Ñ: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t 85.84.21.180 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{euskal alfabetoa (Ñ eta Ç)|uc=Ñ|lc=ñ}} |
{{euskal alfabetoa (Ñ eta Ç)|uc=Ñ|lc=ñ}} |
||
'''Ñ |
'''Ñ''' edo '''eñe''' [[euskal alfabetoa|euskal alfabetoko]] hamaseigarren letra da. Oinarrizko [[latindar alfabeto]]an ez da existitzen; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan. |
||
Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere [[Iparralde]]ko tradizioko hitzetan (ad: ''andereño'', ''irriño'', eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, ''i'' aurrean duenean. Horrela, ''baina'' [[euskalki]] batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek ''in'' idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan. |

01:10, 16 abuztua 2013ko berrikusketa
|
Ñ edo eñe euskal alfabetoko hamaseigarren letra da. Oinarrizko latindar alfabetoan ez da existitzen; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.
Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño, eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek in idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.
Ñ beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: aragoiera, asturiera, aimara, bretainiera, galiziera, gaztelania, guarani, kitxua, tagalog eta tatar hizkuntzetan. Hizkuntza horietatik gehien-gehienek gaztelaniaren eragin handia izan dute, ortografia finkatzean.
Sorrera
Ñ letraren sorrera nn letra bikoitza sinplifikazioan datza. Erdi Aroko monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, n txiki bat ipintzen zutean n arruntaren gainean. Gaineko n txiki hori tilet (~) bihurtu zen. Portugaleran gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian n baitzuten ondoan. Horrela, pan hitza pão bihurtu zen.
Gaztelaniaz, nn hori bustitzen joan zen [ɲ] hotsa eman arte. Horrela latineko annus gaztelaniako año bihurtu zen.
Denborarekin, ñ letra gaztelaniatik beste hainbat hizkuntzatara zabaldu da.