Betti Betelu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t 109.222.37.193 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t "Betti Betelu" babestu da: Produkzioaren aurkakoa den edizio gerra ([Aldatu=Erregistratu gabeko erabiltzaileak blokeatu] (iraungipen-data: 13:57, 7 iraila 2013 (UTC)) [Mugitu=Erregistratu gabeko erabiltzaileak blokeatu] (iraungipen-data: 13:57, 7 irai
(Ez dago alderik)

14:57, 7 ekaina 2013ko berrikusketa

Pierre «Betti» Betelu Dagerre (Arrangoitze, Lapurdi, 1924ko maiatzaren 14a - Biarritz, Lapurdi, 1990eko otsaila) euskal dantzen irakaslea izan zen.

Bizitza

Arrangoitzeko Hehailia etxean sortu zen, zazpi anaia-arrebetan bigarrena. Betelutarrek jatorria Latasako Mandategia baserrian zuten, eta Nafarroatik Lapurdira igaro ziren. Aita Jean Baptiste Betelu zuen, Ahetzeko Urdinaenia etxeko familiakoa; eta ama, Maiana Dagerre, Arbonan sortua.

1946. urtean, Betti Betelu Valentina Viana (Bitta deitua) miarriztarrarekin ezkondu zen. Bitta sortzez Bribieskaren ondokoa bazen ere, 1936ko gerlan, gaztea zelarik, Miarritzera etorria zen. Sei seme-alaba eduki zituzten: Mikel, Gérard, Maite, Txomin, Serge eta Valèrie.

Lanbidez, hasieran, okina izan zen, eta gero arropak saltzen aritu zen Baionako Pilori plazan zen Maison Roger etxearentzat. Horretarako etxez etxe ibiltzen zen. Ondotik, bere kontura ezarri zen gauza bera egiten. Zaletasunez, gazte urteetan Betti pilotari aritu zen.

1944an, hogei urte zituela, Oldarra taldean sartu eta hor euskal dantzak sakon ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuen. Aipatu taldean bederatzi urtez dantzari aritu ondoren, taldea utzi eta Miarritzen Bi Harri dantza taldea eratu zuen. Talde horretan 1960. urte arte aritu zen buru-belarri. Gero, dantzarik gabeko bederatzi urteko aldia hartu zuen. 1969an Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak dei egin zion hil berria zen Peio Colombet elkarteko lehendakariaren omenezko ekitaldi bat presta zezan, eta elkarte horretan jarraitu zuen dantza-maisu gisa 1990. urte arte, hau da, Heriok gure artetik eraman zuen arte.

Miarritzen hil zen, bihotzekoak jota, San Martin trinketean, pilota partida bat ikusten ari zela. Hil zelarik hirurogeita sei urte zituen. Arrangoitzeko hilerrian ehortzi zuten. Elizatik ateratzean hilkutxa pilota-plazako erdi aldean ezarri zuten eta dantzarako urratsak ematen ari zen Beteluren grabazio bat jarri, segidan, senideek eta ehorzketara hurbildutakoek hilkutxaren inguruan zenbait dantza-jauzi egin zituzten, haren urratsei jarraikiz.

Erreferentziak