Savia: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
| irudia = Sôber - Asaco Metal Fest 2013 - 13.jpg |
| irudia = Sôber - Asaco Metal Fest 2013 - 13.jpg |
||
| irudi testua = Carlos Escobedo 2013ko |
| irudi testua = Carlos Escobedo 2013ko |
||
| irudi zabalera = |
| irudi zabalera = 250 |
||
| ezizenak = |
| ezizenak = |
||
| jatorria = [[Madril]], [[Espainia]] |
| jatorria = [[Madril]], [[Espainia]] |
18:49, 16 abuztua 2013ko berrikusketa
Savia | |
---|---|
Carlos Escobedo 2013ko | |
Datuak | |
Jatorria | Madril, Espainia |
Musika mota | Rock |
Urteak | 2005 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Universal Studios |
Taldekideak | |
Carlos Escobedo Fernando Lamoneda Jesus Pulido Manuel Reyes | |
Lehengo taldekideak | |
Alberto Madrid José Pereira | |
Informazio gehigarria | |
www.savia.ws | |
Savia rock musika taldea da, Carlos Escobedo abeslariak eta Alberto Madrid bateriajoleak sortutakoa, biak ere Sôber taldean izandakoak.
Historia
Sôber taldean 10 urte baino gehiagoz aritu ondoren, bide berri bati hasiera emanez talde berria sortzea erabaki zuten Carlos Escobedo eta Alberto Madridek. Talde hartako beste bi kideek Skizoo taldea sortu zuten. Savia osatzeko, ordea, Turbolovers taldeko Jesus Pulido eta Skunk D.F. taldeko Fernando Lamonedarekin bat egin zuten.
Taldearen izenak gaztelanian du jatorria, izan ere "energia darion iturria" esan nahi du Saviak. Grabatutako lehen diskoari Insensible izena eman zioten, eta beraiek definitu zutenez "Carlosen atalik pertsonalena" barnean darama disko horrek.
Taldeak bi musika disko atera zituen bere hasierako bi urteetan, Insensible (2005) eta Savia (2006), eta kontzertu ugari eskaini zituen estatu espainiar osoan.
Albiste txarra 2006ko azaroaren 30ean iritsi zen, Alberto Madrid bateriajoleak Madrilgo M-40 errepidean moto istripua izan ondoren hil egin baitzen.
Istripuaren ondoren, eta hilabete batzuk kontzertuak eman gabe egon ondoren, taldekide berri bat bilatu zutela iragarri zuten 2007ko otsailaren 4an, Jose Pereira.
Aurrerago, 2008ko maiatzaren 6an, disko berria argitaratu zuten, Fragile izenekoa.
2008ko uztailean José Pereirak taldea utzi zuen, Otra Cara taldean aritutako Manuel Reyes hasi zelarik bateria lanetan.
Taldekideak
- Carlos Escobedo (ahotsa eta gitarra).
- Fernando Lamoneda (gitarra).
- Jesus Pulido (baxua).
- Manuel Reyes (bateria).
Diskografia
- Insensible (Universal Studios, 2005).
- Savia (Universal Studios, 2006).
- Berredizio berezia 2007an.
- Fragile (Universal Studios, 2008).
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Taldearen webgune ofiziala