Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko lotura lekualdatzenaurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q33438 orrian
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q33438 orrian
15. lerroa: 15. lerroa:
[[Kategoria:Nazioarteko erakundeak]]
[[Kategoria:Nazioarteko erakundeak]]
[[Kategoria:Nomenklatura kimikoa]]
[[Kategoria:Nomenklatura kimikoa]]

[[no:IUPAC]]
[[simple:International Union of Pure and Applied Chemistry]]

09:08, 8 abuztua 2013ko berrikusketa

Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna (International Union of Pure and Applied Chemistry), IUPAC, kimikaren aurrerapenerako erakunde bat da, gobernuz kanpokoa. Nazioarteko federazio bat da, estatuetako erakundeak biltzen dituena. Konposatu kimikoak izendatzeko estandarrak emateko nazioartean onartutako erakundea da. Horretarako, Nomenklatura eta Sinboloetarako Dibisioarteko Batzorde bat dauka. Zientziarako Nazioarteko Kontseiluaren (International Council for Science, ICSU) kidea da.

IUPACen nazioarteko egoitza nagusia Zürichen dago, Suitzan. Administrazio-egoitza Research Triangle Parken dago, Ipar Karolinan (Estatu Batuak).

IUPAC 1918an sortu zen, eta kimikaren aurrerapenerako Kimika Aplikatuaren Nazioarteko Kongresuaren ondorengoa izan zen. IUPACen kideak estatuetako kimika-elkarteak, edo estatuetako zientzia-elkarteak, edo kimikariak ordezkatzen dituzten bestelako erakundeak dira.

IUPAC, denbora askoan, munduko agintaritza nagusitzat hartu izan da nomenklatura kimikoari buruz, terminologiari buruz, neurketarako metodo estandarizatuei buruz, masa atomikoei buruz eta beste datu batuei buruz. Gerra Hotzaren garaian, IUPAC tresna eraginkorra izan zen munduko osoko zientzialarien arteko elkarrizketa teknikoei eusteko.

Kanpo loturak