1958ko Kontxako Bandera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''1958ko Kontxako Bandera''' (Banderaren 63. ekitaldia, garai hartan 56. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta irailaren ...
(Ez dago alderik)

15:07, 30 apirila 2013ko berrikusketa

1958ko Kontxako Bandera (Banderaren 63. ekitaldia, garai hartan 56. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, eta Sestaoko Oriok bere 18. Kontxako Bandera eskuratu zuen, hamarkadako bosgarrena. Gainera bi egunetako errekorra ezarri zuen, 41:39:3/5 ezarriaz, 1978 arte gaindituko ez zena.

Orio faboritoa bazen ere San Juanek asko estutu zuen. Horrela, lehen jardunaldian oriotarrek bost segundu atera zieten eta bigarrenean San Juan segundu bakarraz nagusitu zen.

Aipatzeko datu pare bat, pasaitarrek hiru ontzi aurkeztu zituztela (sanjuandarrak bi), eta bestalde Donostiako Esperanza taldearen azken Kontxako estropada izan zela.

Partehartzaileak

Talde partehartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Esperanza
Euskal Herria Iberia
Euskal Herria Luzuriaga (Pasai Antxo)
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria Yola (San Juan)
?
?
?
?
?
?
Inazio Sarasua
Antonio Korta "Pintxan"
Andoni Arraiz
Ramon Arreseigor "Trabuko"
Jose Angel Lujanbio
Juan Mariscal

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 20:52:3/5 20:47:0/5 41:39:3/5 (R)
-
2 San Juan 20:57:1/5 20:46:0/5 41:43:1/5 + 0:03:3/5
3 Esperanza 21:30:3/5 21:27:2/5 42:58:0/5 + 1:18:2/5
4 Iberia 21:35:4/5 21:49:0/5 43:24:4/5 + 1:45:1/5
5 Yola 22:07:2/5 21:58:4/5 44:06:1/5 + 2:26:3/5
6 Luzuriaga 22:01:0/5 22:13:3/5 44:14:3/5 + 3:35:0/5
  • (R) Errekor berria.

Tripulazio irabazlea

  • Emen Gatoxti
    • Patroia: Inazio Sarasua
    • Arraunlariak: Alejandro Oliden, Antonio Oliden, Julian Pikabea, Joakin Fresnedo, Inazio Urdangarin, Patxi Urdangarin, Antonio Mujika, Tiburzio Etxeberria, Inazio Zinkunegi, Juan Lizarralde "Altxerri", Antonio Manterola, Juan Ikutxa eta Bautista Oliden.


Ikus, gainera