Airbus A310: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 37 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q6471 orrian
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q6471 orrian
43. lerroa: 43. lerroa:
[[Kategoria:Airbus]]
[[Kategoria:Airbus]]
[[Kategoria:Hegazkin zibilak]]
[[Kategoria:Hegazkin zibilak]]

[[fa:ایرباس-۳۱۰]]

19:56, 3 apirila 2013ko berrikusketa



Airbus A310
Motakomertziala
Bidaiariak220-280
EraikitzaileaAirbus
Lehenengo hegaldia1982-04-03
Zerbitzu hasiera1983ko apirilean
Egoerazerbitzuan
Unitate eraikiak255

Airbus A310 helmen ertain edo handiko eta Airbus A300ean oinarritutako hegazkina da.

Bere ezaugarri garrantzitsuena helmena da Airbus A300a baino txikiagoa izanik, A310-200 hegazkinak Airbus A300aren bertsio guztiak baino helmen handiagoa du (A300-600 ezik) eta A310-300ak A300aren bertsio guztien helmena gainditzen du. Arrazoi honengatik, ozeanoarteko hegaldietan asko erabili izan da.

Bertsioak

A310-200

Lehen A310a Airbusen muntai-lerrotik atera zen 162. hegazkina izan zen eta 1982.urtean egin zuen hegan lehen aldiz. Urte bat beranduago Lufthansa eta Swissair konpainiekin zerbitzu komertziala eskaintzen hasi zen. JT9D motoreak erabiltzen ditu.

A310-300

1985eko Uztailean egin zuen hegan lehen aldiz. Bertsio honek helmen eta MTOW (Aireratzerakoan gehienezko pisua) handiagoa dauka. "Winglet"en erabilerarekin eraginkortasun aerodinamikoa hobetu zen. 1986ean Swissair konpainiarekin zerbitzu komertziala eskaintzen hasi zen.

A310-C

Hegazkin aldakor hau aurreko bi bertsioetan oinarriturik eraiki daiteke, A310-200C eta A310-300C izenak hartzen dituelarik

A310-F

Zama garraioetarako hegazkin bezala diseinatu zen baina ez zen bat ere eraiki. Horren ordez, FedEx bezalako konpainiek hasiera batean bidaiarien garraiorako erabilitako hegazkinak zamara garraiorako egokitu zituen.

A310 MRTT

Airean dauden bitartean beste hegazkin batzuk erregaiez ornitzeko sistemak ezarrita dauzkan bertsioa da A310 MRTT. Oraingoz Alemaniako Luftwaffe sei eta Kanadako aireindarrek bi eskari egin dituzte