Krimeako tatariar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Assar wikilariak Krimeako tartariar orria Krimeako tatariarrak izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

11:51, 1 iraila 2013ko berrikusketa

Krimeako tartariarren ikurrina

Krimeako tartariarrak (Qırımtatar, baita Qırım, Qırımlı eta Qırım türkü ere), pluralean: Qırımtatarlar (baita Qırımlar, Qırımlılar, Qırım türkleri ere) jatorrian Krimeako penintsulan bizi zen talde etniko turkiko bat dira. Tartariar talde honek Krimeako tatareraz hitz egiten dute.

Garai berriagoetan, Krimean bizi direnez gain, badago Krimeako tartariarren diaspora handi bat Turkia, Errumania, Bulgaria, Mendebaldeko Europa eta Ipar Amerikan, baita komunitate txiki batzuk ere Finlandia, Bielorrusia, Lituania eta Polonian.

Gaur egun, 250.000 Krimeako tartariar daude Krimean, eta beste hainbeste Asia erdialdeko beste toki batzuetan (Uzbekistanen nagusiki). Kalkuluen arabera, 5 milioi turkiar, XIX. mendean eta XX. mendean emigratu zuten Krimeako tartariarren ondorengoak dira. Errumania eta Bulgariako Dobruja eskualdean, 100 mila Krimeako tartaro inguru daude, 60 mila Errumanian eta 40 mila Bulgarian.

Ikus, gainera