Tirso de Molina: berrikuspenen arteko aldeak
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
== Biografia == |
== Biografia == |
||
Alcala de Henaresko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1601ean Mesedeetako |
Alcala de Henaresko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1601ean [[Mesedeetako Ordena]]ko [[fraide]] egin zen. Ordenako kronikari izendatu zuten 1632an, eta haren historia idatzi zuen 1637an. Ospe handia izan zuen, halaber, [[teologia|teologo]] gisa. |
||
1616an Ameriketako [[Hispaniola]] uhartera bidali zuten, eta 1618an [[Toledo]]n finkatu zen eta geroxeago Madrilen. 1621ean idatzi zuen ''Los Cigarrales de Toledo'' (1621, "Toledoko lorategiak"), [[bertso]], kontakizun eta antzerki-obra txikien bilduma, eta Trujilloko eta Toledoko komentuetan bizi izan zen ondoren. |

10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
Bost partetan argitaratu zituen antzerki-lanak, 1627tik 1636ra bitartean. Bi tragedia daude bere lan ospetsuenen artean: ''El burlador de Sevilla y convidado de piedra'' (1625, "Sevillako engainatzailea eta harrizko gonbidatua"; obra horretan agertzen da aurrenekoz antzerkian [[Don Juan]] pertsonaia) eta ''El Condenado por desconfiado'' (1635, "Fio ez zelako kondenatua"). Bi obra horiez gainera, ospe handiko beste obra batzuk ere aurkeztu zituen: ''El vergonzoso en palacio'' (1611, "Lotsatia jauregian"), ''La venganza de Tamar'' (1634, "Tamarren mendekua"), ''Don Gil de las calzas verdes'' (1635, "Don Gil galtza berdeduna"), ''La prudencia en la mujer'' (1635, "Emakumearen zuhurtzia"), ''Los Amantes de Teruel'' (1635, "Teruelgo maitaleak"). |

== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
||
{{ lur | data=2011/12/26}} |
{{ lur | data=2011/12/26}} |
17:41, 6 uztaila 2013ko berrikusketa
Tirso de Molina, jaiotza-izenez Gabriel Téllez (Madril, Espainia, 1579ko martxoaren 24a - Almazan, Soria, Espainia, 1648ko martxoaren 12a) espainiar antzerki-idazlea izan zen. Lope de Vegaren jarraitzaile handiena izan zen.
Biografia
Alcala de Henaresko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1601ean Mesedeetako Ordenako fraide egin zen. Ordenako kronikari izendatu zuten 1632an, eta haren historia idatzi zuen 1637an. Ospe handia izan zuen, halaber, teologo gisa.
1616an Ameriketako Hispaniola uhartera bidali zuten, eta 1618an Toledon finkatu zen eta geroxeago Madrilen. 1621ean idatzi zuen Los Cigarrales de Toledo (1621, "Toledoko lorategiak"), bertso, kontakizun eta antzerki-obra txikien bilduma, eta Trujilloko eta Toledoko komentuetan bizi izan zen ondoren.
Hirurehun antzerki-obratik gora idatzi zituen (laurogei inguru ezagutzen dira), tragediak, komediak, Biblian eta historian oinarrituriko lanak eta erlijio-dramak (auto sacramental deituak). Lope de Vegaren modura, ez zituen antzerki klasikoaren arauak errespetatu, eta zorroztasun berezia zuen pertsonaien psikologia aurkezterakoan.
Bost partetan argitaratu zituen antzerki-lanak, 1627tik 1636ra bitartean. Bi tragedia daude bere lan ospetsuenen artean: El burlador de Sevilla y convidado de piedra (1625, "Sevillako engainatzailea eta harrizko gonbidatua"; obra horretan agertzen da aurrenekoz antzerkian Don Juan pertsonaia) eta El Condenado por desconfiado (1635, "Fio ez zelako kondenatua"). Bi obra horiez gainera, ospe handiko beste obra batzuk ere aurkeztu zituen: El vergonzoso en palacio (1611, "Lotsatia jauregian"), La venganza de Tamar (1634, "Tamarren mendekua"), Don Gil de las calzas verdes (1635, "Don Gil galtza berdeduna"), La prudencia en la mujer (1635, "Emakumearen zuhurtzia"), Los Amantes de Teruel (1635, "Teruelgo maitaleak").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.