Tutankamon: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa: 8. lerroa:
==Ikus, gainera==
==Ikus, gainera==


*[[Tutankhamonen hil mozorroa]]Nerea de kn te gustas?
*[[Tutankhamonen hil mozorroa]]Elena puta zorraaaaa


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

15:55, 22 apirila 2013ko berrikusketa

Tutankhamonen hil mozorroa, Kairoko museoan

Tutankhamon (K. a. 1346 - K. a. 1327) Egiptoko faraoi bat izan zen, XIX. dinastiaren barnean. Inperioaren hiriburua Tebasera bueltatu zuen. 20 urterekin hil zen, erregetzan 9 urte egon eta gero. Bere hilobia 1922an aurkitu zuten Erregeen Haranean. Historiako aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Akhenaton edo Amenhotep IV.a errege handiaren suhia eta, segur aski, haren ondorengoa izan zen Smenkeren anaia zen. K. a. 1361. urtean aginpidera heldu zen baina bederatzi urte besterik ez zituenez Ay ministroaren eta Inperioko gudarosteko buru zen Horemheb buruzagiaren esku utzi zuen aginpidea. Hauek Amon jainkoaren eta honen hilobiaren aldeko gurtza, Akhenatonek Aton eguzki-diskoaren gurtza ezarri eta Amonena debekaturik, berriro indarrean jarri zuten. Kontseilarien aholkuei jarraituz, bere jatorrizko izena zuen Tutankatonen ordez Tutankhamon izen berria (Amon jainkoaren irudi bizia) hartu zuen.

Tell el-Amarnako hiria utzi eta Menfis administrazio hiriburura joan zen bizitzera. Aldarrikatu zuen dekretu baten bidez Tebasko erlijio agintarien eskura itzuli ziren beren tenplu eta eskubideak. K. a. 1352. urtean ustekabean hil zen ondorengorik utzi gabe. Ay ministroak bete zuen hark utzitako lekua eta Aton jainkoaren gurtza sendotu zuen berriro ere. Tutankhamonen agintaldia laburra izan zen arren, Egiptoko faraoirik ospetsuena da, agian haren hilobia 1922. urtea arte aurkitu ez zutelako edota ondorengo faraoiek XVIII. dinastiako erregeen berriak ezabatzeko eman zuten aginduaren ondorioz, Tutankhamoni buruzkoak ezezagun izan zirelako. 1922. urtean, Erregeen Haranean eginiko miaketa batean, Howard Carter buru zen ingeles arkeologo talde batek Tutankhamonen hilobia eta zenbait gela aurkitu zituen, ordu arte inork ukitu gabeak. Hilobiaren barnean, faraoiaren momia eta hilkutxaren ondoan, arte lanez, harribitxiz eta urrezko gaiez hornituriko altxorra ere aurkitu zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura