Thar basamortua: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 26°59′04″N 71°00′06″E / 26.984444444444°N 71.001666666667°E / 26.984444444444; 71.001666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q172691 orrian
45. lerroa: 45. lerroa:
[[Kategoria:Pakistango geografia]]
[[Kategoria:Pakistango geografia]]
[[Kategoria:Indiako geografia]]
[[Kategoria:Indiako geografia]]

[[he:תאר]]

23:05, 8 abuztua 2013ko berrikusketa

Thar basamortua
थार मरुधर
Thar basamortua is located in India
Thar basamortua
Thar basamortua
Thar basamortua (India)
Eskualdea India
 Pakistan
Koordenatuak26°59′04″N 71°00′06″E / 26.984444444444°N 71.001666666667°E / 26.984444444444; 71.001666666667
Eremua200.000 km²[1]
Luzera805 km
Zabalera405 km
Punturik garaiena (457 m)
Punturik beherena (61 m)
Tenperatura gorena52,8 ºC
Prezipitazioa127-254 mm/ur

Thar basamortua[2] (rajasthaneraz: थार मरुधर; hindiz: थार मरुस्थल; urduz: صحراےَ تھر‎; sindhiz: ٿر ريگستان) Indiako ipar-mendebaldearen eta Pakistango ekialdearen artean hedatzen den basamortua da. Iparraldean Sutlej ibaiak, ekialdean Indus ibaiak, hegoaldean Kutch-eko Rann laku gaziak (Kutch-eko Rann Handia eta Kutch-eko Rann Txikia) eta ekialdean Aravalli mendiek mugatzen dute desertua.

Ezaugarriak

Thar desertuak Indian 805 kilometroko luzera eta 485 kilometrotako zabalera du, Pakistango zatiak aldiz Cholistan izena hartzen du eta 16000km²-ko azalera du.. Areazko dunak ditu eta landaretza oso urria eta sakabanatua da. Punturik altuena Aravalli mendien mugan du, 457 metroko altuera, eta punturik baxuena aldiz Kutcheko Rann aintziran, 61 metro. Prezipitazio urria eta guztia montzoi garaiko ekaitzetan iristen dena, urteko 250mm gehienez.

Ekonomia

Laborantza (garia, garagarra, kotoia, azukre kanabera), abere hazkuntza (behi eta gamelu aziendak) eta lurpeko aberastasunen ustiakuntza (gatz, marmol eta zilar hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak[3].

Erreferentziak

  1. La Gupta, Mohan. (2008). Rajasthan Jyankosh. Jodhpur: Jojo Granthagar, 69 or. ISBN 81-86103-05-8..
  2. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thar basamortua