiegi aldatzen. Aztekar inperioaren garapen azkarragatik, gizarteak ere hainbat aldaketa jasan zituen, pochteca (merkatari aberatsak, burgesia), artisau, artista, polizia, emagalduen... agerpenarekin.

Esklaboen klasea ere garrantzitsua zen gizartean. Azteken esklabotzaren kontzeptua europarronaren oso desberdina zen. Esklaboak bere borondatez saltzen zuen bere burua, eta bere eskubideak zituen: bere seme-alabak ez ziren jaiotzez esklabotzat jotzen, ezin zituen tratu txarrak jasan ezta beste jabe bati saldua izan ere, berak ere esklaboak eduki zitzakeen eta bere askatasuna lor zezakeen jabearekin ezkonduz gero edota bere salmentaren prezioa ordainduz gero.

Erlijioa

Sakontzeko, irakurri: «Mitologia azteka»
Quetzalcoatl jainkoaren irudia (Codex Borbonicus).

Erlijioak menderatzen zuen dena: Huitzilopochtli jainkoak hala aginduta utzi zituzten iparraldeko lurrak, eta kokatu ere hark jakinarazi zien toki batean kokatu ziren gero. Politikan ere, zabaldu eta hedatu behar hura erlijioaren aginduz betetzen zen.

Nekazaritzaren garrantzia erlijioan nabaritzen zen, euriaren jainkoa (Tlaloc) eta ama lurra jainkosa (Coatlicue) izan baitziren haien jainko-jainkosa nagusiak. Lur sailez urri zebiltzanez, uharteak chinampak egin zituzten Texcoco aintziran -orduan oso zabala baitzen- lurra lantzeko. Merkataritzak hain garrantzi handia izateak eta antolatzen zituzten bezalako azoka handiak antolatzeak alor horretan oso gizarte konplexua osatzen zutela adierazten du.

Aztekek uste zuten beste lau mundu -edo lau Eguzki- izan zirela bizi ziren hura baino lehen, eta Jainkoek eragindako hondamendi naturalengatik desagertu zirela lauak. Laugarren Eguzkia desagertu zenean berriro elkartu ziren jainko guztiak bosgarrena sortzeko. Eguzki berria mugiarazteko, baina, jainkoek beren burua sutara bota behar izan zuten. Eguzkia abian jartzeko jainkoek egin zuten lehenengo sakrifizio haren ordainez giza sakrifizioak egin behar izan zituzten aurrerantzean gizonek, eguzkia bizirik mantenduko bazen. Sakrifizio nagusia bihotza, artean taupaka ari zela, erauztea zen.

Bi egutegi zituzten, maiek bezala: eguzki egutegia, batetik, eta erritu egutegia, bestetik, eta haien arabera antolatzen zituzten zeremonia eta erritu guztiak. Hauek ziren haien jainko nagusiak: Huitzilopochtli, gerraren jainkoa eta Eguzki jainkoa aldi berean: oso jainko odoltsua zen, giza opari asko eskatzen zituen; Tlaloc, euriaren jainkoa: haurrak eskaintzen zitzaizkion, euria egitea behar zenean; Quetzalcoatl, suge lumadun jainkoa: ongilea eta zibilizatzailea, tolteken kulturatik hartua, eta, gauza harrigarria, giza sakrifizioen aurka zegoena; eta Tezcatlipoca, gerraren jainkoa. Horiez aparte, baina, beste jainko asko gurtzen zituzten.

Ia jarduera bakoitzak hartarakoxe jainko berezi bat zuen. Errituak eta eskaintzak apaiz eta aztien zuzendaritzapean egiten ziren. Hil ondoren beste bizitza bat zegoela sinesten zuten, eta bizitza hori aurrekoan izandako bizimoduaren araberakoa eta heriotza motaren araberakoa izango zela: adibidez, borrokan hildako soldaduak eta erditzean hiltzen ziren emakumeak -Eguzkiren soldadu bat sortuz hiltzen baitziren- Huitzilopochtliren paradisura joaten ziren, paradisuetan ederrenera.

Arkitektura

Azteken arkitektura azaltzHIJODE PUTA eko Tenochtitlango hiria hartzen da eredutzat, hura baitzen azteken hiriburua, eta huraxe baita aztarnategi nagusia. Tulako ereduari jarraituz osatu zen hiria, eta nabarmentzekoak dira piramideak, jauregi zutabedunak, kariatide moduko estatuak etab.

Tenochtitlango tenplu biki nagusien maketa

Hiriburu mexika uharte txiki batean zegoen. Plaza handi baten inguruan egituratua zegoen; plazaren barruan Tenplu Nagusiaren multzoa zegoen, eta inguruan auzoak. Plaza inguratuz harresi bat zegoen, ate bana zituena lau puntu kardinaletan; ate horietako bakoitzetik galtzada handi batzuk ateratzen ziren, uhartea kontinentearekin lotzen zutenak. Tenplu Nagusiaren multzoa eraikitzeko 200 urtetik gora behar izan zituzten; eraikin publikoez osatua zen (tenplu, jauregi, bainu eta abarrez), eta galtzaden ebaketa gunean piramide nagusia zegoen.

