Real Club Celta de Vigo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 42 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q8749 orrian
{{Link FA|gl}}
92. lerroa: 92. lerroa:
[[Kategoria:Galiziako futbol taldeak]]
[[Kategoria:Galiziako futbol taldeak]]
[[Kategoria:Vigoko kirola]]
[[Kategoria:Vigoko kirola]]

{{Link FA|gl}}

18:23, 4 apirila 2013ko berrikusketa

Real Club Celta de Vigo
Ezizena(k)Celtiña
Sorrera1923
Futbol zelaiaBalaídos
edukiera: 31.800 lagun
inaugurazioa: 1928
PresidenteaTxantiloi:ES-GA Carlos Mouriño
EntrenatzaileaTxantiloi:ES-CT Paco Herrera
Liga1. maila
2011-122. maila, 2.
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Real Club Celta de Vigo 1923an sortutako Vigoko (Pontevedra, Galizia) futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena. Titulurik irabazi ez badu ere Lehen mailan denboraldi gehien egin duen 11. taldea da.

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

XX mendearen hasieran hasi ziren futbol taldeak sortzen Galizian. Kaiean zeuden itsasontzi britainiarretako langileak jokatzen zituzten futbol partiduek piztu zuten kirolarekiko grina eta Vigon bi talde osatu ziren: Real Vigo Sporting Club eta Real Club Fortuna de Vigo. 1906tik hasita bi talde hauek irabazi zituzten eskualdeko txapelketak. 1908an Vigo Sporting bera Kopako finalera iritsi zen baina Real Madrilek 2-1 irabazi zion.

1923an biek bat egitea erabaki zuten beren indarrak batu eta Estatuko txapelketetara salto egiteko eta horrela sortu zen Real Club Celta de Vigo.

1928an Liga osatu zenean Lehen mailan aritzea baina A Coruñako Deportivoren kontrako presioagatik bigarren mailan kokatua izan zen. Harturiko hasarrearen ondorioz Ligatik atera zen eta ez zen 1935 arte itzuli. Ordutik dator Celtakoen Deportivorekiko ezin ikusia.

Lehen mailako taldea

Gerra Zibila bukatu zenean lehen mailara igo zen eta 20 urtez bertan mantendu zen. Emaitzarik onena 1948ko laugarren postua izan zuen. Urte hartan Kopako finala ere jokatu zuen Sevillaren aurka galdu zuena. 1958an ordea jeitsi egin zen eta 10 urte egin zituen bigarren mailan.

1969an berriz igo zen lehen mailara eta 1971ean lorturiko seigarren postuak UEFAn jokatzeko aukera eman zion. 80. hamarkadan gora eta behera ibili zen baina 1993an talde berri batekin indartsu sartu zen Ligan. 1994ean eta 2001ean Kopa finaletara iritsi zen baina bietan Zaragozak irabazi zion. Tartean 1994-95 denboraldia bukatzerakoan elkarte anonimoaren abalak garaiz ez aurkeztu izanagatik federazioak Celta eta Sevilla Bigarren B mailara jeitsiarazi zituen. Manifestazio handiak izan ziren hiri bietan eta azkenean federazioak atzera egin eta 22 ekipotako Liga osatu zen, bi urte iraun zuena.

EuroCelta

2000 urtean UEFA Intertoto Kopa irabaztea lortu zuen. 2002-03 urtean bere Ligako sailkapenik onena errepikatu zuen, laugarren postua, eta horrek UEFAko Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera eman zion.

Bitxikeria bezala aipatzekoa da Celta izan dela lehenengo taldea Estatu Espainiarrean partidu batean 11 jokalari atzerritar batera jokatzen izan dituena.

Azken urteak

2004 urtean bigarren mailara jeitsi zen. Urtebete behean egin ondoren berriz lehenengo mailara igo eta seigarren postuan bukatu zuen, berriz ere Europara itzuliz. Hala ere hurrengo urtea makala izan zuen oso eta 18. bukatu ondoren maila galdu zuen. Bost urte jarraian bigarren mailan egon ondoren 2012-13 denboraldia maila gorenean jokatuko du.

Armarria

Celtaren armarrian Bi "C" letra daude (Club Celta), koroa bat (Real) eta Santiagoen gurutzea. Gurutze hau nork eraman erabakitzeko Celta eta Deportivoren artean partida bat jokatu zen eta Celtak irabazi zuen.

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 0

lau aldiz finalista, 1908an Vigo Sporting eta 1948, 1994 eta 2001ean Celta

Nazioarteko txapelketak: 1

2000

Jokalariak

Entrenatzaileak

Kanpo loturak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Txantiloi:Link FA