Konstantino Kavafis: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 33 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q216980 orrian
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q216980 orrian
27. lerroa: 27. lerroa:
[[Kategoria:Greziako literatura]]
[[Kategoria:Greziako literatura]]
[[Kategoria:Alexandriarrak]]
[[Kategoria:Alexandriarrak]]

[[pl:Konstandinos Kawafis]]

04:02, 1 apirila 2013ko berrikusketa

Konstantino Kavafis 1900 inguruan.

Konstantino Kavafis (Alexandria, Egipto, 1863 - 1933) greziar olerkaria izan zen.

Biografia

Zazpi urte zituela aita hil zitzaion, eta, handik bi urtera, amarekin eta familiarekin batera, Ingalaterrara joan zen. Han bizi izan zen zazpi urtez, eta heziketa guztia jaso zuen (ingelesa zen Kavafisen bigarren hizkuntza). Handik itzulitakoan, Alexandrian eta batez ere Istanbulen bizi izan zen, bolada luzeetan.

Hirutan bakarrik egon zen Grezian (1901ean, 1903an eta 1932an). Greziarra zela sentitzeko, grekoz ikasi zuen nerabezaroan. Hasieran hizkuntza landuenaren alde apustu egiten bazuen ere, azkenik herriaren hizkuntzara hurbilduz joan zen, Konstantinoplako dialektoko aberastasunetik eta hizkera klasikotik ahal zena hartuz.

Obra

Guztira, 154 olerki hautatu zituen argitaratzeko, eta antologia batzuk gorabehera (1904 eta 1910), 1935ean argitaratu ziren lehen aldiz, Kavafis bera hil ondoren, beraz. Geroztik aurkitu ziren beste batzuk ere argitaratuak izan dira. Kavafisen zabalkundea giro anglosaxoian izan zen lehenbizi, E.M. Fosteri esker, eta, batez ere, Lawrence Durrellen eleberriengatik.

Erabili zituen gaiak hauek izan ziren: amodio homosexuala, sentsualitatez, tristuraz eta miresmenez ikusita; edertasunaren atzemanezina; historia bera ere gai gisa erabili zuen, gizakiaren eta bere patuaren arteko topaleku gisa.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino Kavafis


Erreferentziak