Esteban Garibai: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q4890252 orrian
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
53. lerroa: 53. lerroa:


[[Kategoria:Euskal Herriko historialariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko historialariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]]
[[Kategoria:Arrasateko idazleak]]
[[Kategoria:Arrasatearrak]]
[[Kategoria:1533ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1533ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1599ko heriotzak]]
[[Kategoria:1599ko heriotzak]]

16:08, 6 apirila 2013ko berrikusketa

Esteban Garibai
Esteban Garibai
Datu pertsonalak
Izen osoa Esteban Garibai Zamalloa
Jaio 1533ko martxoaren 9a
Arrasate (Gipuzkoa)
Hil 1599
Madril (Espainia)

Esteban Garibai Zamalloa (Arrasate, Gipuzkoa, 1533ko martxoaren 9a - Madril, 1599) historialaria eta errege kronikaria izan zen. Lehendabiziko euskoiberistatzat du Julio Caro Barojak.[1]

Bizitza

Oñatiko Unibertsitatean, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Gaztetan armadan izan zen, eta alferez titulua jaso zuen. Arrasateko alkate izan zen 1568-1569 bitarteko urteetan. Gipuzkoako egoerari buruz eginiko azterketen fruitu, Batzar Nagusien erreforma eta ontzigintzaren gainbehera aztertzen zituen hirurogei ataleko obra idatzi zuen urte haietan.

Historialari gisa, Espainiako lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan banatua, 32 urte zituela (Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España). Flandesen argitaratu zuen obra hura, 1571. urtean.

Diru estutasun batzuen ondoren, Filipe II.a Espainiakoak harrera egin zion Escorialen, eta erregeren liburuzain izendatu zuen 1575ean. 1585. urtean Madrila joan zen, eta historia eta genealogia lanak egin zituen han (Ilustraciones Genealógicas de los Catholicos Reyes de las Españas, y de los Christianissimos de Francia, y de los Emperadores de Constantinopla, hasta el Catholico Rey nuestro señor don Philipe el II, y sus sereníssimos hijos, 1586). Espainiako erregearen kronikari izendatu zuten 1592an. Garibaik ospe handia izan zuen bere garaian, baina ez zuten aintzat hartu XVII. mende erdialdetik aurrera, fantasiara erraz jotzen zuelakoan.

Idazle eta langile nekaezina zen, eta inork ez bezala ezagutzen zuen Euskal Herriko Erdi Aroaren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, Julio Urkixok Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat bizkaierazkoak dira.

Garibai hizkuntzalari, etimologista eta filologo gisa, Jose Ramon Zubiaurrek honela agertzen du:

« Garibai tubalismoaren eta euskokantabrismoaren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeko toponimiaz baliatu zen gure arrasatearra, eta horretan datza bere merezimendua: toponimiari emandako garrantzian. […] Lehen nahiko normala zen etimologia txarrak asmatzea, eta Garibaik horrelakorik ere aurkezten digu bere obretan. Baina euskal etimologia onak proposatu zizkigula ere esan behar da behin eta berriz. […] Filologo baten lanik premiazkoena hizkuntza baten testuak jasotzea eta ondo transmititzea izan da betidanik, batez ere testu zaharrak. Garibai, Erdi Aroko euskal testuen lehenetariko biltzailea dugu »
Jose Ramon Zubiaurre, 1989, 50. orrialdea.

Idazlanak

Gehien-gehienik erdaraz idatzi zuen, baina euskararen funtsezko altxorretako bat ditugu hark bildutako errefrauak.

Errefrauak

  • Los Refranes de Garibay: Garibaik esaera zaharren bi bilduma aipatzen ditu bere memorietan. Bata, Espainiako Historia Akademiak argitaratu zuen 1854an; bestea, Francisque Michelek argitaratu zuen, Proverbes Basques lanaren baitan (Benito Maestrek oparitu omen zion eskuizkribua Micheli). Eskuizkribuak Madrilgo Liburutegi Nazionalean zeuden, baina galduak dira.

Esteban Garibairen omenezko toponimia

Arrasateko Garibai kalea.

Arrasaten badira haren izena duten hainbat leku, hala nola Garibai etxea, hari egindako monumentua eta Garibai etorbidea.

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Caro Baroja, Julio (1982) Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo, Donostia, ISBN 84-7148-052-2.

Ikus, gainera