Zazpi ibai sakratuak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 10 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3478959 orrian
23. lerroa: 23. lerroa:


[[Kategoria:Hinduismoa]]
[[Kategoria:Hinduismoa]]
[[Kategoria:India]]
[[Kategoria:Indiako ibaiak]]

17:15, 19 maiatza 2013ko berrikusketa

Rig-vedaren garaiko balizko geografia bat. Gandharako hilobien kultura edo Swat kulturaren eta H hilerria kulturaren hedapena, Rig-vedan aipatutako kultura vediko izateko hautagaiak direnak.

Hinduismoaren testuinguruan, saptu sindhu edo zazpi ibai sakratuak, Indiako ibai guztien artean sakratuenatzat hartuak diren zazpi ibai dira, eta horien iturrietara edo ibilguaren tokiren batzuetara erromesaldiak egiten dira.

  • सप्त सिंधु devanagariz
  • sapta sindhu sanskritoaren transliterazio sisteman (AITS)
  • Etimologia: "zazpi ibai", saptak zazpi eta sindhuk ibaia esan nahi dutelarik.

Antzinako Rig-veda testuak sarri aipatzen ditu "zazpi ibaiak", identifikatzen zailak diren ibai garrantzitsu batzuk osatutako talde bat. Itxuraz, zazpi zenbakia garrantzitsuagoa da ibai horien izena baino; Saptarshiekin (zazpi jakintsu iragarleak), zazpi itsasoekin edo zazpi klimekin alderatu. Rig-veda 7.36.6ren arabera, zazpigarren ibaia Sarasvati ibaia da, honen ama Sindhu jainkosa delarik.

Avestako Hapta henduak zazpi ibai vedikoekin alderatzen ohi dira. Vendidad 1.18an Ahura Mazdak sortutako hamabosgarren eta hamaseigarren lurraldeak bezala deskribatzen dira.

Gaur egun, Indian sakratutzat hartzen diren zazpi ibaiak honakoak dira:

Urak paper purifikatzaile bat du hinduismoan, eta sarri, ibaien ertzak eskailerekin, harmailekin edo bankadiekin egokituak egoten ohi dira (ghat bezala ezagutuak) abluzioak eta urperaketak egiteko, purifikazio prozesu horren zati direnak.