Pedro Axular: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Pedro Agerre''' edo '''Axular''' ([Urdazubi], [1556]]- [Sara], [[1644]]) euskal idazle eta apaiza zen. Goitizena bere jaiotzezko ''Axular'' baserritik datorkio.
'''Pedro Agerre''' edo '''Axular''' ([[Urdazubi]], [[1556]]- [[Sara]], [[1644]]) euskal idazle eta apaiza zen. Goitizena bere jaiotzezko ''Axular'' baserritik datorkio.

Jaiotzez nafarra, [[Lapurdi]]ko mugan dagoen [[Urdazubi]]koa zen. Herri honek [[Zugarramurdi]], [[Ainhoa]] eta [[Sara]]rekin batera Xareta izeneko eskualde naturala osatzen du. Ikasketak [[Salamanka]]ko unibertsitatean egin eta apaiztu ondoren, [[Donibane-Lohizune]]ra jo zuen Axularrek, [[1600]]ean Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta hantxe iraun zuen berrogei urte baino gehiago heriotzera arte.
Jaiotzez nafarra, [[Lapurdi]]ko mugan dagoen [[Urdazubi]]koa zen. Herri honek [[Zugarramurdi]], [[Ainhoa]] eta [[Sara]]rekin batera Xareta izeneko eskualde naturala osatzen du. Ikasketak [[Salamanka]]ko unibertsitatean egin eta apaiztu ondoren, [[Donibane Lohitzun]]era jo zuen Axularrek, [[1600]]ean Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta hantxe iraun zuen berrogei urte baino gehiago heriotzera arte.

Idazle aberatsa, sermolari ugaria eta hiztun oparoa zen Axular. Horregaitik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Bere esku trebeak ordura arte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilotsu samarrak gustatzen zaizkio batzuetan, laburrak eta trinkoak besteetan. Baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.

13:15, 15 otsaila 2006ko berrikusketa

Pedro Agerre edo Axular (Urdazubi, 1556- Sara, 1644) euskal idazle eta apaiza zen. Goitizena bere jaiotzezko Axular baserritik datorkio.

Jaiotzez nafarra, Lapurdiko mugan dagoen Urdazubikoa zen. Herri honek Zugarramurdi, Ainhoa eta Sararekin batera Xareta izeneko eskualde naturala osatzen du. Ikasketak Salamankako unibertsitatean egin eta apaiztu ondoren, Donibane Lohitzunera jo zuen Axularrek, 1600ean Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta hantxe iraun zuen berrogei urte baino gehiago heriotzera arte.

Idazle aberatsa, sermolari ugaria eta hiztun oparoa zen Axular. Horregaitik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Bere esku trebeak ordura arte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilotsu samarrak gustatzen zaizkio batzuetan, laburrak eta trinkoak besteetan. Baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.

Gero (1643) bere liburu mardula, bera hil baino urtebete lehenago publikatu zuen, eta bertan, ederki erakusten dio kristauari zein arriskutsua izan daitekeen arimari dagozkion zereginei berehala ez atxikitzea,erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea. Bere ideiak hobeto adierazteko, adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.

Axular eta bere taldeko lagunek urratutako bideari jarraituz, beste elizgizon batzuek ere landu zuten mende horretan lapurtera: K. Harizmendi, B. Gazteluzar eta S. Pouvreauk, adibidez. Dena den, badugu lapurtarra ez den idazle sekular aipagarri bat ere; Arnaut edo Allande Ohenarte.