Kutsadura elektromagnetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 8 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q612254 orrian
193. lerroa: 193. lerroa:
[[Kategoria:Kutsadura]]
[[Kategoria:Kutsadura]]


[[af:Elektronewel]]
[[cs:Elektrosmog]]
[[de:Elektrosmog]]
[[en:Electromagnetic radiation and health]]
[[en:Electromagnetic radiation and health]]
[[eo:Elektrosmogo]]
[[es:Contaminación electromagnética]]
[[es:Contaminación electromagnética]]
[[fr:Pollution électromagnétique]]
[[it:Elettrosmog]]
[[pl:Choroba mikrofalowa]]
[[pl:Choroba mikrofalowa]]
[[sr:Утицај радарског зрачења на здравље]]
[[sv:Elektrosmog]]

19:30, 25 apirila 2013ko berrikusketa

Kutsadura elektromagnetikoa gizakiak sortutuko produktu edo gailu elektronikoek eragindako espektro elektromagnetikoaren erradiazioak igorritako kutsadura da.

Gai honen polemika erradiazio elektromagnetikoak igortzen dituen uhinak giza eta animalia osasunaren kontrako ondorioak dakartela da. Iritzi hauek bereziki tentsio elektriko altuko sareen dorretatik hurbil bizi direnen minbizia izateko probabilitatearen igoera da, eta beste aldetik telefonia mugikorraren erabilpena eta hau jarduteko beharrezkoak diren antena zelularrak.

Arazoaren jatorriak

Izaki bizidunak betidanik erradiazio elektromagnetikora egon dira agerian: eguzkiaren argira eta haren izpi ultramoreei, izpi kosmikoei eta jatorri anitzeko beste erradiazio naturalei. Haatik, XX. mendearen hasieran espektro elektromagnetikoaren behe zonaldearen kontrola lortu zela eta, aipatutako fenomenoaren gaineko aktibitatea eragin zuen esperimentazioaren bidez. Izan ere, nahiz eta honen inguruko gertakizunak aztertuta dauden, badago nork ez dakien zirkuitu elektroniko batek eremu elektromagnetikoak sortzen dituenik, kaleetako argi sarea esate baterako.

Espektro elektromagnetikoa

espektro elektromagnetikoa

Espektro elektromagnetikoa goi frekuentzietatik behe frekuentzietatik aurki daitezken erradiazio elektromagnetiko guztien diagrama da. Espektroaren goi aldean X izpiak eta gamma izpiak daude, eta bukaeran eremu magnetikoak eta elektrikoak daude kokatuta. Erradiazio hauek hiru multzo ezberdinetan banandu daitezke:

  • Zeiharkako erradiazio elektromagnetiko ionizatzailea: arriskutsua, frekuentzia altuko uhinetan metatutako energiak eraginda aldaketa molekularrak ekar ditzakelako. Talde honetan izpi ultramoreak, X izpiak eta gamma izpiak aurki ditzakegu.
  • Espektro ikuskorra: ez da arriskutsua. Ostadarraren koloreei dagokio.
  • Erradiazio ez ionizatzailea: mota honetakoak efektu termikoak eragiten dituzte, esate baterako izpi infragorriak, mikrouhinak eta radiofrekuentziak. Sorta honetako erradiazioak sortzen duten osasunerako efektuak eztabaidatuak dira.

Eremu elektromagnetikoen arteko elkarreraginak

Eremu elektromagnetikoak energia metatzen dute eta topatzen duten beste elementu bati transmititua izan daiteke. Erradiazio elektromagnetikoa fotoi paketeetan igorritako argi energiari dagokio bakarrik.

Muga jakin batetik aurrera erradiazio ionizatzailea sortzen da modu zeharki batean, fotoien berezko energia eragin ahal duelako elektroien muga potentziala apurtzea eta atomoarekin duten lotura haustea.

Ustezko ondorioak osasunean

Korronte alternoaren eragina gizakietan.

Kontrako argudioak

  • Eremu elektromagnetiko bat ez da kampo elktriko bat ez kampo magnetiko bat. Gaur egun ez dago ikerketarik demostratzen duena erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzaileen arteko elkarreragina sortzen den energia kalorifikoarekin aldea duenik.Izaki bizidunetan eragin termikoa duten erradiazioen ikerketak izan dira azken urteetan nagusi.
  • Eremu elektromagnetikoa ez du gure organismoan agregatuta dauden burdin partikuletan eragiten.
  • Erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzailea osasun ezbeharrekin erlazionatzen duten azterketak arazo metodologikoak sortuko omen dituzte. Biztanlerian oinarritutako azterketen arazo nagusiena faktore aldakorrak dira, adibidez, tentsio altuko sare baten ondoan bizi diren pertsonak erosteko gaitasun murriztuago izan ahal dute eta honezkero osasun eta higiene egoera txarragoetan bizi izatea.
  • Erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzaileak izaki bizidunengan duen eraginen kausa mekaismoak finkatzeke daude. Erradiazio mota hau materiarengan eragina ez duela nabarmentzen da, aipatutako efektu termikoak izan ezik.
  • Izaki bizidunak betidanik izan gara eguzki irradiaziora agerian, zein bere irradiazioan espektro elektromagnetikoaren zati handia barne dagoelarik.

Aldeko argudioak

Telefonia-estazioa (zelularra).

Esparru honetako zientzialariak efektu kaltegarriak posibleak ez ezik probabilitate nabarmenekoak izan daitezkela ohartarazten dute:

  • Biztanleriaren gaineko zenbait azterketa erlazio esanguratsu bat esartzen dute erradiazio elktromagnetikoaren eta giza osasunaren gaitzen artean. Adibidez,Horst Eger adierazten duenez, telefonia mugikorreko antena baten 400 metroko erradio barnean bizi den biztanleria eta eremu horren kanpoan bizi den biztanleriaren hartean, lehenengoak minbizia izateko hiru aldiz probabilitate gehiago izango du. Ferdinand Ruzickaren beste ikerketa batek baieztatzen du bizitzaren batazbestekoa 10 urte txikiagotzen dela, erradiazio elektromagnetikoa igortzen duen antena baten ondoan eta urrun bizi den bi pertsonen artean konparatzen bada.
  • Erradiazio elektromagnetikora agerian betidanik egon arren, inoiz ez da izan gizakiaren historian hain fenomeno masiboa emisio iturrietatik (sare elektrikoak, zelularrak, telefonia antenak edo WiMAX eta WiFi antenak, esate baterako) nahiz iraupenean.

Efektu posibleak

Ikertu diren osasunerako kalteen artean aurkitu ditzakegu:

  • Efektu termikoak: bero xurgapena; gorputz tenperaturaren gradu bat baino gehiagoko igoerarekin bat datorrenean efektu termikotzat hartu daieke. Eremu erlatiboki altuko intentsitateekin gertatzen da. Ondorioa bero kolpe baen antzekoa da: odol tentsioaren handitzea, zorabioak, nekeak, desorientazioa, zefalea, goragaleak eta, muturreko kasuetan (1000W/m2 baino gehiagoko potentzia intentsitateekin) ganduak, errekuntzak eta antzutasuna.
  • Efektu ez termikoa; temperaturaren igoera gauzatu gabe eragindako efektuak dira. Intentsitate eremu txikietan eta denbora luzean suertatzen da. Barnean minbizia, gaixotasun inmuneak, aldaketa genetikoak, bihotz arritmiak eta kalte neurologikoak aurki daitezke. Aitzitik, ez dago honako efektuak existitzen diren egiaztatzen duen ikerketarik.

Ikerketa batzuk

Antenei buruz ikerketa asko egin dira; batzuetan ez da frogatu antenak kaltegarriak direnik, baina antenen erabilera eta gaitz konkretuen arteko erlazioak aurkitu dituzten ikerketak izan dira.

Interphone azterlana

Gizartean zabaldutako irrati maiztasunekiko kezkak funtsarik ote zuen aztertzeko, 2000. urtean hasitako azterketa izan zen Interphone azterlana, IARC agentziak (International Agency for Research on Cancer, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak) ikerketa oniritzita.

Nazioarteko kasu-kontrol multzo bati buruz azterketa gisa hasi zen Interphone. Telefono mugikorrek igortzen duten RF energia gehien xurgatzen duten mintzetan ager daitezkeen lau tumore motetan arreta jarriaz: garuneko tumoreak (glioma eta meningioma), entzumen nerbioa (neurinoma edo schwannoma) eta parotida guruina.

Helburua telefono mugikorraren erabilerak tumore hauek izatearen arriskua handitzen duenez zehaztea zen eta, zehazki, telefono mugikorrek igorritako RF energia minbizi-sortzaile izan zitekeenetz ikustea.

Lennart Hardell-en ikerketak

Lennart Hardell-ek onkologia eta minbiziaren epidemiologiako iraskaslea da Suediako Örebro Unibertsitateko Ospitalean. Hardell-ek egindako ikerketa gehienak pestizidek eta kutsatzaile organikoek minbizian izan ditzaketen eraginak aztertu dituzte. Azkeneko urteetan berak eta bere lankideek burmuin minbiziaren eta haririk gabeko telefonoen arteko erlazioa frogatzen saiatu dira. Lennart-ek eta bere lankideek 1995tik 2006ra arte haririk gabeko telefono eta beste irrati-frekuentzia erradiazioari buruzko 6 kasu-kontrol azterketa egin dituzte. Horietatik hiru burmuineko minbiziari buruz, bat listu-guruineko minbiziari buruz, bat barrabil-minbiziari buruz eta azkena Hodkin linfomari buruz.

Europako Kontseiluaren txostena (2011)

"Eremu elektromagnetikoen arriskuak eta beren efektuak naturan" izeneko txostena[5] Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak bideratu zuen 2011 urtean. Talde sozialistako Jean Huss eurodiputatuak aurkeztu zuen.

Europar biztanleria 2000. urtetik aurrera oso kezkaturik agertzen zen mugikorrek osasunean eduki ditzaketen arrisku potentzialekin. Eurobarometroaren aburuz europarren 48%-a kezkatuta edo oso kezkatuta dago mugikorrek osasunean duten eraginaz. Gainera %76-a estazio-baseekin kezkatuta agertzen da. Horrek herri-ekimen ugari sortu ditu Europan zehar, batez ere eskola, ospitale eta haurtzaindegi ondoan dauden antenen aurka.

Horri erantzuna emateko Europako Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak bi audientzia egin zituen adituekin. Bata 2010ko irailaren 17an eta bestea 2011-ko otsailak 25ean. Azkenik 2011ko maiatzaren 6an txosten bat jaulki zuen eremu magnetikoen arrisku potentzialei eta ingurumenean eraginei buruz. Txosten horretan gai honi buruzko ondorioak argitaratu zituzten, ordura arteko azterketa zientifikoak kontuan hartuz.

Sarrera

Uhin elektromagnetikoak gero eta ohikoagoak dira gizartean eta ikuspuntu ebolutibotik oso berriak direnez (azken 50 urteak) gizakian sor ditzaketen epe luzerako eraginak ezezagunak dira. Beraz, 1990-tik aurrera telefonia mugikorraren eta haririk gabeko komunikazioaren erabileraren gorakadaren eraginakjakiteko daude. Korronte elektriko oso ahulek giza fisiologian oso garrantzitsuak dira (adibidez, zelulen arteko komunikazioan), eta beraz, posible da eremu artifizialetan izandako esposizioak giza osasunean eragina izatea.

Eztabaidaren historia

Eremu elektrikoen eragina gizakian aspalditik ezagutu da. Lehen radarrak azaldu direnean adibidez (1930), Sobiet Batasuneko ekialdeko herrietan haien potentzia jaitsi behar izan zuten mikrouhin-sindromea ekiditeko. EBean eta AEBen diskusioa 1970/1980 tartean tentsio handiko lerroetan zentratu zen. 1979an Wertheimer eta Leeper-ek ikerketa epidemiologiko batean tentsio handiko lerroen eta umeen leuzemiaren erlazioa demostratu zuten. Erlazio hau 2001 urtean konfirmatu zuen International Agency for Research on Cancer erakundeak (IARC), 2B taldean sartuz (“Agian minbizi-sortzaile gizakientzat”). 1990.eko hamrkadan telefonia mugikorraren zabalkuntza egon da herrialde industrializatuetan eta 2000garren urtetik aurrera Afrika eta Amerika Latinoa ere batu dira. Teknologia hauek leku guztietatik sartu dira. Askotan ume txikiek ere beren inguruan dituzte.

Kezkaren hazkundea Europan

Europar biztanleria gero eta kezkatuago dago telefono mugikorrek osasunean izan dezaketen gaitzei buruz, eta are gehiago larrituta daude arrisku horiei buruz dagoen informazio gutxiarengatik. Honela Eurobarometroaren aburuz europarren %48a larrituta edo oso larrituta dago mugikorrek osasunean eragin dezaketen arazoez. Gainera europarren %76a estazio-baseek osasunean izan dezaketen eraginaz larrituta daude. Giza-alarma honi erantzunez ekintza eta erakunde ugari sortu dira Europan zehar. Erakunde horiek ikastetxe, haurtzaindegi eta ospitaleen inguruan mugikorretarako estazioak jartzearen aurka azaldu dira, eta eskoletako WIFI-a kentzea eskatzen dute. Europako Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak 2 audientzia egin zituen gaia aztertzeko, bata 2010ko irailaren 17an eta bestea 2011ko otsailaren 25ean. Lehenengoan Luxenburgoko medikuntza departamentuko Ralph Baden doktoreak modu orokorrean uhin elektromagnetikoen problematika azaldu zuen maiztasun handi eta baxuetan eta eremuen limiteak aztertuta. Bere emaitzetan oinarrituz adibide praktiko ugari eman zituen modu praktiko eta errazean eremu elektromagnetikoen esposizioak murrizteko etxe eta edifizioen barruan. Honekin problematika ugari konponduko zirelakoan: zefalea, insomnioa, eztula, depresioa etab.

Eraginak ingurugiroan: landare, intsektu eta animaliak

Dr. Ulrich Warnke, Saarbrückeneko Biologia Tekniko eta Bionikako Institutuko irakasleak argi eta garbi deskribatzen ditu landareetan maiztasun zehatz batzuek dituzten efektuak. Maiztasun eta esposizioaren arabera estres-erreakzio eta gaitz genikoak demostratzen dira esperimentu hauetan. Adibidez, Clermond-Ferrand Unibertsitatean (2007) argi eta garbi demostratu dituzte telefono mugikorraren mikrouhinen eragina landareen genetan, eta partikularki tomatean.

Badira beste ikerketa batzuk antzeko emaitzekin beste landarebatzuetan: babarrunak, zuhaitz hosto-ustelkorretan eta zuhaitz koniferoak. gaitzak detektatu dituzte irratiko TETRAko maiztasunetan eta telefono mugikorren maiztasunen eraginez.

Warnke doktoreak animalia eta intsektu ugariren sentikortasun magnetikoan eremu artifizialek izan ditzaketen arazoez ohartarazten digu. Zenbait Animaliak eremu magnetikoa denboran eta espazioan orientatzeko erabiltzen dute. Maiztasun txikiko uhinek eragin oso txarrak izan ditzakete hauetan. Adibidez hegazti migratzaileak, uxoak, arrain mota batzuk (marrazoak, baleak, arraiak) eta intsektu ugari (inurriak, tximeletak eta espezialki erleak) arazo hauek izan ditzakete. Azken urteotako baleen baratua eta erle kolonien galerak honekin erlazionaturik egon daitezke.

Elektrizitate-banaketako enpresek eta telefoniako operadoreek ukatzen dituzte ikerketetan demostratu diren efektu txar guztiak. Parisen 2011ko otsailaren 25ean egindako audientzian operadoreen ordezkari ofizialek eremu-atalase ofizialen defentsa egin zuten, horiek errespetatuta ondorio biologikorik ez dagoela bermatzen delakoan, ICNIRPko aditu batzuk (International Committee on Non-Ionisation Radiation Protection) joan ziren argumentu hori berresteko, baita Europar Kontseilu eta Munduko Osasun Erakundeko kide batzuk ere. Aldiz “Robin de Toits” gobernuz kanpoko erakundeko kideek berretsi zuten osasunerako txarra izan daitekeela, nahiz eta intentsitate baxuak erabili.

Kopenhagen-eko European Environment Agency-ren arabera prebentzio-printzipioa guztiz garrantzitsua da egon daitezkeen arazoak geldiarazteko. Hala nola, amiantoa, tabakoa eta berunaren gaitzak aztertzeko aurrez egindako ikerketa nahiko egin balira ekidin ahal izango ziren gertatutako giza-galteak. “Bioinitiative”-k egindako ikerketaren emaitza aski izan daiteke gobernuen ekimena pizteko prebentzio-neurriak hartzeko aldera.

Azkenik, medikuntzako espezialista batek Frantziako ehunka pazientekin egindako ikerketa ugariren ondoren SICEMF gaixotasunaren existentzia demostratu duela adierazi zuen (Intolerantzia-sintoma eremu elektromagnetikoekin).

Eremu elektromagnetikoen efektu biologikoak medikuntzan

Frogatua izan 20. mendearen hasieratik, frekuentzia jakin batzuetako eremu elektromagnetikoek medikuntzan lagundu dezakeela bai diagnosia eta baita tratamenduan ere. Gizakia bera elektromagnetikoa dela kontuan hartu beharrekoa da: Zelulek elkar komunikatzen dute korronteen bidez eta sortzen ditugun seinale elektriko garrantzitsuenak gure nerbio eta muskulu sistemak sortzen dituzte. Bihotzak emititzen dituen seinale elektrikoak begiratuz, elektrokardiogramaz, bere diagnosia egin dezakegu. Garuna aztertzeko ere elektroentzefalograma bat egin dezakegu garunari kalterik egin gabe.

Korronte elektriko eta eremu elektromagnetikoen erabilera terapeutikoak.

Frekuentzia txikietan erabilita eremu elektromagnetikoak medikuntzako tratamendu onuragarrietan erabiltzea lortu da ehunak eta hezurrak sendatzeko, hala nola, kanpo inpultso elektrikoak(desfibriladoreak) eta mikrokorronteak. Baina medikuntzan frekuentzia baxuek onurak ekarri dituzten bezala, ematen du radar-, telekomunikazio- eta mugikor-konpainiek erabiltzen dituzten frekuentzia altuek potentzialki kaltegarriak diren eragin biologikoak ekar ditzaketela landare, animalia eta gizakian.

Aurrerapen teknologikoa eta hazkunde ekonomikoa ingurumen eta osasun zaintzaren kontura

Egia da publikoaren antsietatearen eta mesfidantzen arrazoietako bat dela azkenaldian gertatutako osasun-krisiak (tabakoa, H1N1 gripea, amiantoa...) gertatu izana nazioarteko agentziak horren zaintza-lanetan jardun arren. Hain zuzen ere, Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordea orain ari da lanean produktuen arriskuak baloratzen dituzten nazioarteko agentzietan lan egiten duten zientifikoek ea interes-konfliktoak dituzten eta ea benetan independenteak diren jakiteko. Azpimarratzekoa da frekuentzien atalaseak instituzio politikoei proposatu zizkien ICNIRP gobernuz kanpoko erakundearen jatorria eta egitura oso argiak ez direla. Gainera frekuentzia altuekin irabaziak dituzten industriekin loturak dituen susmoak daude. Hala ere instituzio politikoek ICNRPren gomendioak onartu dituzte ondoko arrazoiengatik:

  • Teknologia berri hauek dakarten aurrerapena eta hedapen ekonomikoa ez geldiarazteko.
  • Politikoek tamalez oso inplikazio gutxi daukatelako oraindik teknologiak ingurumen eta osasunean eragiten duten kalteetan.

Hainbat ikerketa konparatibok iradokitzen dute korrelazio handia dagoela frekuentzia altuen arriskuak aztertzen dituzten erakundeen finantzaketaren jatorrien eta frekuentzia altuko aparatuen industriaren artean, eta hau onartezina da. Independenteak izan behar dira adituak ebaluatzen dituzten agentziak adituen balantza orekatua egoteko eta ezin da gertatu kritikoak diren adituak proiektuetatik botatzea edo finantziazio gabe geratzea. Bern unibertsitatean(Suedia) 2006an egindako ikerketa batek erakutsi zuen industriak finantzatutako ikerketen %33-ak esaten zuela eremu elektromagnetikoek bazutela eragina gure gorputzean, aldi berean diru publikoz finantzatutako ikerketetan zifra %80-raino igotzen zen.

Eragin biologiko eta atalase-balioen arteko gatazka

Argi dago gizartearen elektrizitate, mugikor eta telekomunikazioen behar handia parametro ekonomiko garbiak direla, beraz burtsa akzio eta irabazi handien iturria. Ondorioz erregulazio eta atalase gogorragoak ez dira ongi etorriak enpresen munduan. Baina, frekuentzia oso altuetan eremu elektromagnetikoek bizidunetan kaltegarriak izan daitezkeen eragin termikoak dituzte. Mugikorren ordezkariek atalase batzuk defenditzen ibili dira azken urteetan, teorikoki bizidunetan sortzen diren arazo termiko hauek ekiditen dituztenak: 100 mikrotesla frekuentzia baxu eta oso baxuentzat eta 41/42 volt/metro mugikorren frekuentzia altuentzat. Hala ere ez dago garbi atalase hauen barruan dauden eremuek epe luzera eraginik ote duten gugan. Beraz orain defendatzen diren atalaseak bakarrik efektu termikoak ezeztatzen dituzte eta epe laburrean. Epe luzerako kalte biologikoak ez dira kontua hartzen, eta ordezkariek beti ukatzen dituzte. Ukapen horien funtsa dira eragin biologikoak ez direla beti kaltegarriak gizakian, eta eraginik ez dela aurkitu publikazio zientifiko askotan. Ordezkarien argudioak honela laburtu daitezke:

  • ICNIRP-k gomendatutako atalaseak osasun segurtasuna bermatzen dute.
  • Mugikor erabiltzaile gazteak ez dira helduak baina sentikorragoak.
  • Ez dago eragin biologikorik efektu termikoez gain.
  • Eragin biologiko kaltegarririk baldin badago, ez dago zientifikoki frogatua.

Ikerketak eta argudioak: gobernuz kanpoko erakundeak, zientzialari taldeak, Europar Ingurumen Agentzia, eta Europar Parlamentua

Ikerketa zientifiko serioek frogatu zuten 30. hamarkadan efektu biologiko patologikoak existitzen zirela irrati frekuentziekin eta radarren mikrouhinekin. Esan beharrekoa da ere 70. hamarkadaren amaieran elektrizitateko transmisio-lerroek eta ordenagailu-pantailek sortzen zituzten eremu elektromagnetikoak aztertu zituztela eta Munduko Osasun Erakundeko zatia den Kantzerraren Ikerkuntzarako Nazioarteko Erakundeak (IARC) gizakiarentzat “ziurrenik kantzerigenoa” bezala sailkatu zituen 2001ean.

Esan daiteke eremuek eragin biologiko positiboak badituzte medikuntzan(elektroterapiak), eragin kaltegarriak egon daitezkeela kontuan hartu behar dela ere.

Eragin negatiboen ikerketa zientifiko batzuen emaitzak fauna eta floran kezkagarriak dira. Gainera gizakian dituen eragin biologiko patogenoak ez dira edonola baztertzekoak.

Egin diren ikerketen kopurua handia da. 2007an Bioinitiative proiektuak 2000 ikerketa analizatu zituen eta gehiago azaltzen dira 2010ean Ramazzini Institutuak (Italiako kantzerraren eta ingurumeneko gaixotasunen ikerketa eta kontrolerako institutu nazionala) ateratako monografia batean.

Maila altuko zientzialari askoren artean ICES (International Commission for Electromagnetic Safety) izeneko talde bat sortu zuten, eta segurtasunerako estandar askoz zorrotzagoak hartzeko proposamenak egin zuten zituzten 2006an eta 2008an. Zientzialariek hiru multzotan banatzen dituzte eragin biologiko edo ez-termikoak:

  • Metabolismoarekin, loarekin eta elektrokardiogramekin zerikusirik duten eragin biologikoak.
  • Animalietan edo zeluletan egindako esperimentuak.
  • Mugikorren erabilera luzeak edo tentsio altuko linea ondoan bizitzeak eragiten dituztenak.

Eragin biologikoa, ehun edo zelula batek kanpo-estimuluen eraginez daukan aldaketa fisiologiko, biokimiko edo portaeran aldaketa da. Horrek esan nahi du eragin biologikoak ez duela beti osasuna kaltetu behar, zelularen erantzuna normala izan daiteke estimuluen aurrean. Eragin biologiko patologikoa ordea, organismoaren funtzionamenduan gailendu eta sintoma edo patologia larri edo ez larriak sor ditzakeena da. Gero eta handiagoa den ikerketa zientifiko kopuru handi batek frogatu du eragin biologikoak existitzen direla.

Burutu diren ikerketa guztiak laburbiltzea zaila da, baina Bioinitiative proiektuak 2000 bat klasifikatu zituen eta ikusi zen intzidentzia behar baino handiagoa jasotzen zela zenbait gaitzetan: burmuin tumore, neuroma akustiko, nerbio sistema eta burmuinaren funtzio-akatsak, genetan efektuak, zelulen estres-proteinak, eta sistema immunea.

REFLEX programa (Komisio Europarrak finantzatua eta 12 europar ikerket-taldek sortua) eremu espezifikoagoan egindako ikerketa handi bat izan zen, uhinen genotoxikotasuna aztertu zuena. Ondorioak izan ziren uhinek kromosoma ezabaketa eta DNA molekulen apurketa sortzen dituztela, baita estres-proteinen sintesia erruz zabaldu eta geneen espresioak aldatzen dituela zelula mota askotan.

Interphone ikerketari dagokionez, orain arte egin den ikerketa handiena mugikor erabiltzaile eta glioma, meningioma, neuroma akustikoa eta glandula parotidako tumoretan, 10 urteko ikerketen ondoren ezadostasun asko egon ziren kideen artean (13 estatuko 16 talde) eta 2010ean emaitzak erakustean ez zen ondo frogatuta geratu arriskurik ez zegoenik. Azken esperimentuek erakutsi zuten erabilera intentsiboak glioma (%40 eta %96 mugikorra alde bakarrean erabilita) eta meningioma (%15 eta %45 alde bakarrean erabilita) arriskua asko handitzen zuela. Gainera estudio guztia helduekin egin da, jakinda gazteak direla mugikorra gehien erabiltzen dutenak eta beren erradiazio-absortzioa askoz handiagoa dela helduenarekin konparatuta, asko espekulatu daiteke belaunaldi gazteei gerta litzaiekeenari buruz.

Momentu honetan, mugikorren erabileraren analisia 21. mendeko hasieratik hona egin dela ikusita, azpimarratzekoa da 10 urte ez direla nahikoa erabileraren ondorioak ondo ikusteko. Hain zuzen ere, erradiaktibitateak burmuineko minbizia sortzen duela frogatuta dago baina 10etik 20 urte egon zaitezke erradiakziopean eraginik nabaritu gabe.

Jean Huss-ek (txostena aurkeztu zuenak) gogorarazten du arreta finkatuta dagoela mugikorretan baina eremu elektromagnetikoko iturri askoz gehiago ditugula guru gizartean. Bai eraikin barruan gaudenean baita eraikinetatik kanpo gaudenean ere, frekuentzia elektromagnetiko barietate handia jasaten ari gara etengabe. Eta hori ez da gauza bakarra, mugikorren industriako azpiegiturak garatzeko modua bilatzen ari da 4G generazio berria zabaltzeko.

Israelen, azpiegitura berriak sartzeari uko egin diote eta irradiazioen segurtasuna egiaztatu arte itxoin egingo dute. Europar populazioaren kezka handia antenen kokapena ere bada. Suedian eta Alemanian egindako ikerketa batzuek demostratu zuten antenak gertu dituzten abere-etxaldeetan abereek osasun-arazo handiak zituztela, besteak beste, ugalkortasun arazoak, deformazioak eta kataratak. Azterketa epidemiologiko batzuek ere gaixotasun-sintomak aurkitu zituzten antenen ondoan kokatutako herri edo auzoetan. Azken azterketa hauek Frantzia, Alemania, Suitza, eta Austrian egin ziren. Azterketa epidemiologiko hauen arabera, antenen potentzia igotzean pertsonen artean igotzen ziren sintomak: lo arazoak, buruko minak, odol-presio arazoak, larru-arazoak, alergiak eta zorabioak. Alemanian 2011an egin den ikerketa batek berrindartu du argudio hau, nahiz eta 60 pertsona bakarrik analizatu. Rimbach-en (Bavaria) antena zerbitzu berri bat jarri zen 2004 urtarrilean, 2004 ekainean, 2005 urtarrila eta 2005 ekainean. Urte eta erdiko ikerketa honetan zientzialariek garbi ikusi ahal izan dute estresarekin erlazionatutako edo beste motatako hormonak gernuan. Emaitzek esaten dute adrenalina eta noradrenalina igo eta dopamina eta feniletililamina jaisten direla, estres-egoera handituz. Feniletililaminaren igoera umeen arreta falta eta hiperaktibitatearekin lotu dute zientifikoek, Alemanian asko igo ziren sintomak 1990-2004 tartean.