Piramide nagusiaren gainean, ordu arteko tenpluetan ez bezala, bi tenplu biki zeuden. Jauregietan aipagarriak dira, Axayacatl eta Moctezuma besteak beste, lur eremu handia hartzen zutenak eta lorategiez inguratuta egon ohi zirenak. Oro har Teotihuacango moldeari jarraituz eginak ziren : patio karratu edo lauki-zuzenen inguruan zeuden gelak eta atarietatik zuten sarbidea.

Eraikin handiak ziren, bi solairukoak batzuetan. Eraikin publiko eta jauregiez gainera, hainbat ingeniaritza lan handi egin zuten aztekek: galtzadak, ubideak, zubiak, uraren irteera eta sarrera kontrolatzeko lanak (Chapultepec-eko akueduktua besteak beste).

Tenochtitlango multzoaz gainera, arkitektura aztekaren erakusgarri bikaina da Malinalcokoa ere. Malinalcoko tenplua 1476- 1520 bitartean eraiki zuten, eta harrian landua da osorik; piramide tankerako oinarria, eskailera, ataria eta aretoa ditu osagai. Eskultura erraldoien gisara landuak dira guztiak, eta behe-erliebe bikainak dituzte. Aretoak zirkulu osoa osatzen du ia, eta ateak suge baten ahoa irudikatzen du; jaguarren irudiak daude eskaileraren albo bietan.

Eskultura

Coatlicueren estatua, Museo Arkeologikoa, Mexiko Hiria

Eskultura aztekan sinbolismo erlijiosoa da ezaugarri nagusia. Pinturarekin gertatzen zen bezala, oso hizkuntza abstraktua erabiltzen zuten. Arte ofizial mexika harrizko eskultura bakartuan oinarritu zen. Tenochtitlango artistek olmeken tradizioa berreskuratu zuten, baina teknika, gai eta forma tradizionalak erabiliz soluzio berriak asmatu zituzten. Eskultura gehienak pinturaz apainduta zeuden, esanahi sinbolikoko pinturez apainduak eta indar plastiko handikoak ziren.

Eskultura aipagarrienak tenpluetarako eskultura erraldoiak dira; erlijiosoak dira gehienak, mitologiarekin eta jainkoekin lotuak. Arlo honetan bereziki garrantzitsua da Coatlicue jainkoen, lurraren eta gizakiaren amaren estatua ikusgarria. 2,60 m-ko harri erraldoia da, 12 tonakoa, eta jainko bizi emailea eta hondatzailea adierazten du emakume burugabe baten irudiaren bitartez .

Eraikin politiko eta administraziokoetan ere jartzen ziren eskultura erraldoiak, baina gertaera historikoei buruzkoak, Tizoc-en harria adibidez, kodizez apaindua. 2,65 m- ko zilindro bat da; enperadore haren garaipenak agertzen dituzten behe erliebeak ditu, eta oroitarri bikain bat ere badu Tizoc eta Ahuitzotl enperadoreen irudiarekin.

Asko dira, halaber, taila txikiagoak, gizarte mexikan arrakasta handia zuten izpiritu, gauzaki eta kontzeptu sakratuei dagozkien jainkoak agertzen dituztenak. Horiekin batera, gizakia bizitzaren hainbat unetan adierazten duten tailak ere agertu dira.

Eskultura askeak dira gehienak, bikain landuak, baina aipatu beharra dago ezen, arte inperialaren mezu sinbolikoak adierazteko behar zuten abstrakzioa alde batera utzita, errealismoa dutela ezaugarri nagusia.

Mosaikoak eta lumazko apaingarriak

Apaingarri honek turkesazko mosaiko bat du zurezko euskarri baten gainean, maskor gorri eta zuriekin ahoa adierazteko (1400–1521), British Museum [1].

Artearen alor nagusiez gainera -arkitektura eta eskultura-, beste eskulangintzen aztarnak ere aurkitu dira Tenochtitlanen.

Izan ere, garairik oparoenean 300.000 biztanle inguru izan zituen, eta hara bildu zen hainbat eskulangile. Besteak beste, mosaikoa landu zuten aztekek, aurpegi mozorroak egiteko batez ere; hileta eginkizunetan erabiltzen bide ziren, eta Quetzalcoatl jainkoaren irudiak dira gehienetan. Paper, zur edo harri gainean diseinu bat marrazten zuten eta gero harrizko tesela txikiak moztu eta itsasten zituzten. Turkesa erabiltzen zen gehienbat, baina baita jadea, korala eta obsidiana ere, eta urrea. Material koloredunak zirenez, haien koloreez baliatzen ziren.

Metalaren langintzan belarritakoak, lepokoak, bularretarako estalkiak eta abar egin zituzten, harribitxiz apainduak (turkesa, jadea, amatista, etab.).

Beste arte adierazpen bitxi bat lumez egindako gauzakiena izan zen, baina halakoetatik oso lan gutxi gorde dira. Ezkutuak eta burukoak apaintzeko erabiltzen ziren batez ere, eta hegaztien kolore biziko lumez eginak ziren. Aipagarria da, besteren artean, Moctezuma II.a enperadorearen burukoa.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. F. Karttunen (1983): An analytical dictionary of Nahuatl, University of Texas Press, Austin, p. 145, ISBN 0-8061-2421-0.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azteka

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura