«Egan (musika taldea)»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
ez dago edizio laburpenik
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, [[1985]]era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. [[1994]]a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. [[Xabier Saldias |Saldiasek]] musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek [[Trabuko Egan]] sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: [[Irailerako 6]] eta [[Keinu]]. [[Egan Berria]]k kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, [[Berria]] (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. "Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa... esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu", zioen tonu etsian [[Xabier Saldias |Saldiasek]]. Hortaz, bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.
 
2004an2002an formatu berria estreinatu zuen [[Xabier Saldias |Xabierrek]], baina berriz ere betiko izenarekin, [[Egan (musika taldea)| Egan]]. Musika tresnak sakrifikatu eta bi[[Idoia emakumezkoUralde]] koristasartu etazuen abeslari bezala; beranduago, [[2004]]ean bi dantzari jarrisartu baitzituenzituen jendeak hori eskatzen zuela eta. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen [[Xabier Saldias |Saldiasek]]: "DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu". Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio [[Egan (musika taldea) |Egani]], urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
[[Egan (musika taldea) |Eganen]] ez ezik, Pasaia Orchestran ere abesten du [[Xabier Saldias]]ek. [[2008]]ko abenduan egin zuen estreinaldia big band horrek.
32

edits

Nabigazio menua