Valentziera: berrikuspenen arteko aldeak
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
[[Kategoria:Katalanaren aldaerak]] |
[[Kategoria:Katalanaren aldaerak]] |
||
[[Kategoria:Valentziako Erkidegoko kultura]] |
[[Kategoria:Valentziako Erkidegoko kultura]] |
||
[[ru:Валенсийский диалект]] |
06:54, 3 apirila 2013ko berrikusketa
Valentziera (valencià) katalanak Valentziako Erkidegoan hartzen duen izena da, eta ofiziala da han. Katalan hizkuntzaren beste izen bat izateaz gainera, hizkuntza horren dialektoetako bat ere bada; hizkuntzalariak bat datoz horretan, baina Valentziako hainbat politikarik katalanetik at dagoen hizkuntza bat dela diote. Horrenbestez, Valentziako Autonomia Estatutuak «valentziar hizkuntza» aipatzen du.
Duen tradizio idatziarengatik eta hiztun kopuruarengatik, katalanaren dialekto nagusietako bat da valentziera, erdialdeko katalanarekin (Bartzelona ingurukoa) eta Balearretako katalanarekin batera. Sailkapenaren aldetik, katalanaren mendebaldeko multzoko dialektoetako bat da.
Valentzieraren sailkapena, katalanaren barruan:
- Mendebaldeko blokea
- Ipar-mendebaldeko katalana
- Trantsizioko katalana edo valentziera (Tortosako katalana)
- Valentziera
- Ekialdeko blokea
- Mendebalde eta ekialde artekoa
Valentziako Erkidegoan, valentzieraren berezko ezaugarrietan oinarrituz, 1998an sortutako Acadèmia Valenciana de la Llengua (AVL) delakoak arautzen du hizkuntza, Institut d'Estudis Catalans (IEC) erakundearekin elkarlanean. Izan ere, AVLak ere onartzen du katalana eta valentziera hizkuntza bat bera direla.
Valentziera Murtziako Carxe eskualdean ere mintzatzen da. Valentziako Erkidegoaren iparraldean eta Kataluniaren hegoaldean, trantsizioko hizkera bat egiten da: valentzieraren eta ipar-mendebaldeko katalanaren arteko lotura egiten duen Tortosako katalana.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Katalanez) Acadèmia Valenciana de la Llenguaren webgunea
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |