Eneko Arista: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 16 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q291877 orrian
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:EnekoAritzaren estatua.JPG|thumb|right|thumb|250px|[[Iruñea]]n Eneko Aritzaren omenezko eraikitako estatua.]][[Fitxategi:Íñigo Arista de Pamplona 01.jpg|thumb|right|250px|[[Madril]]en eraikitakoa [[XVIII. mendea]]n]]
[[Fitxategi:EnekoAritzaren estatua.JPG|thumb|right|thumb|250px|[[Iruñea]]n Eneko Aritzaren omenezko eraikitako estatua.]][[Fitxategi:Íñigo Arista de Pamplona 01.jpg|thumb|right|250px|[[Madril]]en eraikitakoa [[XVIII. mendea]]n]]
'''Eneko Aritza''' ([[770]] inguru - [[852]] inguru) [[Nafarroa]]ko erregeen dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez errege eta ez [[Nafarroa]]ko deitu (ezta [[Iruñe]]ko ere). [[Karolingiar leinua|Karolingiar inperioaren]] aurka aurkeztu ziren jauntxoen artean buruzagi zen. [[Kordobako emirerria|Kordobako emirren]] menpeko nahiago izatea erabaki zuen eta berari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean [[Tutera]]ko [[Banu Qasi]] familiarekin egin zuen.
'''Eneko Aritza''' ([[770]] inguru - [[852]] inguru) [[Nafarroa]]ko erregeen dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez errege eta ez [[Nafarroa]]ko deitu (ezta [[Iruñe]]ko ere). [[Karolingiar leinua|Karolingiar inperioaren]] aurka aurkeztu ziren jauntxoen artean buruzagi zen. [[Kordobako emirerria|Kordobako emirren]] menpeko nahiago izatea erabaki zuen eta berari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean [[Tutera]]ko [[Banu Qasi]] familiarekin egin zuen. Kulturismoa egiten zuen, oso indartsua zen.


== Historia ==
== Historia ==

11:00, 17 maiatza 2013ko berrikusketa

Iruñean Eneko Aritzaren omenezko eraikitako estatua.
Madrilen eraikitakoa XVIII. mendean

Eneko Aritza (770 inguru - 852 inguru) Nafarroako erregeen dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez errege eta ez Nafarroako deitu (ezta Iruñeko ere). Karolingiar inperioaren aurka aurkeztu ziren jauntxoen artean buruzagi zen. Kordobako emirren menpeko nahiago izatea erabaki zuen eta berari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean Tuterako Banu Qasi familiarekin egin zuen. Kulturismoa egiten zuen, oso indartsua zen.

Historia

Eneko Aritza 770. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera 852an hil zen. Eneko Eneko Ximenez izeneko Pirinioetako buruzagi baten semea zen, Aritza izeneko familiakoa, IX - X. m. bizi izan zena. Euskal Herriko errege dinastia izango zenaren sortzailea, Aritzaren inguruan sortu baitzen Iruñeko erret dinastia, Iñigotarrak izenez ere ezaguna.

824an, Pipino I.a errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak armada bidali zuten Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko mendietan, Eneko Aritza eta bere suhiak frankoen armadari gailendu zitzaizkien. Eblo eta Aznar Galindez I.a kondeak preso hartu zituzten. Baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta Iruñeko Erresuma sortu zuten (824). Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, Tuterako Banu Qasi godo musulmanekin eta Gartzea "Gaiztoa" Aragoiko kondearekin bereziki. Lau seme alaba izan zituen: Asona, Musa Ibn Musa Ibn Fortunekin ezkondu zena; Galindo; Ona, Gartzea Gaiztoarekin ezkondua; eta Gartzea Eneko Iruñeko hurrengo errege izango zena. Halaber, Arabako Bela eta Belasko familiekin eta frankoen menpe bizi ziren Pirinioez bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen.

Garai hartan Iruñea zenez baskoien hiri nagusia, Eneko Aritzak bertan kokatu zuen bere gortea. Iruñea leku estrategikoa bilakatzearekin batera frankoen eta arabiarren jomuga ere bihurtu zen. Eneko Aritzak ez zuen euskaldun guztiak aginte bakar batera ekartzea lortu, baina, baskoi-euskaldunak bizi ziren lurraldetara zabaldu zituen bere ekintza armatuak. Arabako lurraldeek etengabe jasaten zuten Asturias aldeko godoen, Kasio familiaren eta Zaragozako musulmanen erasoei aurre egin eta Iparraldetik zetozen frankoei eutsi egin zien.

842an, Kordobako Abd ar-Raman II.a emirrak eraso egitea agindu zuen Qasitarren kontra, bere aurka altxa zirelako. Musa ibn Musa ibn Fortun qasitarrak laguntza eskatu zion anaiorde eta aitaginarreba zuen Eneko Aritzari eta biek bat eginda egin zieten aurre arabiarrei. Arabiarrak Iruñeko lurretatik eragoztea lortu zuten, baina, hurrengo urtean (843) sartu ziren haien tropak hiriburuan. Eneko Aritza zauritu egin zuten bataila horretan eta bere semea Fortun Enekones batailan hil zuten. Hala ere, bakea egin ondoren arabiarrek onartu egin zizkioten errege euskaldunari bere lurrak.

Bien bitartean Europan Verdungo banaketa egin zen (843) eta 850ean, berriz, Eneko Aritza Iruñeko erregeak eta Karlos Burusoila Frantzia eta Akitaniako erregeak Bake-Ituna egin zuten. Eneko Aritzaren garaian errotu ziren Nafarroako lurretan monasterioak, Leirekoa bereziki. Bere semea Gartzea Eneko (852 - 870) izan zen Iruñeko erresuman ondorengo erregea.

Ezkontza eta seme-alabak

Enekok Oneka Belaskez, Belasko 816an hildako Iruñeko Jaunaren alaba, ezkondu zuen. Lau seme-alaba izan zituzten: