Lupo II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q983624 orrian
t Robota: «Kategoria:Gaskoniako dukeak» kategoria «Kategoria:Gaskoiniako dukeak» kategoriara aldatzen
18. lerroa: 18. lerroa:
{{Baskoniako dukeen aurkibidea}}
{{Baskoniako dukeen aurkibidea}}


[[Kategoria:Gaskoniako dukeak]]
[[Kategoria:Gaskoiniako dukeak]]
[[Kategoria:778ko heriotzak]]
[[Kategoria:778ko heriotzak]]

19:35, 12 apirila 2013ko berrikusketa

Lope II.a Gaskoiniakoa edo Lupo II. Gaskoiniakoa, Gaskonia edo Baskoniako Duke (768-770) izan zen[1]. Karlomagnoren erregealdian bizitzea suertatu zitzaion, Pepin Laburrak erresuma bere semeen artean banatu baitzuen, Karlomagnori atlantiar kostaldeko erresuma eta dukerri guztiak eman zizkiolarik, Gaskonia edo Baskonia barne. Akitania frankoen menpean zegoen. Honela bada, 768an dukerria bitan banatuta zegoen: Lupo II.a erregetzan eta Hunaldo I.a akitaniar erregegaia. 769an akitaniar errekonkistaren borroka aurkako zoriz hasi zen, Hunaldo Luporen babespean Gaskonia edo Baskonian babesa hartzen baitu. Gertakari hau enperadore frankoak desio nahi zuena zen, nahiz eta ordurarte baskoien aurka oraindik asmorik agertu ez honela hauen aurka ekiteko aitzakia baitzuen.

Karlomagnok ez du Hunaldo Gaskonian babes dadin onartzen. Fronsac gaztelua eraiki eta bere gudaroste boteretsuekin Garona ibaia zeharkatzen du. Ondoren, Karlomagnok iheslaria entregatu diezaion Lupo II.ari mandataria bidaltzen dio. Hori egiten ez baldin badu Karlomagnok pertsonalki bertaratzeko mehatsua jaurtikitzen dio. Lupo II.ak egoera galdutzat ikusirik eta zuhurtziaz jokatuz Hunaldo eta bere emaztea entregatzen dizkio eta bera eta errege den bere herrialdea frankoen menpeko jartzen ditu. Karlomagno, frankoen errege, Gaskonia edo Baskoniaren jabe bilakatu zen, bere jabegoen mugak, Pirinioak barne, Ebro ibairarte hedatuz (...usque ad Hiberum amnen...). Baskoi matxinada egoera jazotzen da. Hegoaldeko buruzagiek, dirudienez bere kabuz, errebelde aldarrikatzen dira, honela Pirinioz hegoaldeko baskoiak nolabaiteko askatasun batean daudelarik; Karlomagnok bere jabegoen beteazko mugak Ebro ibairarte ezartzen ditu, mugakide dituen buruzagi musulmanekin ere akordioak burutzen dituelarik.

Karlomagnol Euskal eta Kataluniar aldetatik Pirinioak gurutzatu eta Iberiar penintsula inbaditu eta bere bi gudarosteak Zaragoza hiriaren aurrean elkartuko dira. 778 bere egitasmoak porrot egingo du, gudaroste franko erraldoiak atzerakadari hasiera eman eta Iruñea hartu eta suntsituko du, ondoren Orreagara zuzendu eta bertan Orreagako gudu ospetsua gauzatuko da, frankoen porrota emango delarik.

Segada hura nork antolatu zuenataz hausnarketa egin izan da. rancos. Se especula sobre quién organizara una emboscada tan hábilmente preparada y con un potencial militar nada corriente. Honen arduraduna Lupo II.a ote zen uste da, Alaonen gutun faltsuetan honela aipatzen den bezala. Arrazoiak soberan zituen, behinzat Gaskonia edo Baskoniaren menpekotasun nominala gauzatu berria baitzen. Karlomagnok Lupo II.a atzeman eta modu iraingarrian urkatu zuela ere aipatu izan ohi da.

Ikus gainera

Bibliografia

  • Estornés Lasa, B. Historia de Euskalerria. Epoca Vascona 476-824. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.

Erreferentziak