Honi guztiari gehitu behar zaio pertsona batzuk sentiberagoak direla eremu elektrikoen aurrean eta kontuan hartzeko elementu bakarra ez dela eremuen iturrira dagoen distantzia bakarrik. Esposizio-denbora, zenbait elementu kimikoren aurreko esposizioa eta gizak-ehunetan dauden zenbat metal astun ere kontuan hartu behar dira.

Honekin lotuta, Lloyd-en informearen ondoren, konpainia aseguratzaileak eremu elektromagnetikoa aseguratzen hasi ziren erantzukizun zibilen poliza gisa, amianto eta genetikoki eraldatutako organismoekin batera. Hau jakitea ere ez da oso lasaigarria.

Txostenaren aurkezleak jakin nahiko luke ea ez den egokiagoa eta berritzaileagoa haririk gabeko komunikazio berriak garatzea. Sistema hauek, Estatu Batuetan eta Japonian garatzen ari dira argi ikusgarri eta infragorria erabiliz.

Ondorioak

Eremu elektromagnetikoen eragin kaltegarriak oraindik ez dira ondo argitu eta zalantza zientifiko asko dago airean. Hala ere, gizartearen zati handi batean antsietatea eta beldurra ikus daiteke eta eskaera asko daude maila altuko zientifiko, doktore eta kezkatutako elkarteen partetik.

Prebentzioaren printzipioa eta inguru osasuntsua izatearen eskubidea, batez ere umeentzat, garapen ekonomiko, sozial eta teknologikoaren oinarri izan behar dira. Horregatik Parlamentarien Asanbladak erabaki du zenbaitetan ingurumenarekin zerikusia duten arriskuen aurrean prebentzioa hobetzea.

Orain arteko ikerketa zientifikoak ikusita eta Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordearen inguruan antolatutako aditu taldearen iritziak entzunda badago eremu elektromagnetikoek faunan, floran eta gizakian dituzten eragin kaltegarririk existitzen direla baieztatzeko nahikoa froga, eta arrisku hauen aurrean erreakzionatu eta babesa lortzea beharrezkoa da.

Arrisku hauek ikusita Europar Parlamentua 1999 eta 2009 artean arreta igo du eta akzio prebentiboak antolatu ditu, hala nola, langileentzako diren atalase eta publikoak diren atalaseak jaitsi ditu eta arriskuen ikerkuntza alorraren independentzia berreskuratzen saiatu da.

Azkenaldian, Europar Ingurumen Agentziak (EIA) 2007ko Irailean eta 2009ko Irailean ateratako analisi eta arrisku abisuak onartu egin ditu. EIA-k dioenez, badago nahiko froga zientifiko eremu elektromagnetikoen eragin kaltegarriei buruz arreta printzipioa aplikatzeko eta premiazko neurri efektiboak hartzeko.

Erreferentziak

  1. Organización Mundial de la Salud, Mag. Ing. Víctor Ruiz Ornetta, "Osasuna eta telefonia mugikorra"ren ikerketa peruarra (gaztelaniatik itzulita)
  2. Comisión Europea, "Health and electromagnetic fields"
  3. Cátedra COITT de la Escuela Universitaria de Ingeniería Técnica de Telecomunicación, Universidad Complutense de Madrid: artikuluen bilduma (gaztelaniaz)
  4. El Mundo, 12 de junio de 2006: "El Supremo rechaza las tesis ecologistas y respalda el despliegue de antenas móviles (Espainako egunkaria)"
  5. The potential dangers of electromagnetic fields and their effect on the environment Jean Huss, Luxenburgo, Talde sozialista, Europako Kontseilua: Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordea

Bibliografia

  • The Nontoxic Home & Office, Debra Lynn Dadd, Tarcher Inc. (1992).
  • Guía Metodológica para Evaluación del Impacto Ambiental - 3ª edición. Vicente Conesa Fernández-Vitora, Mundi-Prensa (1997).
  • “Transporte de la Energía Eléctrica, José Luis Tora Galván, Universidad Pontificia Comillas (1997).
  • Electricidad y Radiación, Organización Internacional del Trabajo (OIT). Boletín número 69.
  • Resolución Nº 77/ 98, Ministerio de Economía República Argentina. Secretaría de Energía (1998).

Ikus, gainera

Erradiazio elektromagnetiko

Kanpo loturak

Uhin elektromagnetikoek eragindako kalteei buruz ARGIAn

www.donostia.org/info/ciudadano