Sara Montiel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa: 8. lerroa:
[[Kategoria:Espainiako aktoreak]]
[[Kategoria:Espainiako aktoreak]]
[[Kategoria:Espainiako abeslariak]]
[[Kategoria:Espainiako abeslariak]]
[[Kategoria:Ciudad Realdarrak]]

12:44, 8 apirila 2013ko berrikusketa

Fitxategi:SARAMONTIELgodess.jpg
Sara Montiel gaztetan

María Antonia Abad Fernández, artistikoki Sara Montiel (Campo de Criptana, Ciudad Real, Espainia, 1928ko martxoaren 10ean - 2013ko apirilaren 8a) espainiar zinema aktorea eta abeslaria izan zen. Nazioartean ezaguna izan zen Espainiako zineman izan zen filmarik takilleroena egin zuelako: "El último cuplé", eta ondoren "La violetera". Kobratu zuen diruarekin orain arte izan den aktorerik ordainduena izatea lortu zuen, esklusibitate kontratua sinatuz: milioi bat dolar filmako. Bere edertasunagatik ezaguna, fama handiko pertsonaia izan da Espainiako zinemagintzan.

1950 eta 1960ko hamarkadatan zehar 60 filme egin zituen, horietako batzuk oso errentagarriak. Anthony Mann zinema zuzendariarekin ezkondu zen eta lehenengo espainiarra izan zen Hollywooden arrakasta izaten. Bertan Gary Cooper, Burt Lancaster, Joan Fontaine, Mario Lanza, Vincent Price eta Charles Bronsonekin lan egin zuen.