Bidasoa: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°22′22″N 1°47′31″W / 43.3728°N 1.7919°W / 43.3728; -1.7919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
25. lerroa: 25. lerroa:


== Ibaiadarrak ==
== Ibaiadarrak ==
Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, [[Ezkurra ibaia|Ezkurra]], [[Iruribieta]], [[Latsa]], Tximista, Onin, [[Zia]], [[Endara]] eta [[Jaitzubia erreka eta ibarra|Jaitzubia]] errekak.
Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, [[Ezkurra ibaia|Ezkurra]], [[Iruribieta]], [[Latsa]], Tximista, Onin, Zia, Endara eta [[Jaitzubia erreka eta ibarra|Jaitzubia]] errekak.


== Zubiak ==
== Zubiak ==

23:03, 19 abuztua 2013ko berrikusketa

Bidasoa
Bidasoa
Baztan ibaia
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera68,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°22′22″N 1°47′31″W / 43.3728°N 1.7919°W / 43.3728; -1.7919
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera710 km²
Arro hidrografikoaBidasoa basin (en) Itzuli
Ur-emaria25,6 m³/s
IturburuaErratzu
Bokalea
()
Bizkaiko golkoa (Hondarribia
Hendaia)

Bidasoa[1] (Baztan bailaran Baztan ibaia deitua) Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia da. Erratzun, Auza mendiaren magalean jaio eta Txingudin, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da. Amuarrainek eta, batez ere, izokinek ospe handia eman diote.

Ibilbidea

Bidasoa ibaiaren ahoa, Hondarribia eta Hendaia artean

Bidasoa Erratzun (Baztan) jaiotzen da, hemen elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta Auza mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken honetan dago bere iturburu ezagunena: Xorroxin ur-jauzia. Hemendik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du iparrekialde-hegomendebalde norabidean, Oronoz-Mugairira ailegatuz.

Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, "Bidasoa" izena hartzen du eta Malerreka eskualdean sartzen da. Malerrekako Doneztebe udalerrian, Ezkurra ibaiko urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta Sunbilla zeharkatzen du.

Handik Bortziri eskualdean barneratu eta Beratik igarotzen da. Endarlatsan Nafarroa utzi ondoren Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga egiten du. Gero Irun zeharkatu eta azkenik Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da, Txingudiko badian.

Ibaiadarrak

Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, Ezkurra, Iruribieta, Latsa, Tximista, Onin, Zia, Endara eta Jaitzubia errekak.

Zubiak

Irun eta Hendaia artean ibai hau Nazioarteko zubia eta Santiago zubiak zeharkatzen dute, Ipar eta Hego Euskal Herria elkarlotuz.

Arrainak

Bidasoan arrain espezie hauek bizi dira : izokina (Salmo salar), itsas amuarraina (Salmo trutta morfo trutta), kolaka (Alosa alosa), itsas lanproia (Petromyzon marinus), aingira (Anguilla anguilla), korrokoia (Chelon labrosus), platuxa latza (Platicthys flesus), ibai-amuarraina (Salmo trutta morfo fario), zarboa (Gobio lozanoi), lotrea (Barbatula quignardi), txipa (Phoxinus bigerri) eta burtaina (Cottus aturi). Hauez gain, orain dela 30-40 urte loina (Parachondrostoma miegii) ibaiaren behealdean sartua izan zen eta gorantz hedatzen ari da.

Txingudiko paduretan arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) ugaltzen da.

Arrantzari dagokionez amuarraina eta izokina dira espezierik estimatuenak

Izokina

Sakontzeko, irakurri: «Lehenbiziko (izokina)»

Izokinaren arrantzak garrantzi handia izan du Bidaso behereko herrien historian. Itsasotik zetozen izokinen igoera oztopatzeko nazak jartzen ziren ibaian: lurrean zutoin lodi batzuk sartu eta zutoinen artean, zeharka, zume abarrak paratzen ziren. Nazak zirela eta, herrien arteko istilu ugari izaten zen, dokumentu zaharrek erakusten dutenez.[2].

XX. mendean izokinaren populazioa asko gutxitu zen. Mendearen erdialdean, urte hoberenetan, 200 edo 300 izokin harrapatzen ziren eta mende amaieran dozena batzuk besterik ez [3].

Bidasoa ibaian urteko lehenbiziko izokin arrantzatuari lehenbiziko deritzaio.

Izokin arrantzaren bilakaera Bidasoan
Datuak: 1980 eta 2010 artean

Hidrologia

Bidasoaren emaria 1969tik Endarlatsan (itsasoratu baino 10 km. lehenago) neurtua izan da[4]. Ikertutako azalerak 681 km² du, arro osoaren %95a. Urteko batez besteko emaria 24,58 segundokoa da. Emari handiena otsailan du (42.46 m³/s) eta txikiena irailan (6.54 m³/s).

Bidasoaren batez besteko emariak (/s) Endarlatsan neurtuak
Datuak: 1969 eta 2006 artean

Erreferentziak

  1. «Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin..., baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau...» (Andres Iñigo, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeburua: «Ibai izenen erabilera zuzenaz: Bidasoa», 2010-07-26)
  2. Jakes Casaubon: Izokin arrantzaren historiaz, Bidasoa ibaian, XIV. mendetik XX. mendera
  3. Iberiar penintsulako izokin ibaien atlasa. Ekolur.
  4. Anuario de aforos 2006 - 2007 Estación 1106

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidasoa